es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Carlos Reviriego, Mads Mikkelsen, Viva Paci, Chris Fukiwara eta Eric Pauwels-ek Punto de Vista 2015eko Nazioarteko Epaimahaian hartuko dute parte
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.01.13
Carlos Reviriego, Mads Mikkelsen, Viva Paci, Chris Fukiwara eta Eric Pauwels-ek Punto de Vista 2015eko Nazioarteko Epaimahaian hartuko dute parte
Carlos Reviriego, Mads Mikkelsen, Viva Paci, Chris Fukiwara eta Eric Pauwels-ek Punto de Vista 2015eko Nazioarteko Epaimahaian hartuko dute parte

Carlos Reviriego espainiarra, Mads Mikkelsen daniarra, Viva Paci italiarra, Chris Fujiwara amerikarra eta Eric Pauwels belgikarra Punto de Vista Jaialdiaren bederatzigarren edizioko Nazioarteko Epaimahaiko kide izango dira. Epaimahai nagusiak, aurten, Sail Ofizialean – Erdialdeko Eskualdea lehiatuko diren 17 film (9 film luze eta 8 film labur) baloratuko ditu eta hiru sari emango ditu: film luze onenari Punto de Vista sari nagusia, zuzendaritza onenari Jean Vigo saria eta film labur onenari saria.

Jem CohenCarlos Reviriego kritikaria, kazetaria, programatzailea eta irakasle zinematografikoa da. 1999az geroztik, El Cultural (El Mundo) zinema-saila zuzentzen du eta, 2007tik 2010era bitartean, Cahiers du cinéma-España aldizkariko erredaktoreburua izan zen. Egun, Caimán-Cuadernos de cine aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea da eta bere orrialdeetako’ ohiko kolaboratzailea; aldi berean, El Cultural zinema-saila koordinatzen du eta horko web orrian telebistako seriei buruzko bloga, To be continued…, argitaratzen du. Halaber, TAI Unibertsitate-Eskolako Zinema-Arloko zuzendari artistikoa da, non, estetika zinematografikoko klaseak ematen dituen, eta Madrilgo Zinema Alemaniarraren Jaialdiko Programazio-Batzordeko kidea da. Dos miradas a un territorio (2009) liburuaren egilea da eta hainbat liburutan parte hartu du, horien artean, Los poetas del cine (Litoral, 2003), Nouvelle Vague. Los caminos de la modernidad (Seminci, 2009) edo El universo de Clint Eastwood (Notorius Ediciones, 2010).

Jem CohenMads Mikkelsen zinema programatzailea da 2008az geroztik CPH: DOX –Copenhagen International Documentary Film Festival– munduko dokumentalen jaialdi garrantzitsuenetarikoan, nazioarte-mailan ezaguna den profilarekin eta munduko gainerako gertaera zinematografikoek errespetu handiz jarraitzen duten ez fikzioari dedikaturiko programarekin. Kopenhage eta Stockholmeko unibertsitateetan egin zituen zinema-ikasketak aldizka New Yorkeko Zinemagileen Kooperatiban laguntzaile gisa aritzeaz gain. CPH: DOX zinemaldirako programatzeaz gain, Mads Mikkelsen-ek Film Institute edo Zinemateka daniarrari lotutako programan parte hartzen du eta, aldi berean, zineklubak zuzentzeaz arduratzen da eta zinemari buruzko hainbat aldizkaritan eta argitalpenetan kolaboratzaile-lanetan aritzen da.

Jem Cohen Viva Paci: Ikasketa Zinematografikoko irakaslea izan zen École des Médias-en Quebeceko Unibertsitatearen baitan, Montrealen (UQAM, Kanada) eta Cinéma et images en mouvement Masterreko Programako zuzendaria. Montrealeko Unibertsitatean egin zuen Literatura eta Ikasketa Zinematografikoko doktoregoa eta Europako eta Kanadako unibertsitateetan irakasle bisitaria izan da. Zuzendari-kide izan da garrantzia handiko nazioarte-mailako konferentziatan eta frantsesez eta italieraz hainbat liburu idatzi ditu. Zinemaren historiari eta teoriari buruz idatzi dituen hainbat artikuluk Punto de Vista-ren gai nagusiak jorratzen ditu, esate baterako, zinema-entseguak, dokumental esperimentalak, etxean eginiko filmak, ez-fikziozko zinema-lanak, bidaiei buruzko filmak eta irlei buruzko filmak. Eta duela urte batzuetatik hona Webdocumentary-n egin du lan bere ikasleekin ikasketa-tresna gisa. Lehendik ere badu eskarmentua dokumentalen jaialdi bateko epaimahaikide gisa Vues d’Afrique-n, Festival international de Cinéma y Présence Autochtone eta Montreal First Peoples Festival.

Jem CohenChris Fujiwara zinema-kritikaria, programatzailea, kazetaria eta editorea da. Jerry Lewis (University of Illinois Press), The World and Its Double: The Life and Work of Otto Preminger (Faber & Faber) eta Jacques Tourneur: The Cinema of Nightfall (Johns Hopkins University Press) obren egilea da. Defining Moments in Movies (Little Black Book: Movies; Cassell izenez ere ezagutzen dena) antologiaren editore nagusia ere bada eta Undercurrent, FIPRESCIren (Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioa) zinema-kritikako aldizkariaren editorea ere izan zen. Fujiwara-k zinenari buruz aldizkari askorentzako idatzi du eta, baita, antologiak ere. Estetika filmikoari eta zinemaren historiari buruzko hitzaldiak eman ditu Tokioko Unibertsitatean, Yale-ko Unibertsitatean, Rhode Island-eko Diseinu Eskolan eta beste hainbat tokitan. 2012tik 2014ra bitartean, Edinburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.

Jem CohenEric Pauwels Arteen eta Ikuskizunen Goi Mailako Institutuan –Bruselako INSAS– eszenografian diplomatua eta estudio erlijiosoen ikus-entzunezko laborategian lizentziatua da eta Zinematografian doktoretza du, Sorbonan egina Jean Rouch-en zuzendaritzapean. 1985tik 2008ra bitartean INSAS-en irakasle izan zen eta SIC-eko kide (Soinua / Irudia / Kultura: ikus-entzunezko antropologiako laborategia). Idazlea, antzezlanen egilea, ekoizlea eta dokumental ugariren zuzendaria da. 1976 eta 1983 bitartean, dantzari buruzko 10 dokumental etnografiko egin zituen. Gerora, hainbat film filmatu ditu, besteak beste, Violin Phase (1985), Un Film (1986), Face à Face (1988), Lettre à Jean Rouch (1992), Lettre d'un cineaste à sa fille (2002) edo Les Films Rêvés (2010), zeinarekin, 2010eko Cinéma du Réel-eko Epaimahai Gaztearen aipamen berezia jaso zuen.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información