es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Itsaso Aranak emango dio amaiera Punto de Vista jaialdiari John y Gena bere filmarekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.01.13
Itsaso Aranak emango dio amaiera Punto de Vista jaialdiari John y Gena bere filmarekin
Itsaso Aranak emango dio amaiera Punto de Vista jaialdiari <i>John y Gena</i> bere filmarekin
'John y Gena'.

Itsaso Arana zinemagile nafarra ardurako da otsailaren 15ean, igandea, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioari amaiera bikaina emateaz. John y Gena bere filma proiektatuko da saio horretan eta zuzendariak berak egingo du filmari buruzko esku-hartzea zuzenean.

2012an In-Presentable Arte Eszenikoen Jaialdian aurkeztua, Madrilgo la Casa Encendida deritzonean, John y Gena filmak bere lehenengo ordu erdian, egilearen senargai izandakoak aurkezten ditu; horiek elkarrizketaren plano finko batean, denak batera eta haren aurrean iraganean izan zuten harremanari buruzko aitorpenak egiten dituzte, gaizki-ulertuak eta asmatzeak eta, batez ere, beren zalantzak eta misterioak adierazten dituzte. Ondoren, bigarren atal batean eta irudi horien beraien gain, egilea filmaren aurreko atalean entzundakoaren eta ikusitakoaren iruzkina egiten du zuzenean bere ahotsez aretoan eta bozgorailua eskuetan duela. Emaitza zuzenean egiten den zinema-jarduera interesgarria da, zinema hitz-egina eta iruzkindua, aldi bakoitzean desberdin, maitasun horren ikuspegi zabalagoa eta iraunkorragoa edukitzea ahalbidetuko duen ikuspen bikoitzarekin. Eta film osoaren atzean zineman eta bizitza errealean bikote baten harremanak nola funtzionatzen duen suma daiteke, John Cassavetes eta Gena Rowlands erreferente direla. Zinemagile estatubatuarraren filosofia berdinari jarraituz, zuzendari nafarrak honako hau planteatzen du: “Zergatik egin nahiko nuke ezagutzen eta ulertzen dudan zerbaiti buruzko filma?". Víctor Iriarte zinema-zuzendariak John y Gena filmari buruz honako hau esan du: “Niretzako negar egiteko filma da, ez filma tristea, baizik eta, negar egitekoa. Ikustekoa. Demasa, guztiok benetan misteriotsua eta, aldi berean, zinez bikaina den zerbaiten erdian”.

Jem CohenItsaso Arana (Tafalla, Navarra, 1985) 2004an La tristura arte eszenikoko taldea eratzen du; horrekin sortzen eta zuzentzen ditu bere obrak. Bere ikuskizunak Espainiako, Frantziako, Alemaniako edo Brasilgo antzokietan eta jaialdietan antzeztu ditu. Artista gisa egin du lan zinemako eta telebistako ekoizpenetan, horien artean, Las Altas Presiones obran, 2014an estreinatua eta Sevillako Zinema Europarraren XI. Jaialdian Las Nuevas Olas saileko Film Onenaren sariarekin saritua izan zenean.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información