es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista-k Heterodoksiak eskaintzen dio Isidoro Valcárcel-i La celosía bere obrari buruzko dokumentala eta hitzaldi bat eskainiz
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.01.13
Punto de Vista-k Heterodoksiak eskaintzen dio Isidoro Valcárcel-i La celosía bere obrari buruzko dokumentala eta hitzaldi bat eskainiz
Punto de Vista-k Heterodoksiak eskaintzen dio Isidoro Valcárcel-i <i>La celosía</i> bere obrari buruzko dokumentala eta hitzaldi bat eskainiz
Valcárcel Medina en 'No escribiré arte con mayúscula'.

Isidoro Valcárcel Medina (Murtzia, 1937) artista espainiarra gure herrialdean gutxien zabaldutako zinemari Punto de Vista-k eskainitako saioko protagonista da. La celosía bere filma Heterodoksiak-en saio berezi batean proiektatuko da eta, gainera, artistak hurrengo egunean hitzaldi bat eskainiko du Jaialdiak horrelako emanaldietarako Baluarte Auditorioaren egoitza berrian bideratuko duen aretoan. Artista murtziarrari eskainiko zaion arreta amaitu berria den eta berari dedikaturiko No escribiré arte con mayúscula dokumentala beste saio berezi batean estreinatuz osatuko da.

Artistak berak filma iragartzeko egin zuen kartelean ageri den gisan: “1957an, Alain Robbe Grillet-ek La celosía argitaratu zuen. 1972an, Isidoro Valcárcel-ek zinemara eraman du”. 2015ean, Punto de Vista-k berriro programatzen du. Valcárcel-ek nobelaren hitzez hitzezko transkripzioa egin zuen orrialdetan, paragrafotan eta esalditan zatituz eta pantailan gaininpresionatuz eta ahots desberdin bitartez irakurriz, horien artean, Esther Ferrer artistaren ahotsa legoke. Estreinaldia 1972ko Iruñeko topaketa mitikoetan egin zen. Filmak disoziazioaren eta zinematografiak dituen mugen gain ekitea dakar, muntaiaren erritmoan, planoaren iraupenean eta idatzitako zatiaren hautaketan esku hartuz.

Bezperan, No escribiré arte con mayúscula dokumentala, Luis Deltell-ek eta Miguel Álvarez-Fernándezek zuzendua, lehenengo aldiz aurkeztuko da; bertan, artistaren hurbileko figurek emandako lekukotzen bitartez eta, batez ere, hitza erabiliz, Isidoro Valcárcel Medinaren obraren zati bat ezagutzera ematen zaigu.

Arte kontzeptualaren aitzindarien artean kokatzen da gure herrialdean. Valcárcel Medinaren obra asaldurak eta eguneroko bilakaera nahasten duten gizarte-ekintzen proposamenak ezaugarritzen dute. Arkitekturako eta Arte Ederretako ikasketak egin zituen Madrilen. Bere ibilbidea pinturan hasten da (2007an, Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen), lehenengo, informalismotik eta, ondoren, arte eraikitzailearen antzeko premisetatik. Gerora, hiri-ingurunean dimentsio handietan esku hartzen du. Ordutik aurrera, hiriko mugimendu eta espazio desberdinetara bideratutako obren zikloari ekiten dio argazkizko obrekin eta soinu-erregistroekin eta, baita, arte soziologikora bideratutakoa ere. Hirurogeita hamarreko hamarkada amaieran, bere obra esku-hartze poetikora eta postaletara bideratzen du. Atzera begirakoetan eta Sofia Erreginaren museoan, Tapiés Fundazioan edo MACBA-n egindako erakusketetan agertzen da; Valcárcel Medina artelan bat inoiz saldu ez izanaz harro dago.

Aurreko edizioetan Heterodoksiak programa bikoitza (Heterodoksiak-rewind eta X Films Proiektua) barnebiltzen zuen jaialdiko sail bati deitzen bazitzaion ere, edizio berrian, X Films Proiektutik bereiziko da eta, orain, sail independente bihurtzen da.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información