es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Sophie Rogers-en L´île deserte filmaren laburpen bat da jaialdiaren goiburu berria
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.01.19
Sophie Rogers-en L´île deserte filmaren laburpen bat da jaialdiaren goiburu berria
Sophie Rogers-en <i>L´île deserte</i> filmaren laburpen bat da jaialdiaren goiburu berria

Punto de Vista-ren 2015eko goi-burua da Sophie Roger zinemagile frantziarraren L´île deserte film laburraren laburpen bat da. Pieza horretan, Roger-ek bere leiho aurrean dagoen irlari behatzen dio egunero, haren siluetan islatzen da eta mentalki harekin elkarrizketa asmatzen du goizero.

Gaur, irlak arratoi baten itxura du, bihar bale batena izango da eta abar. Sophie Roger-ek, badirudi, bere begien aurrean soilik aldatzen den, baina, beti, nahiz euria egin nahiz eguzkia egin, berdin, aldagaitz dirauen, irla baten aurrean eguneroko bat idazten duela.

Goi-buruak L´île deserte film laburra, 2014koa, du iturburu, IRLAK zikloko, zehazki, hondoratzearen berrikuspenari, dedikaturiko hirugarren programan azalduko dena. Film honetan, Sophie-k Goi Pirinioetatik, Frantzian, Robinson Crusoe-ren irlarako, Txilen, bere ibilbidean bidaide izatera gonbidatzen gaitu. Lagun baten dolua egiteko beharrezkoa den distantzia da. Normandiara itzulita, Viernes-ekin egiten du topo; badirudi, betidanik hor egon dela bere zain. Elkarrekin, bere irlako lurrean zulo bat egiten dute, irakurri eta atseden hartzen dute amets eginez. Film misteriotsua, atsegina, eta arraroa, han agertzen diren izakien hauskortasuna kontserbatzen duena. Bertan, zuzendariak Robinson Crusoe-ren mitoaren transposizioa aurkezten du, bere aurreko filmetan erabili ohi izan duen lengoaia berdinarekin, horien artean honako hauek leudeke: Les jardiniers du Petit Paris (en lisant Tristes tropiques de Claude Lévi Strauss) (2009); Contre-jour, service des maladies tropicales et infectieuses (2011) edo Le point aveugle (2012).

2015eko goi-buruarekin, Sophie Rogers Punto de Vista-ren edizio desberdinetan hitzaurrea idatzi duten zinemagileen zerrendari gehitzen zaio, horien artean, Víctor Iriarte, Fernando Franco, Daniel Cuberta edo Kikol Grau. Punto de Vista-ren goiburua jaialdiko saio guztien hasiera gisa proiektatzen da.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información