es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Seb Coupy frantziar zinemagilearen Lux luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizkigu datorren ostegunean, Foco Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.01.23
Seb Coupy frantziar zinemagilearen Lux luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizkigu datorren ostegunean, Foco Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian
Seb Coupy frantziar zinemagilearen </i>Lux</i> luzemetraiak iluntasunaren kontraesanak ekarriko dizkigu datorren ostegunean, Foco Punto de Vista jaialdiaren edizio berrian
Lux (Seb Coupy)

Burkina Faso Afrika mendebaldean kokatzen da eta urteko 365 egunetan gozatzen du eguzkiaz; gaueko hamabietan, baina, bat-batean, iluntasunean murgiltzen da, norbaitek etengailu handi bati sakatu izan balio bezala. Beti bidelagun izaten duen bere soinu arduradunarekin batera, Seb Coupy frantziar zinemagilea garai batean kolonia izan zen herrialdean zehar ibiliko da, askotariko eszenak eta biztanleek testigantzak bilduz: batzuek iluntasunak dakarren liberazioaz gozatzea nahiago duten bitartean, beste batzuek saminki kexu dira herrialde hartan argindarrak duen prezioaz; argindarraren % 70 gasolina edo ekipo elektrogeno bidez sortzen da Burkina Fason. Bonbilla, baina, aurrerapena zein mehatxua izan daiteke. Orain arte Burkina Fasoko tradizioetan nagusi ziren elezaharrek kolorea galtzen joateko arriskua dute, eguzkitan denbora gehiegiz egon diren argazki zahar horiei gertatzen zaien bezala. Kamera aurrean hitz egiten duen herritar baten dioen bezala: “sorginak ez dira irteten argitsu dagoenean”. Eta ez sorginak bakarrik. Luzemetraia argazkiz eraikita dago erabat eta zineak berak argindarra behar duela ikustarazten dio ikusleari. Lau pila besterik ez badira ere. 

Argibideak eta sarreren salmenta: Filmoteca de Navarra

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información