es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista-k bere ediziorik jendetsuena eta nazioartekoena ixten du
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.02.18
Punto de Vista-k bere ediziorik jendetsuena eta nazioartekoena ixten du
Punto de Vista-k bere ediziorik jendetsuena eta nazioartekoena ixten du

Punto de Vista Jaialdiko ekipoak bederatzigarren edizio honen balantze oso positiboa egiten du, Baluarte egoitza gisa estreinatu izanak eta urterokotasunera itzuli izanak markatua. Gainera, jaialdiak munduko herrialde desberdinetako jende-kopuru handiagoa biltzea lortu du, horien artean, zinemagileak, nazioarteko programatzaileak eta komunikabide berezituetako kritikariak eta kazetariak.

Saioko bertaratutako 122 ikusleko eta eguneko 1.186ko bataz bestekoarekin, jaialdiak saioko bertaratutakoen gehiengo historikoa lortu du. Datu hori bereziki azpimarratzekoa da, kontuan hartuz, Punto de Vista bi urteko geldialdiaren ondoren berriro ospatzen hasi dela eta urterokotasuna berreskuratzea bideragarri egingo duen beharrezko aurrekontu-moderazioa izan duela. Horretaz gain, kontuan hartu behar da, aurten, jaialdiak saio-kopuru txikiagoa izan duela (guztira,58; aldiz, 2013an, 70). Bederatzigarren edizio honetan, guztira, 7.120 ikusle izan dira. Zinema-proiekzio desberdinek, guztira, 5.650 ikusle bildu dituzte. Jarduera paraleloek (mahai-inguruak, hitzaldiak, masterclass-ak eta X Films-en aurkezpena) 875 pertsona bildu dituzte. Horretaz gain, 595 pertsonek bisitatu dute The Darkness Collection erakusketa. Asistentziari dagokionez, 2013an egin zen zortzigarren edizioak lortu zuen gehikuntza garrantzitsuari eustea lortu da, non, aurreko edizioarekiko, 2011koarekiko, %40 gehitu zen eguneko ikusle kopuruaren bataz bestekoa. 

2015eko Punto de Vista-k ikus-entzunezko 106 profesional kreditatu ditu, 6 unibertsitate eta zinema-eskolako (horietako 4 Nafarroa kanpokoak) zinema eta ikus-entzunezko goi-mailako 102 ikasle eta, baita, 73 kazetari eta zinema-kritikari ere. 2015eko Punto de Vista-k 16 boluntarioren laguntza ere izan du eta, lehenengo aldiz, Gazte-Epaimahai bat ere abian jarri dute, 28 pertsonek osatua. Horretaz gain, jaialdiaren antolatzaileek, hiriburu nafarreko erdiguneko hainbat hotel, ostatu eta ostatu-etxetan banatuta gaua pasatzen, guztira, 1.000 inguru geratu direla kalkulatzen dute.

Jaialdiaren antolatzaileek bederatzigarren edizio honi eskaini zaion estaldura mediatiko zabala ere azpimarratzen dute, aurreko edizioetan baino handiagoa izan baita eta Iruñearen eta Nafarroaren irudia kanpoaldera proiektatzen lagundu baitu. Jaialdia ospatu den bitartean eta jaialdiari ekin baino lehenagoko asteetan 150 agerpen izan ditu prentsan, irratian, telebistan edota Interneten. Horrela, Punto de Vista estaldura nazional nahiz nazioartekoa duten telebistako programatan izan da.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información