es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Parisko azoka txiki batean aurkitutako argazki bat izango da Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edizioaren kartel iragarlea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.06.18
Parisko azoka txiki batean aurkitutako argazki bat izango da Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edizioaren kartel iragarlea
Parisko azoka txiki batean aurkitutako argazki bat izango da Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edizioaren kartel iragarlea
Titulurik gabea, zuri-beltzean, anonimoa, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia iragartzeko aukeratu zen argazkia 50eko hamarkadan ateratakoa da, Frantziako kobazulo batera egindako bisita turistiko batean. Ezer gutxi gehiago dakigu argazkiaz. Bertan, ontzi batean Padirac kobazuloko laku bat zeharkatzen ari diren moja-talde batek egindako bisitaldia agertzen da. Inolako zalantzarik gabe, kobazulo irteeran saltzen zen, baina patuak eta denboraren iraganak argazkia Parisko antigoaleko gauzen azoka batean utzia izatea nahi izan zuten eta lehiaketa nafarraren arduradunek bertan aurkitu zuten iazko udan.
Kartel honekin iragarriko da Punto de Vista Jaialdiaren 10. edizioa, hurrengo ediziorako aukeratutako datatan, 2016ko otsailaren 8tik 14ra, Iruñako Baluarte Auditorioan, oso modu berezian ospatuko den urteurrena.
 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información