es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Izena emateko azken hilabetera iritsi eta 500 pelikulatik gora bildu dira
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.09.08
Izena emateko azken hilabetera iritsi eta 500 pelikulatik gora bildu dira
Izena emateko azken hilabetera iritsi eta 500 pelikulatik gora bildu dira
Programaziorako taldea.

Behin uztaila eta abuztua igarota, Punto de Vista Jaialdiaren lehiaketa ofizialerako pelikulen inskripzioa egiteko egutegia azken hilabetera iritsi da; hau da, irailaren amaieran itxiko da epea. Film labur eta luzeei dagokienez, 500 izenburu baino gehiago bildu dira Punto de Vistaren postontzian lehen egunetan.

“Ohiko pelikula-erritmoa da; aurreko hitzorduan ere berdin izan genuen”, azpimarratu du Oskar Alegria zuzendari artistikoak. Halaber, esan du irailean, azken hilabetean, jasotzen direla film gehienak, udan denak lasai ibiltzen garelako. 

Programaziorako eta hautapenerako taldea Alegriak berak eta beste lau lagunek osatzen dute: Alexei Dmitriev, Ozge Calafato, Koldo Almandoz eta Guillermo G. Peydrók. Taldea dagoeneko lanean ari da filmak ikusten eta La Región Central izeneko atal berria osatzen. Inskripzioak doan eta berehala egin daitezke; hain zuzen ere, datuak eta filma ikusteko linka adierazi behar dira Jaialdiak prestaturiko orrialde honetan: 

http://www.puntodevistafestival.com/es/inscripcion_pelicula.asp

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información