es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  El tiempo nublado eta Terra nullius, hurrengo Punto de Vista FOKUAK Filmotekan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.09.08
El tiempo nublado eta Terra nullius, hurrengo Punto de Vista FOKUAK Filmotekan
<i>El tiempo nublado</i> eta <i>Terra nullius</i>, hurrengo Punto de Vista FOKUAK Filmotekan
El tiempo nublado,

Ohikoa denez, hilabete bakoitzeko azken ostegunean, Punto de Vistako taldeak hautatutako dokumentala aurkezten da Nafarroako Filmotekan. Irailaren 24an Paraguayko Arami Ullón zuzendariaren El tiempo nublado (2014) opera prima eskainiko da. Pelikulan, egilearen eta haren amaren arteko harremana jorratzen da. Autorea Suitzan bizi da, eta Paraguayra joango da ama bisitatzera gaixo dagoelako. Azkenean, erruduntasun-sentimendua agertuko da, egileak ez baitaki zer egin, Europan lanean jarraitu edo dena utzi eta ama zaintzera joan. Filmean, beraz, zilbor-hestea esaten diogun hori lantzen da. Jaialdi askotan jaso du saria, tartean Visions du Réel eta Cinélatino de Tolouseko Jaialdietan. Filma Oscar eta Goya sarietako hurrengo edizioan izendapena lortzeko lehiatuko da. Lehenengo aldia da film paraguaiar bat Oscar saria lortzeko proposatzen dena eta hirugarren aldia, berriz, Goya saria lortzeko. 

Eta hurrengo hilabetean, FOKUA saioa azaroaren lehen astean izango da, salbuespen moduan; azaroaren 5ean (osteguna), hain zuzen ere, Portugalgo egilea bera, Salomé Lamas, bertan izango baita, saio berezia eskainiaz, pelikularen ondorengo eztabaida eta guzti. Terra nullius pelikula (Inoren Lurra, 2012) portugaldar mertzenario baten aitorpenei buruzko dokumentala da. Gerra zikinen beteranoa Afrikaren deskolonizazioan. Kameraren aurrean aho betean onartzen ditu Ipar Euskal Herrian GALekin batera egindako jarduerak eta erailketak (heriotza bakoitzeko zenbat ordaintzen zioten ere bai). 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información