es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista Donostiako Tabakaleran ostiralean
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.10.09
Punto de Vista Donostiako Tabakaleran ostiralean
Punto de Vista Donostiako Tabakaleran ostiralean
"Letters to Max"

Punto de Vista jaialdiak Tabakalera Arte Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren programazioan parte hartuko du ostiralean, urriaren 9an, Letters to Max filmarekin.

Punto de Vista jaialdia Tabakalerak antolatutako Gutun Zuria zikloko protagonista izanen da ostiralean. Lehenengoz, Oskar Alegriak, Punto de Vista jaialdiaren zuzendariak aurkezpena eginen du, eta ondoren Letters to Max pelikula (Frantzia, 2014, 103') proiektatuko da; hain zuzen ere film hori aukeratu dute jaialdiaren arduradunek haien paper zuria izan dadin. Eric Baudelaire filmeko zuzendaria ere bertan izanen da pelikularen ostean debate bat eskeintzeko.

Letters to Max pelikularen Espainiako estreinaldia joan zen urteko Punto de Vista jaialdian egin zen, Sail Ofizialean. Abjazia izeneko herrialde ikusezin bat mapan kokatzeko ahalegin bat da filma, gerra izugarri baten ondotik Georgiatik bereizi zen errepublika kaukasiar hori herrialde gutxi batzuen onarpena baizik ez baitu jaso nazioartean. Punto de Vista jaialdiak pelikula hau aukeratu du Gutun Zuria ziklorako, abiapuntu naufragoa duelako: zuzendaria, Eric Baudelaire, gutunak toki horretara bidaltzera ausartzen da, gutun-azalean destinoko herrialdea "Abjazia" dela idatzirik, "Georgian barna" zehaztu gabe... hasierako manifestu argi bat da. Horrela, itsasora jaurtitako botilak balira bezala, gutunak herrialde mamu hartako Kanpo Aferetako ministroari iritsi ahala, honek erantzuten dio zinegileari, bere nazio txikiaren gorabeherak kontatuz.  Horren emaitza ez da herrialde baten erretratu huts bat, ezinezkoari buruzko film epistolar bat baizik.

Emanaldia Tabakaleran (Mandasko dukea, 52, Donostia) izanen da, ostiralean, urriaren 9an, 19:00etan. Sarrera: 3,5 €.

Informazio gehiago: http://www.tabakalera.eu/eu/letters-max

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información