es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Boluntarioen kanpaina
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.11.16
Boluntarioen kanpaina
Boluntarioen kanpaina

Punto de Vista Jaialdiak boluntarioak erakartzeko kanpaina berri bat hasi du, X. edizioan zeregin hauetan aritzeko: aretoko laguntzaileak; prentsa eta komunikazioa; gonbidatuei arreta ematea; jendeari arreta eta informazioa ematea.

Boluntarioa izateko 18 urtetik gorakoa izan behar da, eta, kasu batzuetan, ongi jakitea hizkuntza hauetako bat: euskara, ingelesa, frantsesa edo alemanera. Jaialdiko boluntarioa izateko interesa duenak jaialdiaren web orrian dagoen inprimakia bete beharko du 2016ko urtarrilaren 10a baino lehen. 

Boluntarioen taldeko kide izateko boluntarioa izateak dakartzan konpromisoa eta betebeharrak onartu, eta Jaialdian lan txandaren bat egiteko prest egon beharko duzu. Boluntarioen lanaldiak bost ordukoak izanen dira gehienez egunean. Boluntarioak erantzukizun zibileko aseguru batek babestuko ditu, eta jaialdirako akreditazio bat izanen dute, boluntario lana bete  duten ordutegitik kanpo pelikulak ikusteko, betiere sarrera hartu ondoren, ikusleentzako dagoen tokiaren arabera. Jaialdia amaitu ondoren boluntario guztiek jaialdian parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Interesa dutenek esteka honetan eman dezakete izena boluntario izateko.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información