es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista Jaialdiak Gazteen Epaimahaia sendotuko du X. edizioan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.12.04
Punto de Vista Jaialdiak Gazteen Epaimahaia sendotuko du X. edizioan
Punto de Vista Jaialdiak Gazteen Epaimahaia sendotuko du X. edizioan

Aurreko edizioan esperientzia ona izan ondoren, Punto de Vista Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiak Gazteen Epaimahaia eta Saria sendotuko ditu hamargarren urteurrenean. Horrela, 2016an jaialdiak bigarren urtez izanen du epaimahai hori, 18tik 25 urtera bitarteko 50 gaztek osatua. Gazteen Epaimahaian parte hartzea borondatezkoa da, eta "La Región Central" Sail Ofizialeko pelikula guztiak ikusteko konpromisoa dakar, goizeko emanaldietan. 2016an, emanaldiak otsailaren 8tik 12ra izanen dira Baluarten, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Jaialdiak ez ditu bere gain hartuko gazteen Epaimahaiko kideen ostatu eta mantenu gastuak.

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko, web orrian dagoen inprimaki bat bete beharko da: http://www.puntodevistafestival.com/es/jurado_juventud.asp?IdSubseccion=1

Izena emateko epea amaituta, 2016ko urtarrilaren 10ean, jaialdiak epaimahaiko kide izanen diren 50 gazteak hautatuko ditu izena emandakoen artean.

Epaimahai horrek Pelikula onenaren Gazteen Saria emanen du jaialdiari amaiera emateko ekitaldian, Iruñean, 2016ko otsailaren 13an, larunbata.

Pelikula onenaren Gazteen Saria 1.500 eurokoa da, eta jaialdiko sari berezietako bat da, Pelikula Onenaren Ikusleen Sari Bereziarekin batera, hau ere 1.500 eurokoa.  Horrez gain, hautatutako pelikulek beste sari hauek jaso ditzakete: pelikula onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 eurokoa; zuzendari onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa, eta Pelikula Labur Onenaren Saria, 3.000 eurokoa. Jaialdiak bi aipamen berezi egiteko aukera ere aurreikusten du, zuzkidura ekonomikorik gabe. 

Gazteen Epaimahaiarekin batera Epaimahai Ofiziala arituko da; aurreko edizioetan bezala, nazioarteko kideak izanen ditu, sektoreko adituak eta profesionalak, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatuak. Epaimahaiaren erabakia Punto de Vista jaialdiaren hurren edizioko amaiera ekitaldian jakinaraziko da.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información