es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Hasi da Punto de Vista jaialdiko 10. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 8ean hasi eta 14ean amaituko da
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.12.15
Hasi da Punto de Vista jaialdiko 10. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 8ean hasi eta 14ean amaituko da
Hasi da Punto de Vista jaialdiko 10. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 8ean hasi eta 14ean amaituko da

Gaur, abenduak 15, hasi da Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzen epea. Eskariak egiteko epea urtarrilaren 29ean amaituko da. Akreditazioak nahi dituzten profesional eta kazetariek jaialdiko web-orrian eska ditzakete.

Akreditazio profesionala zinemako eta ikus-entzunezko sormenaren esparruko profesionalentzat da soilik (produkzio-etxeak eta banatzaileak, errealizadoreak eta programatzaileak); baita ere, hirugarren zikloko ikasleentzat (ikus-entzunezko ikasketa espezifikoak). Izena emateko, 20€ ordaindu behar dira. Egun horretatik aurrera, akreditazioaren prezioa 25 eurokoa izanen da, jaialdiaren egoitzan dirutan ordaindu beharrekoa otsailaren 9etatik aurrera jaialdiko egoitzako akreditatuen standean.

Prentsa-akreditazioa, berriz, komunikabideetako ordezkarientzat da (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-agentziak, telebista eta irratia).

Bi akreditazioen bidez, lehentasuna izango da Atal Ofizialeko goizeko emanaldietara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara sartzeko. Akreditatuek beste ziklo batzuetako emanaldietara sartu ahal izango dute kopuruaren arabera.

Akreditazio-kopurua mugatua denez, Jaialdiak erabakiko du horiek nola banatu. Eskaera bidali arren, baliteke akreditaziorik ez lortzea.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información