es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.12.28
17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean
17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean

17 herrialdetatik etorritako bederatzi pelikula luzek eta zortzi laburrek osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofiziala, La Región Central izenekoa. Jaialdia 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitarte izanen da.

Nabarmendu beharrekoak dira, batetik, bi zinemagile espainiarren lan bana, film luze nahiz laburretan, eta, bestetik, hautatutako gainerako pelikulen aniztasuna, konpromiso politikoan eta erretratu sozialean oinarrituta egindako zinematik hasita fikzioz kanpoko zinemaren proposamen artistiko eta apurtzaileenetara. Gainera, pelikula horietako batzuk Nafarroako jaialdian ikusiko dira estreinako.

Hautaketa Batzordeak, 1.237 pelikula ikusi ondoren, honako hauek aukeratu ditu jaialdiko Erdialdea lehia-atal ofizialerako:

FILM LUZEAK

  • Olmo and the SeagullPetra Costa, Lea Glob (Dinamarca, Brasil, Portugal, Francia, Suecia).
  • Las letrasPablo Chavarría Gutiérrez (México).
  • Cantonese riceMia Ma (Francia).
  • The death of JP Cuenca. João Paulo Cuenca (Brasil).
  • Writing on the cityKeywan Karimi (Irán).
  • Lampedusa in winterJakob Brossmann (Reino Unido).
  • Casa BlancaAleksandra Maciuszek (Polonia).
  • Bella e perdutaPietro Marcello (Italia).
  • Oleg y las raras artesAndrés Duque (España).

FILM LABURRAK

  • The Tree. Roya Eshraghi (Cuba, Costa Rica).
  • ExtremesFederico Molentino, Juan Manuel Ferraro (Argentina).
  • Among usGuido Hendrikx (Países Bajos).
  •  If mama ain't happy, nobody's happyMea de Jong (Países Bajos).
  • The PlaceJulia Poplawska (Polonia).
  • The factory of the worldMinna Rainio, Mark Roberts (Finlandia).
  • Where is the jungleIván Castiñeiras Gallego (Francia).
  • The MeadowJela Hasler (Suiza).

Hona hemen Hautaketa Batzordeko kideak: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagilea eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzailea eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydro (zinemagilea, irakaslea eta programatzailea). 

Ofizialeko Epaimahaiak sari ofizial hauek emango du:

  • “Punto de Vista” sari nagusia, film onenarentzat: 10.000 euro. Epaimahaiak jaialdiko sail ofizialeko lanik onenari emango dio saria, lanaren iraupena eta nazionalitatea gorabehera. 
  • Zuzendari onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigori egiten dio ohore, eta Atal Ofizialean haren lanen balio etiko eta formalak egokien irudikatzen dituen filmaren zuzendariari emango zaio.
  • Film laburrik hoberenarentzako saria: 3.000 euro. Saria 35 minutuko iraupena edo laburragoa duen filmik onenari emango zaio.

Sari berezi hauek ere emango dira:  

  • Ikusleen sari berezia, film onenarentzat: 1.650 euro.
  • Pelikula onenaren Gazteen Saria, 1.500 eurokoa 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información