es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak emakumezko zenbait errefuxiatuk Jordanian filmatutako pelikula labur batzuekin irekiko ditu sail ofizialeko emanaldiak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.12.28
Punto de Vista jaialdiak emakumezko zenbait errefuxiatuk Jordanian filmatutako pelikula labur batzuekin irekiko ditu sail ofizialeko emanaldiak
Punto de Vista jaialdiak emakumezko zenbait errefuxiatuk Jordanian filmatutako pelikula labur batzuekin irekiko ditu sail ofizialeko emanaldiak

Punto de Vista jaialdiak ez du ezikusiarena egin nahi gaurkotasun handiena duen drama baten aurrean, errefuxiatuena, alegia, eta hurrengo edizioan tokia eginen die Jordaniako errefuxiatu eremu bateko neskek egindako pelikula labur batzuei: sail ofizialeko emanaldi bakoitzaren sarrera bezala proiektatuko dira. Zazpi pelikula dira, Jordanian, iparraldeko Irbid hirian eta errefuxiatu siriarrak hartzen dituen Za'atari esparruan Laura Doggett irakasle iparamerikarrak zuzendutako zinema tailerren emaitza. Errefuxiatuen esparru hau munduko bigarren handiena da, eta bertan 50.000 haur bizi dira. 15 eta 18 urte arteko neskatoek egindako lan hauek zinemaren munduan emandako lehen pausoak dira, eta egunerokoen moduan erakusten dituzte protagonisten bizitza pertsonalak, gerrak behartuta bizileku duten behin-behineko hiri horretan. Zazpi lan, minutu gutxikoak, kontaketa sakonak begirada freskoekin ematen dituztenak. Errefuxiatuaren testigantza pertsonal eta zuzena dugu azkenik, ez gaudelako ohituta halakorik ikusten eta entzuten. 

Kanpalekuan bisitan izan zenean entzundako historia tragikoek hunkituta sentitu zenez, Doggek zinema tailerrak antolatzea erabaki zuen, neska errefuxiatuei aukera emanez kamera baten bidez beren historiak kontatzeko lehen pertsonan. 

Punto de Vista jaialdian proiektatuko diren pelikulak aste bakar batzuetan filmatu ziren, eta, hasteko, neskek kamera bat erabiltzen ikasi behar izan zuten. Tailer hauen koordinatzailearen esanetan, "ezin dut imajinatu ere egin neska hauek eginen luketena modu iraunkorrean lan honekin jarraitzeko aukera emanez gero. Neska hauek historiak kontatzea balia dezakete beren bizitza pertsonalak aldatzeko ez ezik aldaketarako aukera hori beste neska batzuei aurkezteko ere, eta haien inguruko jendeari nahiz mundu osoari begiratzeko beste modu batzuk eskaintzeko. Doggetek adierazi du neskentzat beren eguneroko bizimodua kontatzeko esperientziak errefuxiatuen eremuko paisaia latza eraldatu zuela, eta esploraziorako eta norbere burua aurkitzeko eta adierazteko eremu berria bilakatu. 

Za'atari Campeko tailerra Felsman, Save the Children International eta WomenOne erakundeen beka batez babesturik egin zen. Eta Irbideko tailerra Erreskaterako Nazioarteko Batzordeak lagundu zuen (International Rescue Committee).

Hauek dira Punto de Vista jaialdian ikus daitezkeen FILM LABURRAK:

  • Another Kind of Girl. Zuzendaria. Khaldiya Jibawi.
  • The Girl, Whose Shadow Reflects the Moon. Zuzendaria. Walaa Al Alawi.
  • Dreams Without Borders. Zuzendaria. Muna Al Hariri.
  • Barriers of Separation. Zuzendaria. Raghad Al Khatib.
  • The Silence of Nature. Zuzendaria. Bushra Al Masri.
  • Children. Zuzendaria. Marah Al Hassan.
  • The Long Road. Zuzendaria. Rafif Al Fadel.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información