es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Il Pianeta Azzurro eta Vita Brevis filmak inaugurazio- eta amaiera-saioetako muin izango dira Punto de Vista-ren X. edizioan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.04
Il Pianeta Azzurro eta Vita Brevis filmak inaugurazio- eta amaiera-saioetako muin izango dira Punto de Vista-ren X. edizioan
<i>Il Pianeta Azzurro</i> eta Vita Brevis filmak inaugurazio- eta amaiera-saioetako muin izango dira Punto de Vista-ren X. edizioan
The Blue Planet.

Punto de Vista-ak denborari eskainiko dion Ten Years Older izenburuko gaikako atzera begirakoren baitan programatutako bi film luze, jaialdi nafarraren hamargarren edizioari hasiera eta amaiera emateko: Il Pianeta Azzurro, Franco Piavoli italiarrarena, hau Iruñean izango da filma aurkezteko; eta Vita Brevis, Thierry Knauff zinemagile belgikarrarena, hau ere bertan izango da saioa amaierako jaian agurtzeko.

 

 

 

 

IL PIANETA AZZURRO
(Italia, 1982)

Zuhaitz bat landatzeko gogoarekin ateratzen zara filma ikustetik; zinez egokia Punto de Vista-ren kronometroa abian jartzeko. Franco Piavoli italiarraren film ospetsua ospakizun-garaian egindako bidaia bat da, natura eta paisaia estasi aldakor betean dela. Landazabal italiarreko negu hotz-hotzean barrena bidaiatuko dugu; udaberriaren eztandatik igaroko gara; gure aurretik lau urtaroak igaroko dira, tenplu bateko aldareak bailiran hausnartuz. Eta, horietan, gizakia, zeinak ere, denborak eragindako egoera desberdinetan barrena bidaiatzen duen, hots, maitasun, haurtzaro, samin, lan eta mirespenean barrena. Bizitzaren ospakizuna bizi garen planetan.

FRANCO PIAVOLI 

60ko hamarkadako lehen urteetan film labur batzuk egin ondoren, 1982an El Planeta Azul egin zuen, Silvano Agostik emandako 35 mm-ko Arriflex kamera batekin.  Pelikula Veneziako Zinema Jaialdian aurkeztu zen, eta geroago New Yorkeko Lincoln Center-en. 1987an Zefirofilm sortu zuen, eta harekin ekoitzi zituen Nostos Il ritorno (1989), Voci nel tempo (1996) eta Al primo soffio di vento (2002). 2004an Vittorio De Sica Saria jaso zuen, eta 2010ean Italiako Errepublikako lehendakariaren domina eman zioten.

 

VITA BREVIS
(Bélgica, 2015)

Tisza ibaiko uhinen gainean bizitza hauskorreko milioika tximeleten loratze ederrean flotatuz, Vita brevis une galkor horri eskainitako olerkia da, bizitzaren dantza arin eta iheskorrari deia. Denborari eskainitako zikloari amaiera emateko film bikaina.

THIERRY KNAUFF

Cineasta belga nacido en Kinshasa en 1957. Se formó en Lenguas Romances y Filosofía  (UC) y en Dirección de Cine en INSAS, Bruselas. Ha fundado las productoras Les productions du sablierLes films du sablier. Es escritor, director y productor. Además de Vita Brevis, ha dirigido los filmes Bare-Handed (A Mains Nues) (2006), Solo (2004), Wild Blue (2000), Baka (1995), Gbanga-Tita (1994), Anton Webern (1991), Voices (Seuls, 1989), Slaughterhouse (Abattoirs, 1987) y The Sphinx (1986).

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información