es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista-k Heterodoksiak atala José Antonio Maenza zinemagileari eskaintzen dio
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.04
Punto de Vista-k Heterodoksiak atala José Antonio Maenza zinemagileari eskaintzen dio
Punto de Vista-k <i>Heterodoksiak</i>  atala José Antonio Maenza zinemagileari eskaintzen dio
José Antonio Maenza.

José Antonio Maenza izango da Heterodoksiak ataleko protagonista, Punto de Vista-k gure herrialdean gutxien hedatutako zinemari eskaintzen dion saioa. Atal honek, 2016an Maenzak esistitzen du! deituko dena, bere jatorri terueldarrari aipu eginez, artista aragoiarrak filmatutako hiru filmen proiekzioa eskainiko du: El lobby contra el cordero (1967-68), Orfeo en el campo de batalla (1968-1969) eta Hortensia/Beancé (1969).

José Antonio Maenza Teruelen jaio zen 1948an eta Zaragozan hil zen 1979an, 31 urte baino ez zituela; seguru aski, bere buruaz beste eginda (kalean hilda azaldu zen eraikin bateko lehenengo solairutik jauzi egin / erori ondoren). Enrique Vila-Matas-ek miretsia, lagun pertsonala eta bere filmetako batean agertzen dena; José Antonio Maenza zinema espainiarreko pertsona ospetsu ahaztuenetako eta interesgarrienetako bat da. Egungo datara arte ez zaio ziklo oso bat eskaini izan Nazioarteko Jaialdi batean. Bere obra 2001ean, Madrilgo Sofia Erregina Museoan, 2008an, Bilboko Arte Ederretan eta 2015ean, Bartzelonan soilik ikusi ahal izan da.

Idazle osatu gabea eta kleptomano zuzendu ezina; pertsona neurrigabea eta ez arrazoizkotzat hartua, errealitatearekin gero eta nabarmenagoa zen bat ez etortzea zuena, obsesio eta mania askorekin, harik eta psikiatrikoetan barrena erromesaldian amaitu zuen arte. Maenza-ren figura oso errespetatua da 68ko zirkuluetan. Marcelo Expósito-rentzako zinemagilerik hirurogeitazortzikoena da; Emma Cohen-entzako, bere amaitu gabeko azken filmean biluzik debutatzen ikusten dugunarentzako, Bocaccio-ren madarikatuena zen; Buñuel berak ere haren “burugabekeriaz” hitz egin zuen. Bere atzean utzi zuen nobela autobiografikoan, Séptimo medio indisponible, honela definitu zuen bere burua: 

Oso sentikorra naiz onarekiko eta, are gehiago, edertasunarekiko. Sentikortasunarekiko sentikorra. 

Maenza-k amaitu gabeko hiru film baino ez zituen egin, eraketan oso erradikalak eta asaldatzaileak, zuzenean soinua jartzeko pentsatuak eta Punto de Vista-ren hamargarren edizioan horrela ikusi ahal izango direnak, adituek eta bere obretako protagonistek eskainiko dituzten hitzaldiekin eta mahai-inguruekin batera. Bere zinema heterodoksoan balizko lerro apurrak trazatzeko, Maenza Geografia bat aurkez genezake, film bakoitza herri desberdin batean filmatu baitzuen. Zaragozan, bere debutaren agertokian eta Filosofia eta Letrak ikasi zituen lekuan, egin zuen bere lehenengo filma, hots, El lobby contra el cordero. Ondoren, Valentziara etorri zen, hori aukeratu zuen Orfeo filmando en el campo de batalla bere bigarren filmerako, heriotza goiztiarra izan zuen beste poeta batekin, Eduardo Hervás (21 urte) elkarlanean aritzeak erakarrita. Eta, azkenik, Bartzelonan, Hortensia/Beancé (1969) filmatu zuen, Pere Portabella-ren produkzioari esker, garai hartako gauche divine-ren presentziarekin eta hiriko mobidarekin, horien artean, Félix de Azúa, Enrique Irazoki, Emma Cohen eta Enrique Vila-Matas.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información