es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Radio 3eko El Séptimo Vicio-k estaliko du Punto de Vista jendeari irekitako zuzeneko programekin eta El Drogas, Tonino Carotone edo Belize-ren kontzertuekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.12
Radio 3eko El Séptimo Vicio-k estaliko du Punto de Vista jendeari irekitako zuzeneko programekin eta El Drogas, Tonino Carotone edo Belize-ren kontzertuekin
Radio 3eko <i>El Séptimo Vicio-k</i> estaliko du Punto de Vista jendeari irekitako zuzeneko programekin eta El Drogas, Tonino Carotone edo Belize-ren kontzertuekin
El Drogas.

Bigarren urtez jarraian, Radio 3-eko El Séptimo Vicio programa Iruñera lekualdatuko da jaialdia ospatuko den egunetan, zehazki, otsailaren 8tik 14ra, jaialdiaren hamargarren edizioari egunero estaldura zehatza eskaintzeko. Zinematografiari eta, modu berezian, egile-zinemari, berariaz eskainitako Radio 3-eko programa bakarra da eta hor sartuko litzateke Punto de Vista jaialdiaren programazioa.

Programa, Javier Tolentino jaunak zuzendua eta aurkeztua, jaialdiaren bihotzera bete-betean hurbilduko da eta Katakrak liburutegiaren egoitzatik eskainiko da (Kale Nagusia 54, Iruña), jaialdiaren establezimendu kolaboratzaileetako bat berau. Kantina ezaguna dagoen lokalaren beheko solairua izango da hautatutako lekua eta haren txokoetako bat egokituko da estudio mugikor eta jendeari irekita egongo den hau jarri ahal izateko; horrela, jaialdiaren jarraipena tabernatik bertatik eta zuzenean egin ahal izango da. Javier Tolentino-k eguneko protagonista eta zuzendari guztiak elkarrizketatuko ditu gauero eta gonbidatuen mahaitik Punto de Vista-rekin lotura duten artistak eta Nafarroako kulturako pertsona ospetsuak ere igaroko dira. 

Programa-sorta gauero eskainiko da 22:00etatik 23:00etara, otsailak 8an, astelehenean, jaialdia hasten denetik aurrera. Bertan, zuzenean arituko da El Drogas otsailak 11, ostegunera arte eta amaiera Belize taldeak emango dio. Otsailak 9a, asteartea, Tonino Carotone-ren musikarentzako aukeratutako eguna izango da, eta hilak 10, asteazkena, J’aime-rentzako (Souvenir taldeko Jaime Cristóbal).

El Séptimo Vicio programa Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian egongo da lankidetza-akordio bat tarteko; akordio horren arabera Radio 3 jaialdiaren irrati ofizial bihurtzen da. Punto de Vista-k lankidetza-hitzarmena izenpetu du DON argitalpen digitalarekin ere, zeinak, Punto de Vista-ren hamargarren edizioari estaldura zabala eskainiko dion.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información