es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |   Pollet eta Maenza zinemagileei buruzko filmen estreinaldia hartuko du
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.22
Pollet eta Maenza zinemagileei buruzko filmen estreinaldia hartuko du
  Pollet eta Maenza zinemagileei buruzko filmen estreinaldia hartuko du

Jean-Daniel Pollet eta Antonio Maenza dira Punto de Vista jaialdiaren X. edizioko protagonista izango diren zinemako pertsona ospetsuenetako bi; berriki amaitutako bi film-hurbilketa berri dituzte, eta Nafarroako jaialdi honek aprobetxatu egingo ditu, lehendabizikoz pantailaratzeko. Batetik, Jean-Paul Fargier frantziarraren Jean-Daniel, parle moi encore!, eta, bestetik, Cinematografo, magnetofono, buen chico y sadico, Carles Candela valentziarrarena. Zinemagile biak izango ditugu Iruñean beste zinemagileok omentzeko beren lanak aurkezten.

Horiekin batera, izango dira lehen aldiz Punto de Vista jaialdian estreinatuko diren beste film batzuk ere; hala nola, Keywan Karimi zinemagile iraniarraren Writing on the city eta Xiana Diaz zuzendariaren Carretera de una sola direccion, X Films 2015 proiektu gisa aukeratutakoa eta jaialdiak berak ekoiztutakoa.
 

Polleten erretratu filmatua 

Jean-Paul Fargier zinemagileak aurkeztuko digun Jean-Daniel Polleten erretratua, Jean-Daniel, parle moi encore! "Cineastes de notre temps” sail prestigiodunerako egin da; sail hori dagoeneko historikoak diren potreten bilduma da, eta frantziar herrialdea bere zinemagile onenak erretratatzen joan da; sail horri esker, frantziar zinemako pertsona garrantzitsuenen konstelazioa osatzen duten zinemagileetako bat izango da aurrerantzean Pollet. 

Polleten lagun pertsonala da Jean-Paul Fargier zinemagile frantziarra; orain dela hamar bat urte amaitu zuen Jour apres jour filma, eta hori ere ikusi ahal izango dugu Punto de Vista jaialdian. Hil baino egun batzuk lehenago amaitu zuen Polletek film horren gidoia idazten. Jean-Daniel, parle moi encore! (2016) filmean orain proposatzen zaigun erretratua zinemagilearen bizitzaren ibilbidea eta zinemaren historiari egin dion ekarpen sortzailea erabat berreraikitzeko azken ekarpena da. Fargierrek zinemagilearen motibo errepikariak berreskuratzen ditu film honetan: Grezia, Melki, bere filmetako testuak, fikzioa fikzioa ez denaren aurka, mugimendua irudi finkoaren aurka, edo “iraupen kontzentratuaren” ideia; eta, horretarako, Polleten filmografiaren zatien kontrapuntu bat erabiltzen du, Pollet unibertsoa omentzeko eta kontatzeko ariketa trebe eta interesgarri batean.
 

Maenza definitzeko lau hitz

Carles Candela zinemagile valentziarrak lau hitz erabiltzen ditu aldez aurretik dagoeneko erretratu dokumental bat egina zuen egile bat definitzeko: Jose Antonio Maenza, hain zuzen ere. Abangoardiako sortzaile aragoiarrak berak oso gazte zela bere burua definitzeko erabilitako hitzak dira. Cinematografo, magnetofono, buen chico y sadico (2016) filma ere lau hitz horiekin abiatzen da; film bidezko potreta da lan hori, Candelak Punto de Vista jaialdira ekarriko diguna, Nafarroako batzaldiak gure herrialdeko zinemarik errebelde eta muturrekoenaren pertsona nagusietako bati eskainiko dion zikloan estreinatzeko.  

Errebelazio bat da bere zentzu guztietan. Zentzurik fisikoenean, batetik, Maenzaren beste aurpegi bat erakusten baitigu, argazki-laborategiko ontzietan errebelatzen dena positibora. Eta, aldi berean, azken egunetako Maenzaren errebelazioa ere bada, Maenza gizatiarrarena eta pertsonarena, ezin hurbilduzko artista gainetik kentzen zuenarena, mutil zintzoarena. Hori guztia, ezagutu zutenen lekukotzen bitartez: Oswaldo Muñoz eta Vicente Molina Foixen hitzen bitartez, esaterako; eta ahanzturatik erreskatatutako artista honen obra gutxiak gordetzen dituzten filmoteken mobioletan bertan errodatutako bilaketa, baztertze eta metazinema momentuekin.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información