es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  MIRA, MI REY
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.22
MIRA, MI REY
<i>MIRA, MI REY</i>
MIRA, MI REY
Iruñean errodatutako film batek emango dio amaiera, otsailaren 14an, Punto de Vista jaialdiaren X. edizioari. Ainara Vera iruindarrak eta Victor Kossakovsky errusiarrak zuzendutako filma da Mira, mi rey (2014), eta Nafarroako hiriburuko gune historikoan plano sekuentzia batean filmatuta dago. Hala ere, ez da tokiko errealitatean kokatzen; lan kontzeptuala da, herrialde oso baten funtsari eta balioei buruz hausnartzen duten galderaz betea, eta Espainian monarkiak duen egitekoari eta baliagarritasunari buruzko eztabaida eskatzen du.

Iruñean errodatutako film batek emango dio amaiera, otsailaren 14an, Punto de Vista jaialdiaren X. edizioari. Ainara Vera iruindarrak eta Victor Kossakovsky errusiarrak zuzendutako filma da Mira, mi rey (2014), eta Nafarroako hiriburuko gune historikoan plano sekuentzia batean filmatuta dago. Hala ere, ez da tokiko errealitatean kokatzen; lan kontzeptuala da, herrialde oso baten funtsari eta balioei buruz hausnartzen duten galderaz betea, eta Espainian monarkiak duen egitekoari eta baliagarritasunari buruzko eztabaida eskatzen du.

Ba al dago nortasun espainiarrik? Zer da benetan espainiarrak kezkatzen dituena? Zein dira espainiar zuzenbidezko estatu modernoaren oinarriak? Felipe VI. errege izendatzeko zeremonia hasten den unean, hain zuzen ere, Verak eta Kossakovskyk grabazio bat abiarazten dute Iruñeko kale komun eta arrunt batean. Zeremoniaren hotsanditasunak –offean entzuten dugu– Iruñeko oinezkoen espontaneotasunarekin kontrastatzen du. Erregearen hitzak herritarren elkarrizketekin nahasten dira; herritarrak kezkatuago daude bart gaueko gorritxoen porrotarekin, errege berriaren izendapenarekin baino. Filmaren denbora eta denbora erreala egokitu egiten dira, une historiko bat dokumentatzeko. Mira, mi rey filma trilogia baten lehen zatia da; zuzendarien esanetan, Felipe VI.aren monarkiaren amaierarekin bukatuko da.
 

Ainara Vera

Iruñean jaio zen Ainara Vera, eta Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Artista gazteentzako beka bat jaso ondoren, Sormenezko Dokumentalei buruzko Masterra egin zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. IDFAn estreinatu zen Demonstration filma zuzendu zuen Victor Kossakovsky zuzendariarekin eta beste 32 ikaslerekin batera. Bere lehendabiziko laburmetrai dokumentala Sertres izan zen, eta Locarnon estreinatu zen. Gaur egun, Victor Kossakovsky zuzendariaren lehen laguntzaile gisa dihardu. 
 

Victor Kossakovsky

San Petersburgon jaio zen 1961ean; 17 urte zituela ekin zion bere ibilbideari Leningradoko Zinema Dokumentalaren estudioan, kamera laguntzaile, zuzendari laguntzaile eta muntatzaile gisa. 1988an, zinemako gidoigintzako eta zuzendaritzako ikasketak amaitu zituen Moskun. Bere filmek nazio zein nazioarte mailako ehunetik gora sari jaso dituzte; ¡Vivan las antipodas! da bere azken luzemetraia, eta dokumental onenaren sarietarako izendatu du Europako Zinema Akademiak. Bere lanaren atzerabegirakoak egin izan dira, hala nola, New Yorkeko MoMAn eta Parisko Pompidoun. 

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información