es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Pollet, Punto de Vistaren hamar urtetako protagonista
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.22
Pollet, Punto de Vistaren hamar urtetako protagonista
Pollet, Punto de Vistaren hamar urtetako protagonista

Punto de Vistak Jean-Daniel Pollet (1936-2004) zinemagile frantsesari eskainitako atzera begirako handi bat antolatu du; hots, Frantzian ondoen gordetako sekretuetariko bat da. Programaren komisarioa Guillermo G. Peydró, jaialdiaren programatzailea, izan da. Elkarren segidako saioetan, berriz idazte eta berriz irakurtze kritiko iraunkorraren inguruko lan zoragarriaren irudiak eta ideiak eskainiko dira. Zikloa bidaia eta itxialdiaren, trantzearen eta mugiezintasunaren arteko dialektikan kokatzen da, eta 1989. urtean izandako tren-istripuan inflexio-puntua izango du; izan ere,  zinemagilea, Mediterraneoaren memoria filmatzeko 35.000 kilometro egin eta gero, Cadenet-en duen etxearen mugetan sartuta geratuko da. Eta, orduan, bakarleku horretatik atera gabe, zinemarako aukeraz betetako etapa berria imajinatzen hasiko da. 

ZIKLOAREN BARRUKO PROGRAMAK 

I. Ihesbidea | Memoriaren pilaketa 

Méditerranée 35.000 kilometroko poema da, eta irudiak trukatuz Mediterraneoa, hango errituak eta espazioak, memoria,… definitu nahi ditu. Irudi guztien erdi-erdian tenplu bat aurkitzen da: Bassae.

Bassae (1964) 8 min.

Méditerranée (1963) 42 min.
 

II. Gordelekua | Gaixotasuna eta irla 

Eskizofrenia eta legenarra filmatzea. Ispiluko bi pelikula, laborategi farmazeutiko berak enkargatuak. Pollet-ek bi pelikula horien bitartez errealitatea eta fikzioa elkarren aurka jartzeko diptikoa sortuko du, irla gordeleku bezala hartuko du eta edertasunaren eta justiziaren kontzeptuak lekuz aldatuko ditu.

Le Horla (1966) 36 min. 

L’Ordre (1974) 42 min.

III. Keinuak | Suarekin ez da jolasten 

Urari buruzko pelikula suari buruzkoaren aurka. Fabrika-itsasontzien agerraldiari buruzko filma, leviatan itsasontziena, ehun urtetik gorako fabriken desagerpenari buruzko filmaren aurrean, mitologia klasikoaren eta zientzia-fikziozkoen artean jarrita.

Les morutiers (1966) 20 min. 

Pour mémoire (1979) 58 min.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información