es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Chez les Basques berriro izango da Punto de Vistan, Iparraldeko artzainei eskainitako saio berriarekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.01.26
Chez les Basques berriro izango da Punto de Vistan, Iparraldeko artzainei eskainitako saio berriarekin
<i>Chez les Basques</i> berriro izango da Punto de Vistan, Iparraldeko artzainei eskainitako saio berriarekin
Garazi.

Ostegun honetan, Mendebaldeko Filmotekan, Artzai Zinema Eguna izango da, eta ikus-entzunezko antropologiaren bi altxor eskainiko dira; mendiko artzaintzari buruzko bi dokumental. Garazi eta The Basques of  Santazi bi pelikulatan, Nafarroako alboko bi inguru dokumentatzen dira, mugaren beste aldean daudenak. Lehena Behe Nafarroan aurkitzen da, Azkoarekin eta Errorekin mugan; bigarrena, berriz, Zuberoan, Belaguaren mugaren beste aldean. Bakoitzean galtzear dagoen bizimoduaren azken taupadak biltzen dira: goi-zelaietako txaboletako udaberri eta uda garaiko artzaintza isolatua. 60ko eta 80ko hamarkadetan egindako pelikula horietan, mugan zehar bidaia egingo dugu mendietako azken biztanleen eskutik. 

Bi filmak Chez les Basques zikloan sartzen dira; hau da, Punto de Vistaren azken jaialdian inauguraturiko zikloan. Ziklo horretan, Ipar Euskal Herria bisitaturiko zinemagileek egindako dokumentalak ikus ahal izan genituen, besteak beste, Orson Welles, Louis Delluc eta Otar Iosseliani-k geografia horretan egindako erretratuak. 
 

GARAZI

(1959 / 26 min. / Jacques Krier eta Jean Claude Bergeret)

1959. urtea. Kamerak eta zinemagileen jakin-mina Arnostegi bezala ezagutzen den ingurura igoko dira, Orbaitzeta eta Eiheralarre artean aurkitzen den mugako txoko txiki batera. Han, mendiko txabolan, Ellande Etchehandy artzaina egoten da udaberrian eta udan. Dokumentalean, zuri-beltzezko irudi sinesgaitzen bidez erakutsiko zaigu nolakoa den eguneroko bizitza mendian: lainoa, bakardadea, oholezko teilatuak, arropa garbitzea ubidean, irrintzi bidezko komunikazioa eta Garaziko azokako salmenta-egun alaiak. Halaber, garai hartako ehiza-eraikitzailearekin, Marcelino Azpilicuetarekin, Orbaitzetako fabrikan izandako “mugako eztabaidak” ezagutu ahal izango dira. 30 minutuko film honetan, jadanik galduta dagoen bizimodua ezagutuko dugu, mendiko artzainaren bizimodua, dokumentuaren egileek esaten duten moduan "gogorra bezain harrigarria eta poetikoa". 
 

THE BASQUES OF SANTAZI

(1987 / 52 min / Leslie Woodhead)

Bi urtez, Zuberoako Saint-Engrance herrixkan bi artzain-familiaren eguneroko bizimodua jasotzen ibiliko dira kamerak, Pirinioetan bertan, Belagua haranaren beste aldean. Dokumentala 80ko hamarkadaren amaiera aldera filmatu zen, haien granjak munduarekin lotuko zituen asfaltozko pista estreinatu berri zutenean eta, kanpotik, haien etxeetara telebista bidez iristen zen apurra Dallas seriea zenean, mundu irreala, Mayi Goillart-ek, bizimodu hain arduratsu zein isolatu horren protagonistak, definitzen zuen bezala "denak ederrak ziren" mundu horretan. Urtarotik urtarora, elurretik eguzkira, transhumantziatik txerri-hilketara, bizitzak aurrera egiten du bere gogortasunekin eta batik bat bizitzaren amaierara iristen ari zela konturatzetik sortutako abesti garratzarekin. Sandra Ott-en (The circle of Mountains azterketa bikainaren egilea, 1981) azterketa antropologikoan oinarritzen da pelikula, (Leslie Woodhead-ekin batera sinatua). Dokumentala liburua bezain zehatza eta zuzena da. 

Punto de Vista Fokuaren saioa ostegun honetan izango da, urtarrilaren 28an, Nafarroako Filmotekan, iluntzeko 20:00etan. Sarrera 3 eurokoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.filmotecanavarra.com/eu/evento.asp?past=0&IdPrograma=722

Punto de Vista Fokua Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren ekimena da. Horrela, hilabete bakoitzeko azken ostegunetan film dokumental bat ematen da, eta hitzordu honetako ideia zinematografikoak ez fikziozko zinemarekin partekatzen ditu; azken horren X. edizioa 2016ko otsailaren 8tik 14ra bitartean izango da. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información