es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Otsailean, Foco Punto de Vista zikloan: Bruce McClure
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.02.22
Otsailean, Foco Punto de Vista zikloan: Bruce McClure
Otsailean, Foco Punto de Vista zikloan: Bruce McClure

Bruce McClure artistari interesgarriagoak zaizkio etxe-hondakinak egitura baino; proiekzioaren perfomancean nagusi dugu, eta gure hurrengo bisitaria izanen da Punto de Vista Jaialdiko Argitan sailean, otsailaren 26an Civicanen. Rotterdamgo eta Torontoko jaialdietan maite dute Bruce McClure newyorktarra, para-zinema deitutakoaren artista gisa definitua. Zinemagile honek 16 mm-ko proiektore batzuekin bidaiatzen du, elkar konektatu eta aldi berean erabiltzeko, batzuetan bi pelikula jarrita bakoitzean, eta, gainera, bere soinu-pedalek lagunduta, emanaldiak saio errepikaezinak eta ustekabez beteak dira. Bertara sartu aurretik belarrietako tapoiak banatzen direla jakinda, argi dago saioak ez direla oso ohikoak izaten.

Badakigu Iruñera pelikula berriak ekarriko dituela, aurrenekoz ikusgai jarriko dituena, hala nola Two Helpless Young Ones Strike Out eta Rotorattler, 2016koak biak, eta bien artean ordubeteko iraupena dutenak gehienez ere. Datu bakarra dugu, alegia lehenbizikoaren protagonistak bi pelikano gazte direla, eta beren santutegira mehatxuz joandako arrotz bati eraso egiten diotela. Ez dakigu deus gehiago, baina ziur gaude beste festa bat izanen dela, argiaren intermitentziak eta magiak harentzat duten lilura agerian utziko dituena.  

"Nire emanaldietan, kontrola galtzeko aukera beti da erreala. Aretoa, proiektorea, proiekzio arduraduna, pantaila, ikusleak eta haien zuntz nerbiosoak eta aurreuste zinematiko guztiak abian jartzen dira aldi berean. Nire proiekzio-perfomanceetarako arriskua ezinbestekoa da. Esku bizi hau, hona, zuengana luzatzen dut". Horixe kontatzen digu Bruce McClurek, eta gauza gehiago entzuteko eta galderak egiteko aukera izanen dugu, Iruñeko emanaldiaren ondotik debate batean parte hartuko baitu.

Bruce McClure arkitekturako lizentziaduna da (1985) eta 23 urtez etxebizitzetako proiektuak egiten zituzten bulego txikietan aritu zen lanean. 1994an, irudi mugikorrak eta soinua eraldatzeko gailuak eraikitzen hasi zen, beti argi zinematografikoarekin jolastuz.  2008tik aurrera zinema proiektoreaz eta bere soinu optikoaren sistemaz baliatu da zentzumenak "proiekzio interpretazioetan" antolatzeko. Toki askotan egin ditu interpretazio horiek: eskola teknikoetan, unibertsitateetan, zineklubetan, museoetan eta nazioarteko jaialdietan.

Emanaldia hasi aurretik, Italian bizi den Alex Mendizabal artista donostiarrak hartuko du parte, preludio zinematografiko batekin: Nodoa eta film laburrak. Bere biografian, artistak bere buruaz dio: "etenaldian eta mendekotasunean du interesa. Erromantiko bat da". 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información