es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Let the Fire Burn, amaiera lazgarriko segada baten historia hurrengo FOCO Punto de Vistan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.06.19
Let the Fire Burn, amaiera lazgarriko segada baten historia hurrengo FOCO Punto de Vistan
<i>Let the Fire Burn</i>, amaiera lazgarriko segada baten historia hurrengo FOCO Punto de Vistan
Bost haur eta sei heldu hilik. Eta 60 etxe baino gehiago suak suntsituak. Modu lazgarri hartan amaitu zen erabaki polizial polemiko hura, izan ere, haren ondorioz, Philadelphiako agintariek sutan kiskaltzen utzi zituzten Osage Avenueko etxe batean gotortu ziren MOVE-komunitate beltzaren askatasunerako mugimenduko azken kideak, 1985ean Ondoko ikerketak zabarkeria egotzi zien poliziaburuei, suhiltzaileen lana galarazteagatik, baina ez zuten inor espetxeratu. Etxetik ihes egiten moldatu zen emakumea baino ez, Ramona Africa, konspirazioagatik eta matxinada bultzatzeagatik errunduntzat jo zutena.

John Africak, gertakariotan hildako liderrak,  1972an eraturiko MOVE mugimendua arrazismoaren kontra altxatzeko sortu zen, eta indarkeria polizialaren kontra protestatzeko. Baina iraultza berdea ere aldarrikatu zuen, jatorrietara itzuli beharra zegoela zioen, eta aurrerapen eta teknologia ankerrari aurka egin. Hala, kide guztiek Africa abizena hartu zuten, asaben sustraietara itzuli nahi hori aldarrikatzeko.

Tribeca eta Montrealgo RIDM zinemaldietan saritua izan den film honetan, Jason Osder-ek Estatu Batuak geldiarazi zituzten gertakari haien historia ehuntzen du plano bakar bat ere filmatu gabe, artxiboko irudiak eta telebistak bilduriko lekukotzetatik ateratako ahotsak soilik baliatuz. Zuzeneko narrazio eta edizio ariketa bikaina dugu emaitza, zorigaiztoko egun haietan bizi izan zen tentsioari bere horretan eusten diona.

Nola kontatu azkena begien bistan zuen segada baten historia eta nola bilbatu kontaketa ondoren, hots, amaiera zein den jakinik, baina osagaiak dosi ttikietan emanez, birsorkuntza ez dadin aitzina joan zinema baino arinago? Horixe dugu zuzendariak, George Washington University School of Media and Public Affairs-en irakaslea ere badenak, egiten duen proposamena, justiziak argitu gabeko gertakari haiek salatuz bidenabar. Jason Osderen ariketa dokumentalak edizioaren arau hura betetzen du, hau da, gakoa ez dela altxorra aurkitzea, gordetzen jakitea baizik.  
 
itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española

Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio

Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información