es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Oleg Rencontres Cinématographiques de Cerbère-n saritua
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.10.05
Oleg Rencontres Cinématographiques de Cerbère-n saritua
Oleg Rencontres Cinématographiques de Cerbère-n saritua
Andres Duque-ren Oleg y las raras artes filma saritu dute Cerbère Frantziako mugako herrian egiten den zinema-jaialdien topaketetan, aipamen berezia eginez. Filma, Oleg Karavachiuk piano-jolea eta musikoa erretratatzen dituena, izan zen aurten Punto de Vista Jaialdiak bere 2016ko edizioa aurkezteko eraman zuen ordezkaria.

Andres Duque-ren Oleg y las raras artes filma saritu dute Cerbère Frantziako mugako herrian egiten den zinema-jaialdien topaketetan, aipamen berezia eginez. Filma, Oleg Karavachiuk piano-jolea eta musikoa erretratatzen dituena, izan zen aurten Punto de Vista Jaialdiak bere 2016ko edizioa aurkezteko eraman zuen ordezkaria. Lehiaketaren irabazlea Sina Ataeian Dena irandarraren Paradise filma izan zen, Nantes Festival des 3 continents zinema-jaialdiak hautatua.

Rencontres Cinématographiques de Cerbère Rayon-Vert-eko Belvédère Hotelean ospatzen da, zinema eta arkitektura surrealistan enblematikoa den lekuan, Kataluniak Frantziarekin muga egiten duen lekuan kokatua. Bertan, urtero, zinema independenteko hainbat jaialdi egiten dira, horien artean, L´Alternativa, Cinéma du Réel, Fid Marseille, Cinemaginaire, bakoitza ordezkatzen duten film batekin. Ignacio Agüero-k El otro día filmarekin, hori ere Punto de Vista Jaialdiak hautatua, 2014ko edizioko sari nagusia eskuratu zuen.

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información