es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista Caliko Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.11.18
Punto de Vista Caliko Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan
Punto de Vista Caliko Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan

Kolonbiako zinemaldiak Jean Daniel Pollet zinegile frantziarrari buruzko ziklo bat sartu du bere egitarauan, joan den otsailean, Iruñean, Punto de Vistaren X. ekitaldiaren barrenean aurkeztu zena.

Kolonbiako hiriburuan azaroaren 10etik 14ra bitarte izanen den Caliko Nazioarteko Zinemaldiaren zortzigarren ekitaldiak POLLET zikloa sartu du bere egitatarauan. LA CASA Y EL MUNDO, Jean Daniel Pollet zinegile frantziarrari dedikatua (1936-2004). Primer Plano sailean (zuzendari ospetsuen atzera begirakoak eta foku adierazgarriak) sartu den programaren barrenean sei saio emanen dira; Punto de Vistaren Sail Ofizialerako hautaketa batzordeko kide Guillermo G. Peydró zinegile eta programatzaileak egin du komisario lana.

Polleti buruzko atzera begirakoa 2016ko otsailean programatu zen Punto de Vistaren X. ekitaldiaren barrenean, eta munduan egin den gisa horretako lehenbizikoa izan zen, zinegilea, Frantziak hobekien gorde dituen sekretuetako bat, hil zenez geroztik. Sei saioren bitartez, zinegilearen ariketa kritiko etengabearen berridazketa eta berrirakurketako lan harrigarriko irudiak eta ideiak plazaratu ziren Iruñean. Bidaia eta bakartzea nahasten dituen dialektika bat izan zen zikloaren testuingurua, trantzea eta gelditasuna, inflexio puntua 1989ko tren istripu batean zuena: ordutik aurrera, Mediterraneoaren memoria filmatzeko 35.000 kilometroko ibilbidea egindako zinegilea bere etxeko lurralde mugatuan geldituko zen, Cadeneten; bertan eta bertatik atera gabe asmatuko zuen bere zinemarako aukeraz betetako etapa berri bat. 

Caliko zinemaldiak POLLET. LA CASA Y EL MUNDO zikloan, bost film eman ditu: Méditerranée (1963), Bassae (1964), Les morutiers (1966), Pour Mémoire (1979), Dieu sait quoi (1994).

Gainera, Iruñeko egitaraua bezalaxe, Calikoa ere osatu zen Jean-Paul Fargier zinegile frantziarraren bi film gehituz, biak hamarkada berean filmatuak: Jour après jour (2006), Fargierrek egin zuena Polleten gidoi bat oinarri hartuta; eta Jean-Daniel, parle moi encore! (2016), zinegileari buruzko erretratu bat, amaitu berria, Punto de Vistan estreinatu zena munduan lehenbiziko aldiz. 

Calin emanen den ziklo honek jarraipena ematen dio Chez les Basques-ek ireki zuen bideari, azken hori lehenik Punto de Vistak programatu baitzuen 2015eko otsailean, hilabete batzuk geroago Espainia eta Frantziako beste zinemaldi eta kultur ekitaldi batzuetan ere aurkezteko. Punto de Vistak plazaratutako proposamenak eskuratzeko han hemenka sortu den nahiak agerian uzten du nafar lehiaketaren programazioak mundu osoan pizten duen interesa.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información