es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Keywan Karimi zinemagile irandarra kartzelan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.11.18
Keywan Karimi zinemagile irandarra kartzelan
Keywan Karimi zinemagile irandarra kartzelan

Zinemagile irandarra astelehenean hasi zen betetzen Writing on the City pelikula egiteagatik ezarri zioten kondena, hots, urtebeteko kartzelaldia. Pelikula hori Punto de Vista jaialdiaren azken edizioan estreinatu zen mundu mailan.

Giona A. Nazzarok Il Manifiesto-n kontatu zuen bezala, joan den astelehenean kartzela zigorra betetzen hasi zen Keywan Karimi. Egunkari italiarrak zinemagile irandarraren hitzak jaso zituen kondena gauzatu baino egun gutxi batzuk lehenago. Karimik, etsita, onartu zuen: “Urte batez kartzelan egon beharko dut. Ez dago beste egitekorik. Oso izututa nago”. Erredaktoreak "ezintasuna eta frustrazioa" hauteman zituen Karimirengan. 

Veneziako jaialdiaren azken edizioan Drum (Iran, Frantzia, 2016) pelikula estreinatu zuen Karimik (hori izan zen fikzio zinemaren alorrean sartu zen lehen aldia) onartu zuen etsita eta harrituta zegoela zinema munduko kideen eta bestelako artisten isiltasunaren aurrean, eta uste du bere jatorri etnikoak zerikusia duela horretan. "Ez dut ulertzen zergatik jendeak ez duen nire kasuari buruz hitz egiten (...). Panahiren kasuan denak mugitu dira. Susmoa dut kurdu izateak pisu handia duela nire egoeran".

Otsailean egin zen Punto de Vista jaialdiaren hamargarren edizioan, atal ofizialean, Karimiren Writting on the City (Iran, 2015, 60’) pelikula mundu mailan estreinatu zen. Pelikula horretan, irandarrak, entseguaren generoa erabilita, ibilbidea egiten du Teheranen barna, horma-irudi eta graffiti politikoak haren historian nola erabili diren aztertuz. Irango hiriburuan zehar eginiko bidaia historiko horrek Punto de Vistako epaimahaiaren aipamena jaso zuen, baina pelikulak berekin ekarri zuen Karimirentzat 223 zigorkada eta sei urteko kartzelaldia eskatzea Iranen. Azkenik, kartzelaldia urtebetera jaitsi da eta Karimi aste honetan bertan hasi da zigor hori betetzen. 

Salaketa ezagutu ondoren, Punto de Vistak kanpaina bat jarri zuen abian nazioartean Karimiri laguntzeko: 223 Words. Taldean eginiko pelikula bat da, mundu osoko zinemagileen ekarpenak dituena. Iruñean proiektatu zen, Writing on the City pelikularen ondoren.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información