es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vista Goya sariekin lankidetzan film labur dokumentalen sailean
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.11.18
Punto de Vista Goya sariekin lankidetzan film labur dokumentalen sailean
Punto de Vista Goya sariekin lankidetzan film labur dokumentalen sailean
Nafar lehiaketak balioko du Espainiako Zinemaren Akademiak antolatzen duen sariketako 31. ekitaldiko aurretiko hautaketara sartzeko.

Nafarroako zinemaldiaren hamaikagarren ekitaldian Punto de Vista Sari Nagusia irabazten duen film laburrak sarbidea izanen du Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren hurrengo Goya Sariketan, film labur dokumental hoberena hautatzeko kategorian. Halaxe izanen da baldin eta saria bereganatzen duen obraren iraupena ez bada 30 minututik gorakoa, zeren Punto de Vista lehiaketan parte har baitezakete film luzeek nahiz laburrek, baldintza berberetan. Beraz, film labur batek irabazten badu Punto de Vista Sari Nagusia, zuzenean sartuko da hurrengo Goya Sariketako film labur dokumental hoberena hautatzeko bereizten diren filmen multzoan. Ordea, sari nagusia irabazten duen lana 30 minututik gorakoa bada, Goya sarietan sartzeko aukera emanen zaio Zinemaren Akademiak zehazten dituen zinemaldietako bitan bederen hautatua izan bada eta Punto de Vistak ere bere sail ofizialeko film laburren artean hautatua izan bada.

Goya Sariketako film laburren kategorietan parte hartzeko (dokumentalak, fikziokoak eta animaziokoak), lanek baldintza hauek bete behar dituzte: gehienez ere 30 minutuko iraupena; bertsio bat formatu digitalean; espainiar nazionalitatearen ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo autonomia erkidegoetako organo eskudunak emana; 2015eko urtarrilaren 1aren eta 2016ko irailaren 30aren arteko data; eta Goya sariketen aurreko ekitaldietan parte hartu gabeak izatea.

Film labur bat hiru kategorietako edozeinetan onartzeko, nahitaezko baldintza da haren nazionalitate ziurtagiriaren data lehenagokoa izatea saria eman dion zinemaldiaren hasierakoa baino edo inskripzioa onartzen duen zinemaldiaren lehenbiziko hautaketakoa baino.

Film labur dokumentalen kasuan, sartzen ahalko dira bertsio digitala duten eta ez-fikziozkotzat jo daitezkeen film laburrak, sormena landuz gai kultural, artistiko, historiko, sozial, zientifiko, ekonomiko, tekniko edo bestelakoak jorratzen dituztenak. Filmek orain eginak izan behar dute, baina haietarako erabil daitezke birsorkuntzak, artxiboko materialak, animazioak, lehendik dauden irudi erremontatuak edo bestelako edozein teknika, betiere azpimarratzen den gaia gertaera edo jarduera batean oinarritzen bada, eta ez fikzio batean, eta oinarrien hurrengo ataletan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Lehian sartzeko aukera izan dezakete Goya sarietan izena emateko kalifikatzen duen Sail Ofizialean parte hartu duten filmek, baldin eta irabazi baldin badute Espainiako Zinemaren Akademiak zehazten dituen zinemaldietakoren batean Goyan inskribatzeko kalifikazioa ematen duten sarietakoren bat bederen, edo gutxienez ere beste bi zinemalditan hautatuak izan badira. Halaber, parte hartzen ahalko dute Espainiatik kanpo izandako Nazioarteko Lehiaketa eta Zinemaldietako sail ofizialean hautatuak izan diren espainiar nazionalitateko film labur dokumental guztiek.

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información