es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Boluntarioen kanpaina eta Epaimahai Gaztea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.11.24
Boluntarioen kanpaina eta Epaimahai Gaztea
Boluntarioen kanpaina  eta Epaimahai Gaztea

Punto de Vista-k XI. edizioak dirauen egunetarako, jarraian zehazten diren zereginetarako, boluntarioak erakartzeko kanpaina berri bati ekin dio: aretoetako laguntzaileak, prentsa eta komunikazioa; gonbidatuei harrera; publikoari harrera eta informazioa. 

Boluntarioa izateko 18 urtetik gora eduki behar dira eta, zenbait kasutan, euskara, ingeles, frantses edo alemanaren ezagutza zabala. 

Kanpaina azaroak 24an hasten da. Jaialdian boluntario gisa aritzeko interesa dutenek Jaialdiaren web orrian agertzen den inprimakia bete beharko dute 2017ko urtarrilak 29a baino lehen. Boluntarioen lanaldia, gehienez, egunean 5 ordukoa izango da. Boluntarioak erantzukizun zibileko aseguruaz babestuta egongo dira; akreditazio bat edukiko dute eta horrek euren boluntario-lanalditik kanpo egiten diren proiekzioetara sarbidea emango die. Jaialdia amaitzen denean, boluntario guztiek Jaialdian parte hartu dutela egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko dute.  

Horretaz gain, Punto de Vista Jaialdiak, hirugarren urtez jarraian, Epaimahai Gaztea edukiko du, hiriko gazte-talde batek osatua, zeinak, publiko aktibo bihurtzen diren, filmak eztabaidatzen eta epaitzen dituzten eta amaierako saria ematen duten. Horrela, etorkizuneko publikoa sortuz joango da, zeinarekin, Jaialdiak funtzio sozial garrantzitsua betetzen duen.

Eta hiriaren barnerantz irekitze horrekin, Punto de Vista Jaialdiak hurrengo edizioan kanporantz ere lanean jarraituko du zinemako eta arteko masterretako ikasleak gonbidatuz; horiek osatzen baitute publikorik onena, publikorik eskertuena, programazio osoa leialtasun ikaragarriaz jarraitzen duena.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información