es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Autismoa, errefuxiatuak, Van Gogh, konbertsioa, egunerokoa ama baten heriotzaren ondoren izango dira Punto de Vista Jaialdiaren XI. edizioa egituratuko duten gaiak.
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.01.10
Autismoa, errefuxiatuak, Van Gogh, konbertsioa, egunerokoa ama baten heriotzaren ondoren izango dira Punto de Vista Jaialdiaren XI. edizioa egituratuko duten gaiak.
Autismoa, errefuxiatuak, Van Gogh, konbertsioa, egunerokoa ama baten heriotzaren ondoren izango dira Punto de Vista Jaialdiaren XI. edizioa egituratuko duten gaiak.

2017ko bere edizioan, Punto de Vista Jaialdiak atzera begirako bat eskainiko dio Luciano Emmer zinemagile italiarrari.

20 herrialde desberdinetatik datozen bederatzi film luzek eta bederatzi film laburrek (2016an baino bat gehiago) osatuko dute Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamaikagarren edizioko Sail Ofiziala – Erdialdeko Eskualdea, 2017ko martxoak 6-11 bitartean ospatuko dena. 

Artista gisa Jaialdiaren itzalpean hazi edo garatu diren hurbileko bi zinemagileren izenburuen presentzia nabarmentzen du, hots: David Arratibel nafarrarena film luzeetan eta Aitor Gametxo bizkaitarrarena film laburretan.

Aurtengoa, Europa, Estatu Batuak, Tunisia edo Brasilen bizi diren krisiak, ezegonkortasunak eta erresistentzia politikoak orainaldian argitzen dituen hautaketa ofiziala da; non, Treblinkarako trenen duela gutxiko iraganak Greziako eskuin muturreko manifestazioen berri ematen duten beste film bateko irratiaren kontrapuntu gisa funtzionatzen duen. Desgaitasuna eta haurtzaroa filmatzeko modua berriz hausnartzen duen hautaketa ofiziala da, itxura batez aurkakoak diren kulturen artean frogatzeko elkarrizketa probatzen duena, ama bat galtzeak eragindako samin orokorrari hitzak eta irudiak jartzen dizkiona, Mediterraneoan errefuxiatuen dramaren gaia lantzen duena. 

18 film horietako bakoitza duen kalitate estetikoagatik hautatu da eta besteei egiten dien ekarpen formal bikain eta osagarri gisa pentsatuta dago, dokumental esperimentalaren alorrean. Erdialdeko Eskualdea errealitateari eta garaikidea denari lotutako filmez elikatzen da eta, baita, poetikoa denaz ere. Gaiari eta formari dagokionez askotarikoak diren obrak, kontatzearekin konformatzen ez direnak, baizik eta, nola kontatu eztabaidatzen dute eta, azken batean, ikuspegi berri bat bilatzeko ahalegina egiten dute.

Hautaketa-batzordeak, guztira, 1.290 film ikusi ditu, 654 film luze eta 636 film labur. Jaialdiaren sail lehiakorra, Erdialdeko Eskualdea, eratzeko, honako film hauek hautatu ditu:

FILM LUZEAK

  • Converso. David Arratibel (Espainia). Mundu-mailako estreinaldia
  • We Make Couples. Mike Hoolboom (Kanada). Estreinaldia Espainian
  • 5 October. Martin Kollár (Eslovakia, Txekiar Errepublika). Estreinaldia Espainian
  • Land Within. Jenni Kivistö (Finlandia, Kolonbia). Estreinaldia Espainian
  • The Host. Miranda Pennell (Erresuma Batua). Estreinaldia Espainian
  • Europe, She Loves. Jan Gassmann (Suitza)
  • La deuxieme nuit. Eric Pauwels (Belgikan). Estreinaldia Espainian
  • Normal Autistic Film. Miroslav Janek (Txekiar Errepublika). Estreinaldia Espainian
  • Treblinka. Sérgio Tréfaut (Portugal)

FILM LABURRAK

  • Colombi. Luca Ferri (Italia). Estreinaldia Espainian
  • Green Screen Gringo. Douwe Dijkstra (Herbehereak, Brasil). Mundu-mailako estreinaldia
  • Waste nº2 Wreck. Jan Ijäs (Finlandia). Estreinaldia Espainian
  • Cidade Pequena. Diogo Costa Amarante (Portugal). Estreinaldia Espainian
  • Foyer. Ismaïl Bahri (Tunisia, Frantzia). Estreinaldia Espainian
  • L'Abcdaire de l'amoureuse d'un photographe. Anahit Simonian (Frantzia, Espainia). Mundu-mailako estreinaldia
  • Islands of Forgotten Cinemas. Ivan Ramljak (Kroazia). Estreinaldia Espainian
  • From Vincent´s House in the Borinage. José M. Fernandes (Portugal, Belgikan). Mundu-mailako estreinaldia
  • Cicha Symfonia. Aitor Gametxo (Espainia, Polonia). Mundu-mailako estreinaldia

Hautaketa-Batzordea honako hauek osatu dute: Oskar Alegria (Jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagilea eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzailea eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydró (zinemagilea, irakaslea eta programatzailea).

Epaimahai ofizialak emango ditu sari ofizialak, hala nola:

  • Filmik Onenaren “Punto de Vista” Sari Nagusia, 10.000 euroz hornitua. Sari hori epaimahaiaren arabera Jaialdiko sail ofizialeko obrarik onena denari emango zaio, hark duen iraupena edo naziokotasuna edozein dela ere.
  • Zuzendaritza onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 euroz hornitua. Sariak Jean Vigoren figura berariaz goraipatzen du eta haren lana azaldu zuten balio etiko eta formalak ondoen irudikatzen dituen sail ofizialeko filmari emango zaio.
  • Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 euroz hornitua. Saria 35 minutuko edo gutxiagoko iraupeneko filmik onenari emango zaio.

Honako sari berezi hauek ere emango dira: 

  • Publikoak ematen duen Filmik Onenaren Sari Berezia, 1.650 euroz hornitua.
  • Gazteek ematen duten Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información