es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vista Jaialdiko atzera begirakoak Luciano Emmer-en arteari buruzko filmak berreskuratu ditu
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.01.10
Punto de Vista Jaialdiko atzera begirakoak Luciano Emmer-en arteari buruzko filmak berreskuratu ditu
Punto de Vista Jaialdiko atzera begirakoak Luciano Emmer-en arteari buruzko filmak berreskuratu ditu
Luciano Emmer (derecha) y Jean Cocteau. Septiembre 1948.
Atzera begirako horrek Luciano Emmer-en arteari buruzko zinemara hurbilpen bat planteatzen du diptiko gisa: hiru saio racconto-tik entsegura igarotzea azaltzeko; pinturaren dramatizaziotik azken hogei urteko arteari buruzko zinema-entsegurako bere hasierako proposamenera, forma dokumentalak ahotsa lehenengo pertsonan duela aztertzea erabakitzen duenean, bere aurreko zinema esplizituki birpentsatuz eta aipatuz.

Luciano Emmer zinemagile milandarrak (1918-2009) obra zinematografiko eta telebistako obra emankorraren egilea izan zen: hirurogeita hamar dokumentaletik gora, fikziozko hamaika film luze eta publizitate-iragarki ugari. Bere obra ezagunen artean, fikziozko zenbait film ditu; horietan, berrogeita hamarreko hamarkadan, neorrealismoaren eta komedia italiarraren lotura jakin bat gauzatu zuen arrakasta handiz. Alabaina, bere azken egunetan, Con aura...senz'aura izeneko bere filma gogora ekartzean, bere autorretratu sortzailea, zinemagileak bere filmografiaren zati bat soilik gogoratu eta nabarmendu nahi izan zuen, hots; arteari buruzko filmena. Horiekin sartu zen modu profesionalean zinemaren munduan hogei urte zituela eta horiekin aldatu zuen goitik behera ez-fikziozko lerro oso bat, zeina, Bazin-en esanetan, lehenengo aurkikuntza garrantzitsua izan zen alor dokumentalaren baitan Buñuel-en ekarpenaz geroztik. 

Atzera begirako horrek Luciano Emmer-en arteari buruzko zinemara hurbilpen bat planteatzen du diptiko gisa: hiru saio racconto-tik entsegura igarotzea azaltzeko; pinturaren dramatizaziotik azken hogei urteko arteari buruzko zinema-entsegurako bere hasierako proposamenera, forma dokumentalak ahotsa lehenengo pertsonan duela aztertzea erabakitzen duenean, bere aurreko zinema esplizituki birpentsatuz eta aipatuz. Lehenengo saioan, lehenengo garaiko arteari buruzko bere film nagusietako batzuk aztertuko dira, Racconto da un affresco (1940) filmetik La sublime fatica (1966) filmera, bere kontraplano ironikoa, non, jada, turista masiboaren kritika egiten duen. Bigarren saioa, giltzarri gisa, bere dokumental garrantzitsuenetako baten berariazko berridazketari zuzenduta egongo da, hots, Picasso (1954), mende erdi beranduagoko beste film batean, Incontrare Picasso (2000), kontzeptu-irudi batetik abiatuz birmoldatua eta lehenengo pertsonan kontatua. Azkenik, hirugarren saio batek bere azken garaiko hiru entsegu nagusiak bilduko ditu, non, eraldatuta eta konbinazio berrietan berragertuko diren, ispiluaren beste aldetik lehenengo saioko irudi asko.

Bere lehenengo film laburrean Emmer-en esperimentu txikiaren irismenak, bere lagun Enrico Gras eta bere emazte izango zen Tatiana Grauding-ekin batera eginak, berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadako zinemarentzako eta kulturarentzako espero ez bezalako garrantzia edukiko du. Auriol, Bazin, Langlois edo Cocteau txundituta utziko ditu. Emmer ereduaren eraginez, gazte frantsesei, horien artean, Alain Resnais-i, dokumentalak enkargatzen hasiko dira, zeinak, agian, Emmer-engatik izan ezean, inoiz ez zela zinemako zuzendari izatera iritsiko baieztatzen duen. Emmer-enganako miresmenaren edota kontrakotasunaren eraginez, arte italiarrari edo belgikarrari buruzko lerro berriak irekitzen dira zineman; produkzioak ugaritzen hasten dira, katalogoak argitaratzen, nazioarte-mailako konferentziak deitzen; eta sugar sortzaile eta kritiko horrek guztiak, laster, arlo zinematografikora hedatu den zerbaitera eramango gaitu: arteari buruzko zinema, berrogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean zehar, Europako kulturaren berreraikuntzan, UNESCO-ren tresna erabakigarrietakoan bihurtuko da Bigarren Mundu Gerraren hondamendiaren ondoren.

Zinemaren garai horretan, arteari buruzko film bakoitza oraindik esperimentu bakar zen eta ez errepikatuko zen formula. Luciano Emmer-en ez fikziozko obrak, berrogeigarren hamarkadan André Bazin-en orrialderik onenetarikoak markatu zituenak, egun, berriro ere aldarrikatua izatea merezi du neurri handi batean ezezagunak diren 2000. urteko obra ensaistikotik abiatuz, artearen filmaketaren hurbilpen ensaistikoaren adibiderik onenetariko gisa. Eta, agian, ez da ideia txarra izango, proiektu europarraren fase krepuskular eta mehatxari honetan, balio humanistak eta internazionalistak defendatzen zituen ahaztutako tradizio hori berreskuratzea, bi mundu gerrei bide eman zietenen kontrakoak. Luciano Emmer-en zinema, askea, landua, kritikoa eta ironikoa, eta, era berean, guztiz adimentsua eta intuitiboa, inolako zalantzarik gabe, zabaldu beharreko antidoto bikaina litzateke Trump-en eta Marine Le Pen-en aroan.

[Hitza: Fondo Luciano Emmer– Cineteca di Bologna]

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información