es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Epea ireki da Punto de Vistarako 2017ko akreditazioen eskaerak egiteko
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.01.26
Epea ireki da Punto de Vistarako 2017ko akreditazioen eskaerak egiteko
Epea ireki da Punto de Vistarako 2017ko akreditazioen eskaerak egiteko

Jaialdiak boluntarioak eta Epaimahai Gaztea eskuratzeko kanpaina egiten jarraitzen du.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea otsailaren 24ra arte irekita izango da. Akreditazioa lortu nahi duten profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orrialdean egin dezakete eskaera. 

Akreditazio profesionala zinemaren eta ikusentzunezko sormenaren esparruko profesionalentzat erreserbatuta dago modu esklusiboan (ekoizpenetxeak eta banaketaetxeak, errealizadoreak eta programatzaileak) nahiz hirugarren zikloko ikasleentzat (ikusentzunezko ikasketa espezifikoak). Izena emateko kuota 20 €-koa da. Ordainketa gure web gunearen bitartez egin daiteke otsailaren 26ra bitarte.

Behin egun hori igarota, akreditazioa lortzeko 25 € ordaindu beharko dira eskudirutan, jaialdiaren egoitzan, martxoaren 7tik aurrera, jaialdiaren egoitzako akreditatuen standan. 

Prentsako akreditazioa, berriz, komunikabideetako ordezkarientzat erreserbatuta dago modu esklusiboan (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa, telebista eta irratiagentziak). Akreditazio horrek Atal Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara joateko lehentasuna ematen du. Akreditazioa dutenek beste ziklo batzuen proiekzioetara joan ahal izango dute, aretoaren edukieraren arabera. Akreditazioen kopurua mugatua da; beraz, Jaialdiak erabakiko du horiek nola banatu. Eskaera bidali arren, baliteke akreditaziorik ez lortzea. 

BOLUNTARIOEN KANPAINA 

Punto de Vistak XI. ediziorako boluntarioak eskuratzeko kanpainarekin aurrera jarraitzen du, jaialdian zehar ondorengo zereginak egite aldera: aretoko laguntzaileak, prentsa eta komunikazioa, gonbidatuak artatzea, publikoa artatzea eta informazioa ematea. 

Boluntarioa izateko 18 urtetik gora eduki behar dira, eta, batzuetan, honako hizkuntza hauetakoren bat ondo jakitea eskatzen da: euskara, ingelesa, frantsesa edo alemana. 

Jaialdian boluntario izan nahi dutenek jaialdiaren web orrialdean dagoen inprimaki bat bete behar dute 2017ko otsailaren 12a baino lehen. Boluntarioen lanaldia egunean gehienez 5 ordukoa izango da. Boluntarioak erantzukizun zibilaren aseguruarekin babestuta egongo dira, eta jaialdirako akreditazioa izango dute; hortaz, boluntariotzako orduekin bat ez datozen proiekzioetara joateko aukera izango dute. Jaialdia amaitzean, boluntario guztiei jaialdian parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaie. 

Horrez gain, Punto de Vistak, hirugarren urtez jarraian, Epaimahai Gaztea izango du, hiriko gazte-talde batek osatua. Horrela, publiko aktiboa izango dira, eta filmak eztabaidatu eta epaituko dituzte, azken sari bat ematearekin batera. Modu horretan, etorkizuneko publikoa sortuko da, eta jaialdiak funtzio sozial garrantzitsua beteko du. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información