es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Lehiaketara atera da Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazio-arteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.01.26
Lehiaketara atera da Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazio-arteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa
Lehiaketara atera da Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazio-arteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 22an bukatuko da.

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioaren kargu utzi du Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikoa betetzeko deialdia martxan jartzea, 2018. urteko ediziora begira. 

Deialdiaren oinarriak Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunean eta Baluarte Fun-dazioaren webgunean argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 22an bukatuko da. 

Jaialdiaren zuzendaritza artistikoaren betebeharrak 

Jaialdiaren zuzendaritza artistikoaren betebeharrak ondokoak izango dira: 

  • Jaialdiaren edukiak definituko dituen proiektua aurkeztea, atal desberdinetako edukiak zehatz-mehatz azalduz eta programaren exekuzioari buruzko informazioa emanez.
  • Jaialdiaren programazioa burutzea, ezarritako denboran eta jasangarritasun irizpideak kontutan hartuz esleitutako aurrekontua betez, proiektu eta artistak proposatzea eta artisten eta bestelako profesional gonbidatuen kontaktua eta koordinazioa burutzea.
  • Jaialdiaren aurkezpentestua idaztea, eta baita sail bakoitzaren inguruko testu bat ere, katalogoan eta jaialdiko webgunean argitaratu ahal izateko.
  • Jaialdiaren amaiera ekitaldirako gidoia osatzea, jaialdiko koordinatzaileekin batera.
  • Jaialdiko Aukeraketa Batzordea osatuko duten pertsonak hautatzea, zeinaren parte izango den zuzendaritza artistikoaren arduraduna, beste kide bat bezala.
  • Jaialdiko Epaimahai Ofiziala osatuko duten pertsonak hautatzea.
  • X Films proiektuaren baitan parte hartuko duten zinemagileak aukeratzea, eta berdin proiektu horren Aukeraketa Batzordea osatuko duten pertsonak ere.
  • Komunikazioplana diseinatzea, koordinatzaileekin elkarlanean.
  • Ordezkaritzalanak: Kultura Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko dituen jaialdiaren sustapen- eta zabalkundeekitaldietan parte hartzea.
  • Zinema jaialdi desberdinetara joatea, koordinatzaileekin adosturiko bideorriari jarraiki, jaialdiaren programazioa osa dezaketen lanak aurkitzeko helburuarekin. 
  • Oinarriei jarraiki, Kultura Zuzendaritza Nagusiak (KZN) eta Baluarte Fundazioak (BF) burutuko dute jaialdiaren koordinazio, ekoizpen eta kudeaketa, programaren giza baliabide eta baliabide ekonomikoen zuzendaritzaren arduradun diren heinean. 

Gainera, jaialdiko zuzendaritza artistikoaren arduradunak Segimendu Batzorde baten laguntza ere izango du, eta baita Aukeraketa Batzordearen elkarlana ere, nazioartean zinema dokumentalean adituak diren bost kidek osatua, zeinak filmen aukeraketaren ardura izango duten. Horien artean egongo da zuzendari artistiko berria. 

Hautagaitzak 

Hautagaiek goi mailako unibertsitateko titulua izan beharko dute eta zinema jaialdiaren helburuen betetzea bermatuko duen esperientzia eta ibilbidea ziurtatu beharko dute; gutxieneko hiru urteko esperientzia frogatu beharko dute kultura erakunde publiko edo pribatuetan, zinearen alorrean bereziki; nazionalitate espainiarra edo Europar Batasuneko herrialderen bateko herritartasuna izan beharko dute eta alta egoeran egon beharko dute langile autonomoen erregistroan jardueraren hasiera datan, beharrezko dokumentazioa erakutsi beharko dutelarik. 

Gainera, interesgatazka posibleen inguruko adierazpena aurkeztu beharko dute, eta batzordeari jakinarazi beharko diote arlo berdinean beste jarduera batzuk burutu ahal izateko baimenaren es-kaera. 

Proiektuak euskaraz edota gazteleraz aurkeztu ahal izango dira, ingelesa, euskara eta beste hizkuntza komunitario batzuk ere baloratuko direlarik. 

Interesdun pertsonek posta ziurtatu bidez igorri beharko dute oinarrietan eskatzen den dokumentazioa Baluarte Fundazioa, Baluarte plaza, z/g Iruña 31002 helbidera, gutunazalean argi azalduz "Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaritza artistikorako deialdia". 

Baluarte Fundazioak kontratua sinatuko du aukeraturiko hautagaiarekin, 15.000 euroko guztizkoa ordainduko zaiolarik 2018ko jaialdiaren edizioaren zuzendaritza artistikoaren lanetarako. Kontratuaren exekuzioepea berau sinatu eta hurrengo egunetik hasi eta 2018ko maiatzaren 31ra arte luzatuko da. 

Baluarte Fundazioak zenbateko jakin bat bideratuko du lana burutu ahal izateko beharrezkoak diren bidaietarako, gehienez ere 2.000 euro bideratuko direlarik kontzeptu hauetara.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información