es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Il Castello eta Nuestro siglo filmek ardaztuko dituzte Punto de Vista Jaialdiaren XI. edizioko hasierako eta amaierako saioak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.01.26
Il Castello eta Nuestro siglo filmek ardaztuko dituzte Punto de Vista Jaialdiaren XI. edizioko hasierako eta amaierako saioak
<i>Il Castello</i> eta <i>Nuestro siglo</i> filmek ardaztuko dituzte Punto de Vista Jaialdiaren XI. edizioko hasierako eta amaierako saioak

Jaialdi nafarrak bere programazioa Massimo D´Anolfi eta Martina Parenti italiarren eta Artavazd Pelechian zinemagile armeniarraren bi filmekin hasiko eta amaituko du.

Massimo D´Anolfi eta Martina Parentiren Il Castello filmak erretratatzen duen Milango Malpensako aireportuko lurretik Artavazd Pelechianen Nuestro siglo filmeko espazio sideralera ilargiaren konkistan; Punto de Vistko VOLAR atalak aurten proposatzen duen airean zeharreko bidaiak esperientzia filmikoan parte hartzera gonbidatzen gaitu Jaialdiari hasiera ematen dion saiotik amaiera emango dion filmera bitartean airea aztertuz. Hainbat programatan banatuta, filmen atal honek hegaldiaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu: grabitatelegea, erorketa, droneak, hondorik gabeko leizera jauzia, zeruaren azterketa, lainoen atzealdea, hegaztiak eta aireko gainerako zangokariek ideien azterketa honetan hartuko dute parte, zeinak, bere saioen bitartez, pixkanaka, aireratzea proposatzen digun. Hasteko, bidaiariak lurrean, Italiako aireportuan erretenituta. Amaiera gisa, kosmonauta sobietarrak airean zintzilikaturik. Horien artean hegaldia eta haren inguruabarrak.

IL CASTELLO 

MASSIMO D'ANOLFI, MARTINA PARENTI
Italia, 2011, 90’ 

Zerk egin dezake hegan airean eta zerk ez: gazte paraguaitar batek urdailean 9 kokaina bola dituela? Armak ezkuta ditzaketen bisiguek? Legez kanpoko larruek? Bidaia-txartela galdu zaion eta aireportuko bainugelan egotera behartuta sentitzen den emakumeak? Zalantza horiek guztiak aireratzen ditu gaztelu horrek Massimo D´Anolfi eta Martina Parenti zinemagile bikote milandarra urtebetez Malpensa hiriko aireportuan egon zenean lau urtarotan zehar han gertatzen zen guztiaren berri jasotzeko. Etendako hegaldiei eskainitako filma da, aurtengo gure zikloari hasiera emateko argudioz betea. Hegaldi guztien lehenengo urratsa lurra da eta hori da, hain zuzen, film osoan zehar ikusten dena: arrazoi bat zein bestea dela hegan egiteko eskubidea ukatu zaien eta orduak eta orduak gero eta zorrotzagoak diren mugetako zigilatutako eraikin horietan, aireportuetan, igarotzen dituzten aireko zangokariak. Aduanazainak, egun, zeruaren jabe bihurtu dira. Oraintxe egiten dute tiro lainoetara hegaztiak uxatzeko, aireontziak hondatzeko arriskua egonagatik, eta oraintxe ari dira abakandoak ukitzen betegarri faltsuen bila edo etorkinak itauntzen haien sakelako telefono pertsonaletara sartuz.

MASSIMO D’ANOLFI, MARTINA PARENTO

Massimo D’Anolfi (Pescara, 1974) eta Martina Parento (Milan, 1972) zinemagile italiarrek Montmorency Film sortu zuten eta batera zuzendu dituzte film luze dokumental hauek: I promessisposi (2007), Grandi speranze (2009) eta Il castello (2011).

NUESTRO SIGLO

ARTAVAZD PELECHIAN
Armenia, 1982, 50’ 

“Nuestro Siglo guri buruzko filma da, niri buruzkoa, borrokatzen dudan horri buruzkoa, guztiok, gutako bakoitza, gizateria osoa ahalegintzen garen horri buruzkoa. Eta gora egiteko, zabaltzeko desio hori, hitzez hitz esanda, kosmonautengan irudikatua dago" diosku bere filmik luzeenetakoari eta, inolako zalantzarik gabe, bertikalenari buruz Pelechian berak, bere film guztietarako berak defendatzen duen definizio geometrikoa. Bere Konec/End filmeko traza lerroa bazen eta Vychod/ Life filmean zirkulua bada, hemen, bien gorespenean gaude: suziri espaziala zirkulu baterantz, ilargirantz, doan lerroa baino ez da. Eta horixe da film hau: mende baten ospakizuna, grabitatea desafiatzen duen mendearena. Zuzendari armeniarraren distantziara egindako muntaiak estasia betetzen du helizeen eta hegoen festa horretan, non, biplanoak, zeppelinak, paraxutistak eta hegazkinlariak, jendetaldeak eta paseo arranditsuak behin eta berriz agertzen diren konfetizaparraden artean filmak, espazioranzko korrikaldi horretan, aurrera egiten duen bitartean. Ez da faltako gizakiak airean duen handinahiaren B alderdia: bonbardaketa airetik eta aireistripuaren antologia, ezbeharrak bezain handiak izan ziren ametsen mende baten laburpen leiala. Hori guztia talka poetikoak markatzen dituen muntaia musikalak areagotuta. Pelechian da klimax filmikoan, zeruko gangan zintzilikatutako gizon baten betikara batean laburbildua. Eta, Pelechian, bere ohiko isiltasunean, non, hitz bakarra jaurtiketaren atzerako kontaketa egiten duena den eta, non, ihes egiteko arte magistralak agur esateko filmik onena eskaintzen digun.

ARTAVAZD PELECHAN

Entsegu zinematografikoen zuzendari armeniarra, zinemaren historiaren dokumentalista eta teoriko zinematografikoa, Artavazd Pelechian, sobietar dokumentalista nagusienetako bat da. Fikzioaren eta dokumentalarena arteko mugak ezabatu zituen, biak benetako batasun poetiko gisa konbinatuz. “Ur-runeko muntaia” defendatu zuen, sakontasunpertzepzioa hurbilekoenarekin konbinatzeak ezaugarritzen duena. Lan laburrak filmatzeagatik ezaguna, ia beti zuribeltzean; bere obratan soinuak funtsezko zeregina betetzen du, irudiaren maila berean. Besteak beste, honako film hauen egilea da: The Beginning (1967), We (1967), Inhabitant (1970), The Seasons of the Year (1975), The Autumn Pastoral (1971), Life (1993) edo The End (1994). Lan teoriko multzo baten egilea ere bada, horien artean, Moyo Kino.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información