es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Aleksandr Balagura, Daniele Dottorini, Alain Fleischer, Toby Lee eta Vivi Tellas izango dira Punto de Vistaren XI. edizioaren Nazioarteko Epaimahaian
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.02.02
Aleksandr Balagura, Daniele Dottorini, Alain Fleischer, Toby Lee eta Vivi Tellas izango dira Punto de Vistaren XI. edizioaren Nazioarteko Epaimahaian
Aleksandr Balagura, Daniele Dottorini, Alain Fleischer, Toby Lee eta Vivi Tellas izango dira Punto de Vistaren XI. edizioaren Nazioarteko Epaimahaian

Ukraniako Aleksandr Balagura zinemagileak, Italiako Daniele Dottorini kritikariak eta programatzaileak, Frantziako Alain Fleischer zuzendariak, Ipar Amerikako Toby Lee artistak eta Argentinako Vivi Tellas dramagileak osatuko dute Punto de Vista Jaialdiaren hamaikagarren edizioaren Nazioarteko Epaimahaia. 

Epaimahai nagusiak ebaluatuko ditu aurten Atal Ofizialean - Eskualde Nagusian lehiatzen diren 18 pelikula (9 film luze eta 9 film labur), eta hiru sari emango ditu: Punto de Vista Sari Nagusia pelikula onenarentzat, Jean Vigo Saria zuzendaritza onenarentzat eta Saria film labur onenarentzat. Nazioarteko Epaimahaiari Gazteen Epaimahaia eta publikoa bera gehitu behar zaizkio; lehenak Gazteen Saria emango dio pelikula onenari eta bigarrenak Publikoaren Saria film onenari. Horrez gain, Aleksandr Balagura eta Alain Fleischer Punto de Vistaren XI. edizioaren programazioan izango dira, haien filmen saio bereziak egingo baitira. Halaber, Vivi Tellas-ek Bosgarren horma zikloan parte hartuko du; horrela, masterclass bat emateaz gain, Maruja enamorada biodrama aurkeztuko du martxoaren 5ean, Gayarre Antzokian. 

Аleksandr Balagura 

Kiev-eko Estatu Unibertsitatean graduatu zen Historia eta Gizarte Zientzien Departamentuan (1981-1987). Historia eta Gizarte Zientzietako irakasle bezala urte bat aritu ondoren, zuzendaritzako laguntzaile izan zen Ukrainiako Zinema Dokumentaleko Estudioan, Kiev-en, eta han egiten du lan 1989. urteaz geroztik, zinema eta telebistako programa batzuetako zuzendari gisa. 1998az geroztik familiarekin bizi da Génovan. Zinemagile independiente bezala 20 pelikula egin ditu, eta honako hiri hauetako nazioarteko zine-jaialdietan hartu dute parte: Kiev, Mosku, Paris, Torino, Lisboa, Tampere, Florentzia, Marseilla, Mexiko Hiria, Brusela, Delhi, e.a. 

Daniele Dottorini

Zinema-ikerlaria da Calabriako Unibertsitatean, zinema-programatzailea eta kritikari zinematografikoa. Batik bat teoria filmikoa eta errealaren zinema interesatzen zaizkio. 2008az geroztik, Florentziako Festival dei Popoliko programatzailea da, eta dokumental garaikideari buruzko hainbat atzera begirako antolatu ditu (The Feeling of Being There. 1958-1964 - Seven years of Documentary Cinema (2009); Swimming in a Sea of Images: the Cinema of Isaki Lacuesta (2011); El documental y yo. The Cinema of Andrés di Tella (2012); Images of the verb to love: The Documentaries of Mary Jiménez (2015); The trades of Cinema: Homage to Sergio Oksman (2016).

Fata Morganaren editorea da eta Filmcritica y Sentieri selvaggi-ren erredakzio-kontseiluko kidea. Besteak beste, honako hauek argitaratu ditu: Per un cinema del reale. Forme e pratiche del documentario italiano contemporaneo (Udine 2013), Alain Badiou-ren zinemari buruzko idatzien italiar edizioa (Del Capello e del Fango. Riflessioni sul cinema, Cosenza 2009) eta David Lynch, James Cameron edo Jean Renoir-en zinemari buruzko monografiak.

Alain Fleischer

Tourcoing, Paris eta Erroma artean bizi da eta lan egiten du. La Sorbonne-n literatura, hizkuntzalaritza eta antropologia ikasi ondoren, Alain Fleischer irakaskuntzan aritu zen hainbat unibertsitatetan nahiz arte, argazkigintza eta zinema eskoletan. Académie de France / Villa Médicis Saria jaso du 1985etik 1987ra. Literatura-arloan, berrogeita hamar bat lan argitaratu ditu Le Seuil, Gallimard, eta abarrekin. Halaber, genero ezberdinetako 350 bat pelikula zuzendu ditu (fikziozko film luzeak, pelikula esperimentalak, dokumental artistikoak,…), eta honako hauek bezalako nazioarteko jaialdietan hautatuak eta sarituak izan dira: Cannes, Venezia, Locarno, Berlin, Montreal, Tesalónica. Artista eta argazkilari gisa, banako erakusketak egin ditu Holandan, Espainian, Italian, Kanadan, Brasilen, Argentinan, Kuban, Japonian, Errusian,… Fleischer-en obrarekin atzera begirako handia egin da Maison Européenne de la Photographie etxean, Parisen, 2003an eta 2004an. Gainera, haren pelikulak programatu dira Centre Pompidou-n nahiz Galerie de France-n, biak ere Frantziako hiriburuan. Kultura Ministerioak eskatuta, Le Fresnoy, Arte Garaikidearen Estudio Nazionala sortu zuen, eta 1997. urtean ireki zenetik horren zuzendaria da. Doctor honoris causa da Quebec-eko Unibertsitatearen eskutik, Montreal-en, eta Giza Zientzien Europako Unibertsitatearen eskutik, Vilnius-en. 

Toby Lee

Artista, antropologoa eta Zinema Ikasketetako irakasle laguntzailea New Yorkeko Unibertsitateko Arteen Tisch Eskolan. Bideo-proiektuetan, instalazioan, performance-n eta marrazketan aritzen da, eta haren lana honako hauetan erakutsi da: Locarnoko Zinemaldia, Ann Arbor-eko Zinemaldia, CPH: DOX, RIDM, Flaherty NYC, Mugimenduko Irudiaren Museoa (NYC) eta Whitney-ko 2014ko Biurtekoa, besteak beste. Toby-k Antropologia eta Zinemako eta Ikusmen Ikasketetako doktoregoa eskuratu zuen Harvard-eko Unibertsitatean; han, Etnografia Sentsorialeko Laborategiko kidea izan zen. Ikerketa-arloan, honako gai hauek interesatzen zaizkio: ikusmen-antropologia eta komunikabideen antropologia, instituzio kulturalen antropologia, herritartasun kulturala, dokumental areagotua eta zaintzaren eta dokumentazioaren kulturak. 

Ondorengo Zentroetako bekaduna da: Fulbright Fundazioa, Gizarte Zientzietako Ikerkuntza Kontseilua, Dan David Fundazioa, Harvard-eko Unibertsitateko Zinema Ikasketen Zentroa eta Flaherty Zinema Mintegia. 2012 eta 2014 urte artean, Collaborative Studio en UnionDocs: Centre for Documentary Art programaren zuzendaria izan zen,  Brooklyn-en (NY). Haren filmografian honako hauek aurki ditzakegu: Distance to Destination (2016), Single Stream (2014), Royal (2007).

Vivi Tellas

Vivi Tellas Argentinako antzerkiko erreferenterik nabarmenetarikoa da. Haren kuradore-asmaketek, Museoen Proiektuak eta Biodramak eragin handia izan dute antzerki-produkzioan, azken urteetan. Seihileko batean gonbidatua izan zen Visiting Profesor bezala New Yorkeko Unibertsitatean; Sarmiento Antzokia zuzendu zuen zortzi urtez, eta, bertan, Biodrama proiektua garatu zuen, antzerkian eta errealitatean oinarritua; eta arte eszenikoen kuradorea izan da Recoleta Zentro Kulturalean. Gaur egun, Londresen, Dublinen, San Pablon, Bartzelonan eta New Yorken lan egiten du. 

Zuzendari bezala egindako lanetan, antzerkiaren muturra bilatzen du beti, La casa de Bernarda Alba lanaren eszenaratze iraultzailetik hasi eta opera garaikideraino, John Cage probokatzailea eszenara eramanaz. Hona hemen antzerki dokumentalean dituen zenbait obra: Mi Mamá y mi Tía; Tres Filósofos con Bigotes; Cozarinsky y su Médico; Escuela de Conducción; Disc Jockey; Mujeres Guía; Rabbi Rabino (New York); O Rabino e seu Filho (San Pablo) eta La bruja y su hija

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información