es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vista Iruñeko eskualdera zabalduko da, eta Baluarteko egoitzaz kanpoko 12 kultur gunetan jarduerak eskainiko dira
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.02.02
Punto de Vista Iruñeko eskualdera zabalduko da, eta Baluarteko egoitzaz kanpoko 12 kultur gunetan jarduerak eskainiko dira
Punto de Vista Iruñeko eskualdera zabalduko da, eta Baluarteko egoitzaz kanpoko 12 kultur gunetan jarduerak eskainiko dira
Punto de Vista hazten ari da eta hirian zehar garatzen doa, iazko urtean kopuruaren eta publikoaren aldetik arrakasta izan eta gero (jaialdiak 8.000 parte-hartzaileko balantze historikoa izan zuen).

Gayarre antzokian Bosgarren horma izeneko antzerki dokumentalaren zikloa eskainiko da, eta, era horretan, errealitatea kontatzeko beste modu batzuk aldarrikatzen dituzten bi lan antzeztuko dira. Martxoaren 5ean eta 7an, Maruja enamorada eta Nadia obrak izango ditugu, eta agertokira igoko dira norberaren bizitza kontatuko duten aktoreak, fikziorik gabe. Bestalde, programaren beste zati bat jorratuko da Niza eta Baluarteko Plaza kafetegietan eta Civican zentroan; hain zuzen ere, Etiquette izeneko autoantzerki lana eskainiko da, eta publikoak bikoteka parte hartu ahal izango du antzerki-laneko mahai batean, entzungailutik jasotako arauak beteaz. 

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Iruñeko inguruetan zehar jaialdiak egingo duen bidaiaren beste geralekua izango da; izan ere, Sergio Oksman zinemagileak burututako zinema dokumentaleko tailerra burutuko da. Zentroaren zuzendaritza estreinatu berria da. Horrez gain, Jorge Oteiza Museo Fundazioak bat egingo du ekimenarekin, eta keinu bat egingo dio Orioko artistaren eta eskultorearen zinemako sormenari. 

Modu berean, Jaialdiaren beste funtzio sozial bat ikastetxeetan egingo da; hau da, Oskar Alegria zuzendari artistikoak Zinema nola kontatu tailerra prestatu du. Ekimenari Vazquez de Mella Ikastetxe Publikoan eta Jaso Ikastolan emango zaio hasiera, eta emaitzak ikus ahal izango dira programan "Inoiz ikusi gabeko pelikula" bezala soilik iragarri den saioan, ekimena sorpresa izan dadin. 

Azkenik, eta bigarren urtez jarraian, Punto de Vista Katakrak liburu-dendarekin elkarlanean arituko da, eta kantinan Radio 3-ko El Séptimo Vicio programa grabatuko da beste behin, Javier Tolentinok zuzenduta. Programa bereziki jaialdiaren ingurukoa izango da, eta astelehena 6 eta osteguna 9 artean grabatuko da. Musika-talde ezberdinen zuzeneko emanaldi akustikoak eskainiko dira. Gainera, Katakrak liburu-dendan Punto de Vistari eskainitako standa egongo da, jaialdiarekin zerikusia duten obrekin. Era berean, Nafarroako Liburutegian ere Punto de Vistari zuzendutako puntua egongo da. 

Eta Jaialdiaren gauetan, Nébula edo Nicolette bezalako tabernetan, gaueko ospakizunak egingo dira; hots, DJ-ak eta gonbidatuen topaketa-guneak. 

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información