es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak bidaia bat proposatzen du airean zehar, HEGAN EGIN gaiaren inguruko 40 filmekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.02.09
Punto de Vista jaialdiak bidaia bat proposatzen du airean zehar, HEGAN EGIN gaiaren inguruko 40 filmekin
Punto de Vista jaialdiak bidaia bat proposatzen du airean zehar, HEGAN EGIN gaiaren inguruko 40 filmekin
Argazki: Xavi Bou
Bederatzi programak osatzen dute, inaugurazio- eta itxiera-saioekin batera, aurtengo atzera begirako tematikoa.

Bederatzi programetan banatutako berrogei filmek osatzen dute, aditzera emandako inaugurazio-saioarekin –Il Castello (Massimo D´Anolfi, Martina Parenti, 2011)– eta itxiera-saioarekin batera –Nuestro siglo, Artavazd Pelechian, 1982–, Punto de Vista jaialdiko aurtengo atzera begirako tematikoa, HEGAN EGIN izenburupean. Gizon-emakumeek hegan egiteko duten grinari eskaini zaio programa, baina baita hegaztien hegaldiak ezkutatzen duenari, aireportu baten egunerokotasunari, astronauta baten sentipenei, jauzi-oholeko jauzilarien akrobaziei, hodeien botere hipnotikoari, xeke arabiarrek belatzekiko duten pasioari, hegaldun izakia bilakatzeko saiakerei, zinemagileen begirada bertikalari eta baita aireko beste oinezko batzuen abenturei ere bai. 

Programa hauetako hiru hegaztien hegaldiak ezkutatzen duen edertasun eta misterioan ardazten dira; tximeleten hedatzearen iragankortasuna zinemagilearen ofizioaren galkortasunaren metafora gisa; eta kameraren beraren hegaldia, zinemagileak airean abandonatzen duenetan. 

HEGAN EGINEKO PROGRAMAK

TXORIAK (after Hitchcock) (106 min.)

Hegaldun izakiak aurkezten dizkiguten bost film, aireko errege-erregina gisa, lurreko izakien eta gizakien beraien inbidia sortuz. Zinemaren erritmoan urruma ari diren usoak, gizakiaz gaindiko diskurtsoa duten beleak eta airean mila galdera marrazten dituzten hartxoriak. Azkenik, petrolioaren herrialdeetako belatzak, beren hegalak txikitu dituzten animaliak eta orain, patuaren ironiak ironia, jet pribatuetan hegan egiten dutenak. Hegaldia bera bere handitasun, misterio eta edertasun osoan.

Aviary, Katherin MacInnis (2013, 5 min)
Ornitographies, Xavi Bou (2017, 5 min)
We Fly Again, Alexandru Vlad (2016, 20 min)
The Art of Flying, Jan van Ijken (2015, 7 min)
The Challenge, Yuri Ancarani (2016, 69 min)

Berorren maiestatea, TXIMELETA (72 min.)

Tximeletaren hegaldiaren inguruko esperimentazio filmikoak, eraldatzen ari den eta aldi berean gu geu eraldatzen gaituen zinemaren metafora gisa. Etengabeko metamorfosian dauden filmak, beren baitan iragankortasunaren kantua daramatenak. Animalia baten testigantza, zinemagilearena, bere hegoak erretzeko gai dena argira bidean abiatutako hegaldi nekaezinean.

Mothlight, Stan Brackhage (1963, 4 min)
Papillon d´amour, Nicolas Provost (2003, 4 min)
Le Battement d´ailes d´un papillon, Aleksandr Balagura (2008, 64 min) 
 

Hegaldun kamera (79 min.)

Kamera airean hegaka artearen, edertasunaren gorespenaren edota espioitzaren aintzarako. Perspektibaren amaiera, Jainkoaren begiradarekin eta zeruan abandonatutako zinemarekin. Droneak, hegazkin espioiak eta beste tresna artistiko batzuk, eskua iristen ez den tokira iristeko.

Gamelan, Claudio Caldini (1981, 12 min)
BIT Plane, Bureau of Inverse Technology (1999, 14 min)
End of Perspective, Anton Ginzburg (2015, 21 min)
‘30Km’, Simon Faithfull (2003, 32 min.)

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información