es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vistak hamaikagarren edizioa Luce Vigori eskainiko dio
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.02.17
Punto de Vistak hamaikagarren edizioa Luce Vigori eskainiko dio
Punto de Vistak hamaikagarren edizioa Luce Vigori eskainiko dio

Jaialdiak saio berezi bat antolatuko du Nafarroako lehiaketaren amabitxiaren (Jean Vigoren alaba, sorrera bultzatu zuen zinemagilea) heriotza gogoan izateko 

Punto de Vistaren hamaikagarren edizioa datorren martxoaren 6an jarriko da abian, Luce Vigoren heriotzaren albiste tristearekin. Jean Vigo zinemagileak eman zion izena jaialdiari "ikuspegi dokumentatua" kontzeptua kontuan hartuta, eta zinemagile handiaren alaba Punto de Vistaren amabitxia izan da 2005ean abian jarri zenetik. Albisteak nahigabe handia sortu du Jaialdian, Luce Vigok jardunean jarraitzen zuen astean, Paristik lan eginaz Nafarroako lehiaketarekin. Ana Herrerak, Nafarroako Kulturako egungo kontseilariak eta Punto de Vistaren zuzendari exekutiboa izan denak duela bi edizio arte, honela gogoratzen du: “pertsona indartsu, gogor, txeratsu eta leiala. Lehendabiziko ediziotik bere adiskidetasuna eta laguntza eskaini eta oparirik onena eman zigun”.  

Haren oroitzapenean, jaialdiak hamaikagarren edizioa eskainiko dio Luce Vigori, eta omenaldia egiteko saioa antolatuko du bi izenbururekin: L´Atalante, Jean Vigoren film mitikoa, eta Cruzando caminos con Luce Vigo, Jem Cohen-ek egindako erretratua, Lucek Iruñera egindako bisita batean filmatua. 

VOUS ÊTES LA BANDE VIGO !

Luce Vigori omenaldia, martxoak 9, osteguna, 17:00 

Cruzando caminos con Luce Vigo, Jem Cohen-ena (2010, 11 min.)

Luce Vigori egingo diogun omenaldiaren sarrera gisa, “Punto de Vistaren aingeru zaindaria”, Jean-Pierre Rehm-en arabera, bisitari ospetsuen arteko bi elkartzen dituen bitxi hau aurkeztuko dugu: Luce Vigo eta Jem Cohen. Beharbada, gehien nabarmen daitekeena da sinopsian aipatu ohi ez dena: bonhomia. Eta aipatu egin behar da azken emaitzan partida bikoitzarekin antzematen delako, erretratatzen duenak eta erretratatua denak bihotzarekin elkarri begiratzen diotenean. Batek begiratzen du, besteak hitz egiten du. Bisitari frantsesa etxean zehar dabil. New Yorkeko bisitariak ia besotik helduta jarraitzen dio. Tartean, Ana Herrerak, urte haietan gure jaialdiaren zuzendari exekutiboak, zuzentzen du elkarrizketa Iruñean filmatutako elkarrizketa-pelikula honetan. Euria ari du, txanoa jartzeko ordua da. Lucek bere haurtzaroaz hitz egiten digu, aitaz, zinemaz,… esertzen zen eserlekua Luce Vigoren eserlekua izango da beti. 

L´Atalante, Jean Vigo-rena (1934, 89 min.)

Hutsik dagoen ohe baten aurrean dagoen gizonaren kronika da, zinemako planorik ospetsuena utzi berriak diren izaren aurrean, ezteietako bidaia katuez zein ametsez betetako gabarraren gainean zapuztua. Historiako boat movies onenetarikoa da; hamaikagarren pelikularik onena Sight&Sound arabera; zinemagile goiztiar, ausart eta konprometituaren hilondoko filma. Lurrean dabiltzan muxuen collage bat da, ez elkartzeari eskainitako iruzurra, amaitzen den ibaiaren gaineko utzikeriari buruzko saiakera. Denboraren kolorea begietara abesten duen akordeoiaren doinua da, uretan murgiltzen den zinema ur azpian izenik gabeko dantza harrapatzeko, urruntzen doan zerumugaren aurrean korri egiten duen gizonaren mututasunari kantua. Zinemagile errepikaezinaren alabari egiteko omenaldirik onena da, gure mahaian igarotako tarteen oroitzapena, haren betiko irribarrea gure plazetariko batean. L´Atalante da.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información