es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Joris Ivens, Werner Herzog, Harmut Bitomsky edo Lumière anaiak izango dira HEGAN EGITEA atzera begirakoan.
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.02.17
Joris Ivens, Werner Herzog, Harmut Bitomsky edo Lumière anaiak izango dira HEGAN EGITEA atzera begirakoan.
Joris Ivens, Werner Herzog, Harmut Bitomsky edo Lumière anaiak izango dira HEGAN EGITEA atzera begirakoan.
Antigravitacija (Grabitazio aurkakoa), Audrius Stonys-ena

Joris Ivens, Werner Herzog, Harmut Bitomsky edo Lumière anaiak bezalako funtsezko zinemagileek espazioa partekatuko dute edizio honetako gai nagusiari eskainitako atzera begirako zabala osatzen duten sei programaren artean. Gai nagusia ondorengoa da: HEGAN EGITEA. Sei programa horietan, honako aukera hauek eskaintzen dizkiguten filmak ikus ahal izango ditugu: lainoetatik haratago doan begirada bertikala, B52 bonbaketari mitikoaren hegaldiari buruzko hausnarketa, Ícaro bezala erorketa arte bilakatu duten filosofoen aurkezpena edota hegaldiarekiko grinaren inguruko esperientziak zeruan bizi diren biztanle ezberdinen erroldaren bitartez. 

 

HEGAN EGITEA 4-BEGIRADA BERTIKALA (56 min)

Zatiketa argia da: zinemagile batzuek zerura begiratzen dute, eta beste zinemagile batzuk lurrari lotzen dira. Hemen ongi etorria egiten diogu lehenengoei, begiekin hegan egiten duen begirada bertikala erregistratzen dutenei, Antonionik bere memorietan bezala, lainoengandik haratago dagoena arakatuaz. Eskuak garondo azpian jartzeko, belarretan etzateko eta gora begiratzeko gonbita egiten digute pelikulek. Eta hitzik gabe egin behar da. James Benning-en baimenarekin, hona hemen zazpi zeruak.

1-Sky Blue, Maki SATAKE-rena (2003, 1 min.)

2-Two Skies, Lukas MARXT-ena (2013, 4' 25 min., elkarrizketarik gabe)

3-Des nuages aux fêlures de la terre, Philippe COTE-rena (2007, 18 min.)

4-HeathrowDryden Goodwin-ena (1994, 13 min., esaldi ingelesak)

5. Proximity, Inger Lise Hansen-ena (2006, 4 min., elkarrizketarik gabe)

6-Tranquility, Siegfried A. Fruhauf-ena (2010, 6 min., elkarrizketarik gabe)

7-CloudsPeter Gidal-ena, (1969, 10 min., elkarrizketarik gabe)

HEGAN EGIN 5-BONBAKETARIAREN ERRETRATUA,

B52, Hartmut Bitomsky's-ena (1998, 104 min.)

Hegaldiari buruzko gure programa oraingoan Nafarroako Filmotekara eramango dugu, abiazioaren B aurpegia erakusteko asmoarekin: zeruan airez goza daiteke, distantziak konektatzeko ametsa bete, hegaztia bezala sentitu,… baina domeinu hori baita ere erabil daiteke gerrarako, espioitzarako eta gizakiak altueretatik garatzen dituen beste txarkerietarako. Alemaniako Harmut Bitomsky dokumentalista handiak 90ko hamarkadaren amaierako film honetan aireko munstro horietako baten erretratu sinesgarria egin zuen, B52 bonbaketari mitikoarena, gure mendean iparramerikarrek zeruan hartutako jabetzaren erretratua. Estilo bereziarekin, Bremengo zuzendaria ez da airean geratuko, baizik eta lurrean ere kontra-eremua bilatuko du. Bitomsky-k ahotsa jartzen dio Estatu Batuetako pilotuari, hots, berak bakarrik 2.250 tona lehergailu bota zituenari, eta, jarraian, suntsitutako etxean emaztea bitan zatituta aurkitu zuen vietnamdarrari elkarrizketa egiten dio. Hegazkinaren kutxa beltza erabat txikituta geratuko da, Palomarestik (gugandik ez hain urrunetik) Vietnamera, Kosovora eta Irakera bitarte, hegazkin historikoa urpeko tresna moduan edo aldare baterako zutabe bilakatutako arte-pieza bezala birziklatzen den txatar bihurtuaz. Filma Berlinen estreinatu zen 2001. urtean, eta dokumental bat nola pilotatu behar den erakusten du. Harmut Bitomsky zuzendaria bera bertan izango da eztabaidan parte hartzeko. Zinemako saiogilea da, 40 dokumentalen egilea eta hamarkada batean Filmkritik aldizkari ospetsuaren editorea. 

HEGAN EGITEA 7-AIREAREN BARRUA GORRIA DA. ETA BERDEA. ETA URDINA. (120 min.)

Hiru esperimentu zineman zailena dena atzemateko: haizea. Aurreko programan zerua eta hodeiak arakatu ondoren, funtsezko beste elementu batera igaroko gara: airea. Besteak beste, hegaldiaren askatasunik handiena gertatuko da: planeatzea. Hiru begirada, kasu honetan ikus ezinarentzat entzumenak direnak eta berriro ere gizakia heldu ezin dakiokeen misterioaren aurrean aurkezten digutenak. Zinema poetikoa, konprometitua eta kontzeptuala; mikroek ez daramate haize-babesik. 

1-Maître-ventSimon Quéheillard-ena, 22 min., 2012

2-Plastic Bag, Ramin Bahrani-rena, (2009,18 min.)

3-Une histoire de ventJoris Ivens eta Marceline Loridan-ena (1988, 80 min)

HEGAN EGITEA 8- AIREKO OINEZKOAK (96 min.)

Ionescoren bertsopean, zeruan ibiltzen diren zenbait biztanle aurkezten dira: gizon txoriak, eski jauzilariak, iltzatuak egiten dituztenak, tranpolin jauziak egitean dituztenak, jauskariak eta grabitatearen bestelako desafiatzaile ospetsuak; alegia, airea etxebizitza bihurtzen dutenak. Haizearen irudiak, estilistekin partekatuak -desertuko Simon bezalako sermolariak-, aurpegian aireak egindako laztana eta lurra uzteko gogoa, soilik une batez bada ere, zerua erasotzeko. 

1. Death Jump - Franz Reichelt jumps off the Eiffel Tower (1,36” / 1912)

2. Del tuffarsi e dell'annegarsiPaolo Gioli (1972, 11’)

3-ClockshowerGordon Matta-Clark (1973, 13’) 

4-The Great Ecstasy of the Woodcarver Steiner, Werner Herzog (1974, 43’)

5-Carniceros del aire, Enrique Urdanoz (1992, 25’)

HEGAN EGITEA 9- ICARO ETA KONPAINIA (56 min.)

Erorketaren artea egin duten filosofoak: Ícaro, Yves Klein, Bas Jan Ader,… Eta hiru zinemagileak. Dédaloren semearen inguruko mitoa eta hegoen hauskortasunari buruzko gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dira, baina denen zuhurtzia beraren bitartez: porrota hegaldiaren funtsezko zati bezala eta horren birsorkuntza. 

1- Ten Minutes Before The Flight Of Icarus, Arunas Matelis (10’, 1990).

2-Fall, Tom Dewitt (1971, 16' 30’)

3-The Fall of IkarYuri Shiller (2003, 30’)

HEGAN EGITEA 10-AEROFILIA (63 min.)

Hegaldiarekiko grina, Saint Exupery-k eta Manfred von Richthofenek, Baron Rojo bezala gehiago ezagutzen zenak, zuten airearekiko eta alaitasun hegaldunarekiko droga. Hemen zinema bezala abiatzen da, Lumière-tarrak baloi gidatu baten hegaldia partida bikoitzarekin filmatuaz. Handik mende batera, aireko espazioa gizakiaren laborategi handi bat bezala agertuko da, bertigoari eta grabitateari aurre egiteko. Begiak itxi eta airea mendean izatea, Lituanian galdutako herri bateko altueretatik edo erreinu sideraleko ilunenetik. Dena haurtzaroan hasten da, lehen ametsen ohea unibertsoaren amaieraraino eramateko gai den espazio-ontzi bihurtzen denean. 

1-Expérience du ballon dirigeable, M= Santos-Dumont: II (1901, 50seg). Association frères Lumière.

2-Panorama pris d'un ballon captif (1898, 50 seg.) Association frères Lumière.

3-Antigravitacija (Grabitazio aurkakoa), Audrius Stonys-ena (20 min., 1995)

4-MeteorMatthias Muller & Christoph Girardet-ena (2011, 15 min.)

5-SpinMartin Hansen-ena (1986, 8 min.)

6-OrbitGiuseppe Boccassini-rena (2016, 15 min.)

7-AtlasJakub Korselt-ena (2013, 3 min.)

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información