es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vistak errealitatea kontatzeko modu berriak miatzen ditu Bosgarren horma zikloarekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.02.28
Punto de Vistak errealitatea kontatzeko modu berriak miatzen ditu Bosgarren horma zikloarekin
Punto de Vistak errealitatea kontatzeko modu berriak miatzen ditu <i>Bosgarren horma</i>  zikloarekin
Maruja enamorada

Zinema dokumental gisa berriro asmatzeko borondatearekin, Punto de Vistaren hamaikagarren edizioan Bosgarren horma izeneko programa izango da, zinema dokumentala espazio edo aterpe berrietan jarraitze aldera, errealitatea kontatzeko bizitzen ari garen forma kolektibo berrien berrikuspen moderno eta ezinbestekoa bezala.   

Bosgarren horma zinema-aretoetatik kanpo kokatutako horma berri bat da, eta, bertan, zor duguna gertatzen da: errealitatearen kontaketa. Eta etorkizunean zinema-jaialdiek beren ibilbide-orrian izango duten lehen betebeharrari erantzuten dio; hots, nahitaezko asmaketa berriari. Proiekzioak berak proiekzio gisa azkena begien bistan izango du aro digitalean. Zinemaren erritua, erkidegoan, isiltasunean eta iluntasunean gozatzen den emanaldi bezala, ez dakigu datozen belaunaldietan izango den. Hori dela-eta, sortu da Bosgarren horma, dokumentala edo gure aurrean aurkezteko moduak habitat eta formatu berria izango dituela sinesten jarraitzeko.

Zikloa Bosgarren horma deitzen da, eta izenburuarekin "laugarren horma" izeneko antzerkiaren hesi tradizionala hautsi nahi da; hots, aktoreei publikoa ikusten galarazten dien horma. Horrela, beste horma berri bat gehitu nahi da, bosgarrena, publikoa eszenatik ikusia izan dadin eta alderantziz ere bai, obrak interaktiboak eta erabateko gardenak baitira, alde batekoen eta bestekoen arteko begirada lortu eta erraztu nahi dutenak. Helburua da bi zonak gerturatzea, antzezpena eta kontenplazioa, mugak desegin eta ezabatu arte, denok elkartzeko espazioa sortze aldera. Azken finean, oihalaren atzean bizitza eta bizitzaren dokumentua eskaintzeko eszena bultzatzea. 

Bosgarren horma jaialdia hirian zehar hedatzeko modua izango da; hau da, zinema-aretoetatik atera eta askotariko publikoari (zineman soilik zentratzen ez denari) eskaintzeko modua. Autoantzerkia, biodrama, perfomance delakoa eta zuzeneko zinema, kontatzeko modu berrien ziklo honen barneko zenbait formatu dira. 

PROGRAMA

MARUJA ENAMORADA

MATERCLASS DE VIVI TELLAS

VIVI TELLAS

Argentina, 2013, 70’

MARTXOAK 5, IGANDEA, 19:00 / GAYARRE ANTZOKIA / PREZIOA: 3 € (SARRERAK SALGAI BALUARTEKO LEIHATILEAN ETA WEB GUNEAN)

Argentinan, urtero, Biodrama bat sortzen da, benetakoa antzezten duen antzezlana, honako hau bezala ezagutzen dena duen gidoia jarraituz: gutxieneko fikziozko atalasea. Zehazki, Maruja enamorada lanean maitasunaren hipotesia jorratzen da; dokumental erromantiko honetan, Maruja Bustamantek bere maitasunezko harreman guztiak berriz bizitzen ditu, hots, errealitatean izan eta bizi zituenak ezer asmatu gabe, haren familiaren historiak aurrera jarraitzen duen bitartean. Familiaren dramaturgiak dramatiko egiten du material biografikoa, eta, era horretan, esperientzia eszeniko hau eratzen da. Historia kontatzeko, Marujarekin batera arituko da Ignacio Ocampo (Iti el Hermoso). Biek Teamo musika-bikotea osatzen dute. Maitasun bakoitza, galdutako edo irabazitako senargai bakoitza abesti bat da, eta horrela gogoratzen da, batzuetan mingotsagoak eta besteetan nostalgikoagoak diren notekin. 

MASTERCLASS

Funtzioaren ondoren, Buenos Airesko Vivi Tellasek klase honetan azalduko digu zeintzuk diren Argentinako azken urteetako antzerkirik arrakastatsuenetarikoa izateko dituen osagaiak. Urtero lan bat aurkezten du, aktorerik eta antzezpenik gabeko antzerkia, gertaerak kontatzeko gutxieneko fikzio-atalasea duena. Oholtzara pertsonak igoko dira haien bizitza propioa kontatzera. Maruja enamorada horren adibidea da, eta igandean ikus ahal izango da masterclass honen aurretik.

VIVI TELLAS

Vivi Tellas Argentinako antzerkiko erreferenterik nabarmenetarikoa da. Haren asmaketa kuratorialek, Museo Proiektuek eta Biodramek eragin handia izan dute antzerki-produkzioan, azken urteetan. New Yorkeko Unibertsitatean Visiting Profesor gisa gonbidatua izan zen sei hilabeteko denboraldirako; Sarmiento Antzokia zuzendu zuen zortzi urtez, eta, bertan, Biodrama Proiektua garatu zuen, tetaron eta errealitatean oinarritua; eta arte eszenikoen zaindaria izan da Recoleta Zentro Kulturalerako. Londresen, Dublinen, San Pablon, Bartzelonan eta New Yorken lan egin ohi du. 

Zuzendari bezala egiten dituen lanek antzerki-instituzioaren ertza bilatzen dute beti, La casa de Bernarda Alba-ren modu iraultzailetik hasi eta opera garaikidetik igaro bitarte, John Cage probokatzailea eszenara eramanaz. Hona hemen antzerki dokumentalean egindako zenbait obra: Mi Mamá y mi Tía; Tres Filósofos con Bigotes; Cozarinsky y su Médico; Escuela de Conducción; Disc Jockey; Mujeres Guía; Rabbi Rabino (New York); O Rabino e seu Filho (San Pablo) eta La bruja y su hija. 

NADIA

NADIA GHULAM

España / Espainia / Spain, 2014, 80’

MARTXOAK 7, ASTEARTEA, 20:00 / GAYARRE ANTZOKIA / PREZIOA: 3 € (SARRERAK SALGAI BALUARTEKO LEIHATILEAN ETA WEB GUNEAN) 

Antzerki dokumentaleko antzezlan honetan, Nadia Ghulam afganiar gaztearen esperientzia kontatzen da. Haren herrialdean gerra zibilaren ondorioak jasan eta gero, 2006an Bartzelonara etorri zen. Bera obra honetako protagonista da; bertan, bere historia kontatzen digu, emanaldirik gabe, Kabuleko iragan dramatikoa Bartzelonako orainarekin lotuaz, eta etorkizunera begira itxaropeneko begirada jartzen du erbestetik. Benetako irudiak eta material dokumentala proiektatuaz, Nadia-k Nadiaz hitz egiteaz gain, gutaz ere hitz egiten du, gure sinesmenez, informazioaz, adiskidetasunaz, hezkuntzaz, askatasunaz eta kulturen gurutzatzeaz. Nadia geure buruarekin egiteko daukagun elkarrizketa da. 

NADIA GHULAM

(Kabul, Afganistán /Afganistan / Afghaistan, 1985)

8 urte zituela, sobietar erretiraren ondorengo gerra zibilean zehar, Nadiak zauri larriak jasan zituen bonbardaketaren ondorioz. Amaren iraunkortasunak bizia salbatu zion. Talibanen erregimenean eta ondorio fisiko larriekin, mutilarena egin behar izan zuen familia mantentzeko. Irudikapen sinesgaitz horrek ia hamar urte iraun zuen. 2006. urtean, GKE baten lanari esker, Bartzelonara etorri zen, emakume gisa. Gaur egun, lankidetza soziala ikasten du, bere bizitza berreskuratu du, eta Afganistango kultura eta herrialdean emakumeek bizi duten egoera hedatzeko egiten diren jarduera-mota guztietan parte hartzen du: telebistako dokumentala, hainbat liburu eta antzezlan hau. 

ETIQUETTE 

Anthony Hampton, Silvia Mercuriali 

2007, 30’

MARTXOAK 6, ASTELEHENA - MARTXOAK 10, OSTIRALA, 10:00-14:00, 16:00-20:00 / CIVICAN, NIZA KAFETEGIA (BALUARTE) PLAZAKO KAFETEGIA / PREZIOA: DOAKOA, ERRESERBA AURREZ EGIN BEHAR DA EMAIL HONETAN: mailto:comunicación@puntodevistafestival.com

Autoantzerkia izeneko proposamena eta gonbidapena; publikoa, bikoteka, izango da erabateko protagonista. Bi pertsona kafetegiko mahai batean eseriko dira, eta entzungailuen bidez entzuten dituzten jarraibideen arabera jokatu beharko dute. Nork ez du antzeztu eta ez da noizbait norbera izan taberna bateko mahai batean? Obra attrezzoan erabiltzen diren objektu ezberdinekin burutzen da, eta parte-hartzaile bakoitzak objektu horiek erabiltzen ditu agintzen dion ahotsak esandakoaren arabera. Bi pertsonen artean elkarrizketa bat eta inguruko objektuekiko elkarreragitea egiten da. Antzerkiaren barruan antzerkia ikusiko dugu, malkoak, odola eta mendixka batean etxe bat, pozoitutako paradisua izatea agintzen duena. Lehen aldiz, Etiquette ikuskizuna euskaraz antzeztuko da. 

Ant Hampton

Lehen show-a 1998an egin zuen, Rotozaza izenarekin. Haren lana era askotarikoa da kutsu eta eduki aldetik, eta beti tentsio bat izan du bizitasun eta automatizazioaren artean, bereziki gonbidatutako artistei jarraibideak emanaz entsegurik gabe edota duela gutxi publikoari berari ere ("Autoantzerkia"). Rotozaza gizarte bilakatu zen Silvia Mercurialirekin batera, eta 2009. urtean amaitu zen Etiquette. Geroztik, Ant-ek honako hauekin egin du lan: Glen Neath, Joji Koyama, Isambard Khroustaliov (Sam Britton), Tim Etchells, Gert-Jan Stam, Britt Hatzius eta Christophe Meierhans. Bakarka egindako beste proiektu batzuen artean, "erretratu dokumentalaren" inguruko esperimentazioa dugu; hala nola, La otra gente. Ant, halaber, artisten programen mentore izan da; esate baterako, MAKE (Irlanda), A-PASS, Sound Image Culture (Beligum) eta Dasarts (Herbehereak). Mundu osoan sortu eta zuzendu ditu tailerrak. Gaur egun, Christophe Meierhans-ekin batera, Someone Else-ren ideietan oinarritutako tailer automatikoa garatzen ari da. 

Silvia Mercuriali

Silvia Mercurialik antzerkian egiten du lan 1998az geroztik, eta ekitaldiak, instalazioak, antzerkiko ikuskizun esperimentalak eta perfomance inmersiboak sortzen ditu. Ant Hampton-ekin batera zuzentzen du Rotozaza antzerki esperimentaleko konpainia, eta 1999az geroztik, horrekin egiten ditu ikuskizunak, ekitaldiak eta instalazioak, mundu osoan zehar ibili diren ikuskizun ugari ekoiztuaz. Rotozaza Autoantzerkiaren aitzindaria izan da, 2007an hasi zena Etiquette ikuskizunarekin. Silviak estilo estetiko berri hori garatzen jarraitu du Rotozazatik kanpo ere. 

INOIZ IKUSI GABEKO PELIKULA

MARTXOAK 8, ASTEAZKENA, 19:00 / BALUARTE (GOLA ETA CORONA ARETOAK) / PREZIOA: 3 € (SAIOAK GAZTELERAZ ETA EUSKARAZ)

(No-film productions, Espainia, 2016, 30 minutu)

Zinemako hitzordua, fede-aitor bezala, ikusten ez den horretan sinesten dutenentzat soilik. 

Vázquez de Mella ikastetxe publikoko eta Jaso Ikastolako ikasleek hartuko dute parte. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información