es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista-ko taldeak hegan egin du bertaratutako publikoarekin eta komunikabideen arretarekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.03.16
Punto de Vista-ko taldeak hegan egin du bertaratutako publikoarekin eta komunikabideen arretarekin
Punto de Vista-ko taldeak hegan egin du bertaratutako publikoarekin eta komunikabideen arretarekin

Punto de Vista-ko taldeak oso balantze positiboa egin du garatu berri duen edizioan, azken jaialdia antolatu ondoren. Hura, zalantzarik gabe, izan da komunikabideen arreta handiena eta hoberena jaso duen edizioa. Oskar Alegria zuzendari artistikoaren esanetan, “aurtengo jaialdiak egun bat gutxiago zuen, hamargarren urtemuga ospatu ez delako, baina jaialdia Baluarte kanpoan hazi egin da eta harekin batera, bertaratutako lagun kopurua oso ona izan da”. 

Guztira, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko XI. Edizioak 8.329 lagun bildu ditu. Horiek parte hartu dute bai Baluarten eta bai bestelako kanpoko gunetan antolatutako jardueretan, esaterako, Gayarre Antzokia, Nafarroako Filmoteka, Huarte Arte Garaikideko Zentroa, Katakrak edo Nébula. Zifra honek gorantz mantendu du jaialdiko azken urteotako joera, 2015. urtean, Punto de Vista jaialdiak 7.120 partaide bildu baitzituen, eta iaz, berriz, 8.115 lagun. 

2017. urtean, Baluarten antolatutako saio desberdinek 5.319 lagun bildu ditu. Zinetokiko hiru aretoetara joan ziren ikusleez gain (Cámara, Gola eta Corona), 100 lagunek X films proiektuen aurkezpenean parte hartu zuten Bulevar Aretoan, 50 lagunek kanpo esku-hartzean, Oteizaren omenez Baluarteko fatxadan egindako pintadarekin, 60 parte-hartzailek Gazte Epaimahaiaren bilera desberdinetan eta 275 ikuslek tabernako kontzertuan eta festan, Amorante artista eta musikariarekin hallen antolatuta. Egunero egin diren prentsaurrekoek 145 bisita izan dituzte. 

440 lagunentzako tokia duen Cámara Aretoko bi saioen sarrerak agortu egin dira, alegia; ostegunean 20:00etan antolatu zen Converso saioa eta larunbatean 20:00etan antolatu zen amaiera gala eta Nuestro siglo pelikula. Horiez gain, beste lau saioren sarrera guztiak agortu ziren Gola eta Corona aretoetan, hain zuzen ere, Oteiza zikloari buruzko hiru saioak eta La película jamás vista filmak publiko erdalduna bildu zuen saioa. 

3.010 lagunek hartu dute parte Baluartetik kanpo antolatutako jardueren eskaintzan. Gayarre antzerkian antolatutako ekintzek, bi antzezlanekin eta fatxadako proiekzioaren inaugurazioarekin, 600 lagun bildu dituzte. Sergio Oksman zinegilearen tailerrean, Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 30 lagunek hartu zuten parte eta Filmotekan antolatutako Hartmut Bitomsky alemaniarren B-52 filmaren proiekzioan eta eztabaidan, berriz, 50 lagun bildu ziren. 150 lagunek hartu zuten parte Etiquette auto-antzerkiko antzezlean. Horiek, bikoteka eseri dira aste osoan zehar hiru kafetan ezarritako mahai desberdinetan: Niza, Baluarte Plaza eta Civican kafetegia. 

Zinea nola kontatzeari buruzko tailerretan, Vázquez de Mella Eskola Publikoan eta Jaso Ikastolan garatuta, 120 ikaslek hartu dute parte saio desberdinetan. Horietatik, hautatutako batzuek La película jamás vista-Inoiz ikusi gabeko filma saio elebidunean hartu zuten parte.

El Séptimo Vicio de Radio 3 Katakrak-en grabatutako programa bereziek, musikako zuzeneko emanaldiekin lau jardunaldiez (el Sherpa, Kokoscha, Gari, Iñigo Cabezafuego) egunean 187 lagun bildu dituzte, beraz, guztira, 750 lagun bertaratu dira. Baita Katakrak liburu-dendan ere, larunbatean, hilak 11, kultur topagune bat antolatu zen, 150 lagun bilduz, eta Casa Manolo-n, berriz, lan hamaiketakoak antolatu dira, 200 lagunekin. Guztira, hortaz, 350 bertaratutako izan dira. 

Medialuna taberna antolatutako amaiera koktelean 250 lagun bildu ziren. Horrez gain, Nébula-n garatutako gau-emanaldietan, DJ´s saioekin, eta Nicolett-en astean zeharreko gau guztietan, 700 lagunek parte hartu zuten. 

KOMUNIKABIDEEN OIHARTZUNA

Jaialdiko antolaketak aurten nabarmendu du hamaikagarren edizio honetan komunikabideetatik jasotako estaldura zabala eta garrantzitsua, aurreko urteetakoa baino hedatuagoa izanik. Hedapen hura Iruñeko eta Nafarroako irudia kanpoan proiektatzeko oso lagungarria izan da eta baita Punto de Vista Jaialdia, herrialdeko kultur jazoeren arteko erreferentziazko hitzordu gisa, sendotzeko ere. Nabarmendu behar dira aurten izandako bisitari ospetsuenetariko batek prentsan esandako hitzak, Víctor Erice, alegia. Horrek programazioaren eta jaialdiaren irmotasuna eta seriotasuna azpimarratu zituen, Oteiza, cineasta sin cine zikloa aurkeztu zuenean. 

Jaialdiaren antolaketan zehar eta aurreko zein ondorengo asteetan, 1.000 agerpen baino gehiago erregistratu dira prentsan, irratian, telebistan eta Interneten. 2017. urtean, 72 komunikabide akreditatu dira. Horrela, Punto de Vista estaldura nazionaleko telebista programetan agertu da, Telediario de TVE 1 edo La 2 Noticias saioetan erreportajeak eskainiz. Horrez gain, Días de Cine programaren talde batek bisitatu gaitu eta El País bezalako egunkari nazionaletan errepikatu dute, ondoz ondoko hirugarren urtez kazetari bat Iruñera eraman dutela eta sei artikulu idatzi ditu inprimatutako edizioan eta digitalean. Horrez gain, bestelako egunkarik ere erreportariak eraman dituzte, esaterako, El Confidencial eta jaialdia hainbat eranskinetan agertu da, besteak beste: El Mundo-ko El Cultural eta zenbait aldizkaritan: Dirigido Por, So Film, DON, Transit, Playground, Transit, Cinemanía, VOS, A Cuarta Parede, Magnolia, Otros Cines Europa, El Asombrario, Zinema, Cine Divergente, Visual 404, Astoria 21, Canino Mag, Videodromo, Found Footage Magazine, Viejo Topo… Eta Teatron eta Artez bezalako arte eszenikoetan espezializatutako aldizkariek hari buruzko erreportajeak idatzi dituzte.  

Caimán espezializatutako aldizkariak Punto de Vista jaialdiari aurretiko barne liburuxka dedikatu dio eta hainbat egunkarik, irratik eta eskualde zein autonomia esparruko telebistek hedapen zabala eskaini die, besteak beste, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara, Berria, Diario Vasco, La Faktoria edo El Mono aldizkariak, Cope, Onda Cero, EITB (irratian eta telebistan: Iflandia, El Bulevar, Graffiti, Transit, Teleberri…), TVE Navarra, Navarra TV, Onda Vasca, Euskalerria Irratia… Eta Punto de Vista jaialdia egunero lankidetzan aritu da Cadena SER  Nafarroa irratian, jaialdiak iraun duen aste osoan saio bat eskainiz. Horretaz gain, Cadena SER irratiak esparru nazionaleko estaldura bat garatu du bere informatiboetan eta Hora 25 bezalako programetan. 

Radio Nacional de España irratiak jaialdiko estaldura zabala jorratu du ere, Punto de Enlace eta El cine que viene bezalako programetan. 

Teleberri de EITB informatiboen talde bat jaialdiaren amaierako ekitaldiaz arduratu zen. Aipatutako taldeak bi saio eskaini zituen zuzenean Baluarten, eta beste bi, Gayarre Antzokitik asteartean, hilak 7, Nadia antzezlanarekin bat eginez. 

Punto de Vista Cultura Film filmatutako aldizkariarekin ere lankidetzan aritu da. Aipatutako aldizkariak hainbat elkarrizketa egin dizkie Punto de Vista jaialdiko protagonista nagusiei eta jaialdiaren legatuan lan egin du, Alain Fleischer, Hartmut Bitomsy eta Aleksandr Balagura bezalako zinegileei egindako elkarrizketen filma artxibategi gisa. 

Radio 3 (de RNE) irratia, oraingo honetan ere, jaialdiko irrati ofiziala izan da. Horretarako,  El Séptimo Vicio irrati saioaren lau programa berezi eskaini ditu Iruñetik Punto de Vista jaialdiari buruz. Programa hauek jaialdiarekin kolaboratzen den Katakrak establezimenduan grabatu dira, kontzertu akustikoez lagunduta. Bertan lagun kopuru handia bildu da eta edizio honetan parte-hartzaile gehien eta arrakasta handien lortu duen jarduerenetariko bat izan da.  

Aurten, jaialdiak komunikabideen nazioarteko estaldura ere izan du, hainbaten eskutik, besteak beste: Veto Magazine, Cineuropa edo Sentieri Selvaggi baita  Cinema Scope eta Film Comment komunikabideen korrespontsalak ere

BOLUNTARIOAK, GAZTE EPAIMAHAIA, IKASLEAK

Edizio honetan, Punto de Vista jaialdian 21 boluntariok hartu dute parte. Horietako erdia Iruñetik kanpokoak ziren; Bilbo, Bartzelona, Madril, Burdeos eta Nafarroako beste toki desberdinetatik etorrita. Boluntario horietatik asko berriro aritu dira jaialdian, aurreko edizioetan parte hartu eta gero, beraz, jaialdiaren arabera, hori izan da lehiaketa baten egoera eta osasun onaren adierazle bikainetako bat.  

Horrez gain, jaialdian hirugarren urtez parte hartu duen Gazte Epaimahairen parte-hartzea finkatu da, 21 kiderekin. Bere balorazioei jarraiki, epaimahai honek Sail ofizialeko pelikuletako bat soilik ez du gainditu, marjina txikiarekin (From Vincent’s House in the Borinage), publikoaren botoari jarraiki, berriz, filma guztiek gainditu dute. Azken hura izan da jaialdi honetan gertatzen den lehenengo aldia. Nabarmendu behar da publikoaren botazioaren partaidetza aktiboa bikoiztu egin dela beste urteekin konparatuta, beraz, argi geratzen da, jaialdian ohikoa den bezala, publikoa oso kontzientziatua dagoela eta oso aktiboa dela. 

Lehenengo aldiz, Punto de Vista jaialdiak hitzarmen bat sinatu du, dokumentu zinema eta sorkuntzako masterretako hainbat ikaslek jaialdian parte hartu ahal izateko, besteak beste: MasterLav, UPV-EHU, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Pompeu Fabra,   ECAM, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta aurten DocNomads nazioarteko masterrarekin estreinatu den hitzarmena. Hura Lisboa, Brusela eta Budapest artean antolatuko da. 

EKONOMIA JARDUERA

Punto de Vista jaialdiak  inguruko negozio bolumen nabarmena sortzen du. Alde batetik, zuzenean, urtean bost hilabetez lan egiten duen bost laguneko giza taldeari 40 lagun inguru gehitzen bazaizkio jaialdia garatzen ari den bitartean. Eta zeharka, Iruñeko ostalaritza bezalako sektoretan sortzen dituen gastuen bidez. Horretan, hiru gune berritan eta hoteletan logelak ixtea lortu da. 2017. urtean, jaialdiko bisitariek eta akreditatutakoek 248 gau igaro dituzte lau ostalaritza establezimendutan. Horrez gain, Iruñeko establezimendu desberdinetarako janari eta edari txartel editatu dira. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información