es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Hurrengo ostiralean, irailak 15, Punto de Vista 2018 jaialdian pelikulen izena emateko epea amaituko da
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.09.11
Hurrengo ostiralean, irailak 15, Punto de Vista 2018 jaialdian pelikulen izena emateko epea amaituko da
Hurrengo ostiralean, irailak 15, Punto de Vista 2018 jaialdian pelikulen izena emateko epea amaituko da
Oraingo honetan, data aurreko edizioetan baino 15 egun lehenago izango da

Pelikulek Nafarroako Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko 12. edizioaren Atal Ofizialean pelikulen izena emateko epea hurrengo ostiralean amaituko da, irailak 15. 

Edozein nazionalitateko dokumentaleko filmek hartu ahal izango dute parte – luzemetraiak zein laburmetraiak – 2016ko abuztuaren 1etik aurrera eginak. Jaialdiko hautaketa batzorde berriak baloratuko ditu deialdi honetara aurkezten diren lanak, lehiaketaren zuzendari artistikoa buru izanik, Garbiñe Ortega. Batzorde honen osaera laster emango da ezagutzera.

Epe hau uztailaren hasieran zabaldu zen, eta aurreko edizioetako izena emateko epea baino 15 egun lehenago itxi du, horietan lanak irailaren 30era arte onartzen baitzituen.

Filmen izen-emate prozesua oso erraza da, baita doakoa ere: pantaila batean pelikularen datuak bete behar dira eta ondoren esteka bat gehitu behar da hura ikusi ahal izateko. Hori guztia honako orrian egingo da:

http://puntodevistafestival.com/es/inscripcion_pelicula.asp

Kultur Zuzendaritza Nagusia – Príncipe de Viana Erakundea Punto de Vista jaialdiko 12 edizioa antolatzeaz arduratuko da, Iruñean, 2018ko martxoaren 5 eta 10 bitartean.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren xedea mundu osoko ekoizpenak biltzen dituen Atal Ofizial bat osatzea izango da, bertan errealitatea adierazteko modu desberdinekin parte hartu ahal izateko, ikuspegi desberdin, berritzaile, independente eta gizartearekiko konpromisoarekin. 

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información