es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vistaren 2018ko edizioan, benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea jorratuko da
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.11.23
Punto de Vistaren 2018ko edizioan, benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea jorratuko da
Punto de Vistaren 2018ko edizioan, benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea jorratuko da

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du, NICDOrekin elkarlanean, eta 12. edizioa egingo du 2018ko martxoaren 5etik 10era bitartean. Garbiñe Ortega izango da lehen aldiz lehiaketaren zuzendari artistikoa, iazko apirilean hautatua izan ondoren.

Punto de Vistaren 2018ko programazioa Baluarten, Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditorioan, garatuko da, eta benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea jorratuko da, DOKBIZIA izeneko atal berriaren bitartez. Jaialdiak atzerabegirakoa eta argitalpena eskainiko dio zinemagileen arteko korrespondentziari, eta hurbileko ingurunera gerturatuko da, Planetarioa bezalako espazioetan jarduerak antolatuko baititu. Gainera, Punto de Vistaren diseinu estetikoa berritu egin denez, kartelean, logotipoan, web orrialdean edo katalogoan aplikatuko da.

Garbiñe Ortega Punto de Vistara iristearekin batera, nazioarteko ordezkarien eta programatzaileen talde berria ere izango da, eta Atal Ofiziala osatuko duten pelikulak hautatuko ditu. Datorren edizio horretarako, 867 obra inskribatu dira. Horrez gain, jaialdiak palmaresko sari tradizionalak bere horretan mantenduko ditu: Punto de Vista Sari Nagusia Pelikula Onenarentzat, Jean Vigo Saria Zuzendaritza Onenarentzat, Film Labur Onenaren Saria, Publikoaren Sari Berezia eta Gazteriaren Saria.

Gasteizko Garbiñe Ortega komisarioak eta produktoreak aurkeztuko duen jaialdiak hitzorduaren mamia sakonduko du abangoardiako dokumentalarekin: “nortasun misto eta hibrido handia duten proposamenen hausnarketarako eta erakusketarako lekua. Programazioak aniztasunaren eta heterogeneotasunaren aldeko apustua egin nahi du, hiru balio aldarrikatuaz: bizia dena, hibridoa dena eta arrunta dena. Era horretan, programazioan, atal ofiziala, atzerabegirakoa eta saio bereziak ez ezik, bestelako proposamen artistiko eta formatuetarako espazio garrantzitsuak ere izango dira; hala nola, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific delakoak. Horietan, ikusmen-artistak, koreografoak, filosofoak eta zinemagileak bilduko dira erreala denaren formez (ber)pentsatzeko orainaren konplexutasunetik”. 

Urtean zazpi egunetan zehar, Iruña zinema dokumentalaren grabitazio-gune bilakatzen da. Mundu osoko produkzioak lehiatzen dira errealitatea ikuspuntu independentetik eta beharrezkotik harrapatzeko forma ezberdinekin. Modu horretan, atal ofiziala zinema ez fikzio garaikideko estilo eta erregistro mota guztietara irekita geratzen da. Aurreko denboraldiko onena jasotzen duen hitzordu zinematografiko nagusia egutegian, etorkizuneko apustu interesgarrienetariko batzuk ateratzen dituen aldi berean.

Lehiaketaren izpirituak ez du damutzeko deirik egiten: deitutako zinemagileak pelikula bakoitzarekin jada egindako bideetatik haratago joaten saiatzea eta konpromiso etiko argiarekin egitea. Hortik aurrera, askatasuna izango da edukian eta forman. Epaimahaiak kalitatea, orijinaltasuna eta, batez ere, gaitasuna aintzat hartuko ditu, Jean Vigok esaten zuen moduan, "begiak irekitzeko eta itxuretatik haratago ikusten laguntzeko". 

2018ko KARTELA
“Maris Posan”, Dani Sanchis-ena.

Punto de Vistaren 2018ko kartela ilustratzen duen irudiarekin aldaketa etorri da jaialdiaren azken edizioetatik hona, haiek egile baten argazkian oinarritzen baitziren. XII. edizioan, Punto de Vistaren kartelak collage bat aurkezten du, eta, antzinako teknika izan arren, estiloak eta formak modu oso askean nahasteko ideia modernoa erakusten du, irudiaren esku-hartze erradikalaren eta horrek adierazten duenaren ideia. Kasu honetan, collage honek hiru ikuspuntu ditu (femeninoan eta pluralean), eta proposatutako programazioak burua mila lekutan modu iradokitzailean "lehertzea" lortu nahi du.

Kartelaren egilea

Dani Sanchis-ek (Dénia, 1976) diseinu, komunikazio grafiko eta ilustrazioko estudio independentea sortuko du 2002. urtean, eta, bereziki, honako hauen diseinuan espezializatua izango da: kartelak, liburuak, korporazio identitatea, komunikazio grafikoa, branding, web, ilustrazioa eta collage. Proiektuak egiten ditu batez ere kultur eremurako, zinema-sektorerako, argitalpen, prentsa eta marka komertzialentzat ere bai. Haren premisa nagusiak hauek dira: koherentzia, funtzionaltasuna, soiltasuna, estetika, xehetasunak ondo zaintzea eta erantzukizun soziala. Ikusmen lengoaia komunikatzeko ezinbesteko bide eta bide agortezin bezala ulertzen du.

Sanchis-en jarduera paseatzen, begiratzen, aurkitzen, aztertzen eta egiten edo ez egitea erabakitzen oinarritzen da, erresistentzia bezala. Diseinatzaile grafikoaz gain, artista plastikoa ere bada, eta azken horretan collage eta assemblage teknikarekin garatzen ditu piezak batez ere.
http://www.danisanchis.es/

www.danisanchis.es


BOLUNTARIOEN ETA EPAIMAHAI GAZTEAREN KANPAINA
  
Punto de Vistak XII. ediziorako boluntarioak eskuratzeko kanpaina berria abian jarriko du, jaialdian zehar ondorengo zereginak egite aldera: aretoko laguntzaileak, prentsa eta komunikazioa, gonbidatuak artatzea, publikoa artatzea eta informazioa ematea.

Interesatuek boluntario bezala izena emateko esteka honetara jo dezakete:
http://www.puntodevistafestival.com/eu/voluntarios.asp

Interesatuek Epaimahai Gaztea bezala izena emateko esteka honetara jo dezakete:
http://www.puntodevistafestival.com/eu/jurado_juventud.asp

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información