es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Jaialdiak atzerabegirakoa eta argitalpena eskainiko dio zinemagileen arteko korrespondentziari
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2017.11.22
Jaialdiak atzerabegirakoa eta argitalpena eskainiko dio zinemagileen arteko korrespondentziari
Jaialdiak atzerabegirakoa eta argitalpena eskainiko dio zinemagileen arteko korrespondentziari

DOKBIZIA: DIZIPLINA ARTEKO TOPAKETA BENETAKOAREN INGURUAN 

DOKBIZIA (“dokumental bizia”) topaketak benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea eragin nahi du. Punto de Vistaren atal berriak urtero gai nagusi bat izango du; 2018ko edizioan, esate baterako, "DADME, PUES, UN CUERPO" azpititulua du, programazioa eraikitzeko erabiliko den premisa kontzeptuala. Dokumentala pantailaren barruan eta pantailatik kanpo kontuan hartzen duen programan honako hauek bezalako zinemagileak, ikusmen-artistak, filosofoak eta performers-ak izango dira: Carlos Casas, Esperanza Collado, Idoia Zabaleta edo Nicolás Pereda, besteak beste.

PLANETARIOAN EGINGO DIREN SAIOAK 

Punto de Vistaren bi saio berezi Iruñeko Planetarioan egingo dira:

HAURRENTZAKO PROGRAMA 
Jaialdia hasi aurreko asteburuan, familientzako bi saio egingo dira Planetarioan, animazio-piezekin eta pieza zientifikoekin, lehiaketa familiengana hurbiltzearren.

KORRESPONDENTZIAK: gutunak bezalako pelikulak

Francisco Algarín eta Garbiñe Ortega komisarioak izanik, ziklo honetan honako autore hain ezberdinen tituluak programatuko dira: Lumière anaiak, Dziga Vertov, Jonas Mekas, Helga Fanderl, Robert Fenz, Ute Aurand edo Jorge Honik.

KORRESPONDENTZIAK: pelikulak bezalako gutunak

Liburua Francisco Algarín idazle eta komisarioak eta Garbiñe Ortegak argitaratu dute, eta, bertan, proposatzen da bi zinemagileren artean idatzitako gutunak —bidaliak izan ala ez— zinemaren historia ez lineala ezagutzeko modu pribilegiatua ez ezik, benetako historia ere izan daitezkeela, garai eta leku ezberdinetako maila eta estratuek osatua. Liburuan, honako zinemagile hauen gutunak aurkitzen dira: Joris Ivens, Jean Vigo, George Franju, Stan Brakhage, Chick Strand edo Marguerite Duras.

Argitalpenaren inguruan, Garbiñe Ortegak ondorengoa ziurtatu du: “liburua pelikula bat muntatzen den bezalaxe eraiki da; alegia, zenbait bloke garatuta ideien, materien eta formen inguruan, era horretan alegiazko elkarrizketak, orain arte ezin susmatuzko harremanak, printzipio aldagarriak edo elkarren ondoan atsegin diren materialak alboan kokatuta eraikitako talka dialektikoak sortu ahal izatearren”.

ATAL OFIZIALEAN PARTE HARTZEKO IZENA EMANDAKO PELIKULAK

Punto de Vistan, guztira 867 pelikula inskribatu dira, film luze eta film labur dokumentalen artean, eta 63 herrialdetakoak dira: Alemania, Argentina, Armenia, Australia, Austria, Belgika, Bielorrusia, Bosnia-Herzegovina, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Hegoaldeko Korea, Kroazia, Kuba, Danimarka, Ekuador, Egipto, El Salvador, Eslovenia, Espainia, Estatu Batuak, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, Guatemala, Holanda, Hungaria, India, Iran, Irak, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Latvia, Libano, Lituania, Malasia, Mexiko, Nepal, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Moldaviar Errepublika, Errumania, Errusia, Serbia, Suedia, Suitza, Ukrainia, Uruguai, Venezuela, Vietnam.

Obrak aurkezteko epea irailaren 15ean itxi zen. Hautapen Batzordea lanean ari da Punto de Vistaren 2018ko Atal Ofiziala osatuko duten 18 izenburu erabakitzeko. Hautatutako pelikulen berri urtarrilean emango da. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información