es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Zinema dokumentaleko 21 pelikula lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko XII. Edizioko Sail Ofi-zialean
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.01.24
Zinema dokumentaleko 21 pelikula lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko XII. Edizioko Sail Ofi-zialean
Zinema dokumentaleko 21 pelikula lehiatuko dira Punto de Vista jaialdiko XII. Edizioko Sail Ofi-zialean

Aitzindariez eta bilaketez jositako sail ofizial bat, gizarte ezinegonei buruzko istorioekin, artearen ze-reginari buruzko poesia eta gogoetekin, naturarekiko harridurarekin, migrazio mugimenduak eta lu-rralde nortasuna, iraultzarekiko desioak, giza harremanen intimitatea, hiri merkataritzako aztarnak, hamarkaden erretratua edo denboraren igarotzearekin.

Estreinako aldiz, Nafarroako zinegileek sinatutako bi filmek hartuko dute parte Punto de Vista jaialdi-an, aurreko edizioan Converso filmak parte hartu ondoren, Harekin David Arratibel nafarrak Publiko-aren Saria irabazi zuen. Aipatutako bi filmak izango dira: YOUNG AND BEAUTIFUL, Marina Lameiro-rena; eta YOURS TRULY, Maddi Barberek batera zuzenduta. Horrez gain, hainbat herrialdetatik iritsita-ko pelikulek ere hartuko dute parte, besteak beste:Brasil, India, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Txile, Kanada, Frantzia, Italia, Alemania, Libano, Qatar, Letonia eta Portugal.

Hogeita bat pelikula hauen bakoitza hautatua izan da bere kalitate estetikoarengatik eta ekarpen formal bakarra eta besteekiko osagarria egitegatik, dokumental esperimentalaren eremuaren barruan. Sail hau errealitateari, aro garaikideari eta poesiari atxikitako pelikulez osatuta dago. Askotariko gaiak eta for-mak dituzten lanak, kontatzearekin bakarrik konformatzen ez direnak, baizik eta nolakotasuna ezta-baidatzen dutenak eta ikuspuntu berri bat bilatu nahi dutenak. Horietako askok, halaber, Iruñean euren munduko, Europako edo Espainiako premiere izango dute.

Hautaketa batzordea Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoaz gain, honako hauek osatzen dute: Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz eta Aitor Gametxo.

PUNTO DE VISTA JAIALDIKO SAILAREN IZENBURUAK

▪ 26 RUE SAINT-FARGEAU. Margaux Guillemard (FRANCIA, 30’)
▪ BARONESA. Juliana Antunes (BRASIL, 70’)
▪ BEYOND THE ONE. Anna Marziano (FRANCIA, ITALIA, ALEMANIA, 53’)
 CONFIGURATION IN BLACK AND WHITE. Helga Fanderl (ALEMANIA, 9’). Estreno en España
▪ ELECTRO-PYTHAGORAS. Luke Fowler (REINO UNIDO, CANADÁ, 45’). Estreno en España
▪ ELOHIM, OR DIVINE BEINGS, THE ENERGY OF LIGHT AS CREATION. NATHANIEL DORSKY (ESTADOS UNIDOS, 16’). Estreno en Europa
▪ EVENTS IN A CLOUD CHAMBER. Ashim Ahluwalia (INDIA, 21’)
▪ FLORES. Jorge Jácome (PORTUGAL, 27’)
 FLUID FRONTIERS. Ephraim Asili (CANADÁ, ESTADOS UNIDOS, 23’) Estreno en Es-paña.
▪ HELLO HORSE!. Laila Pakalniņa (LETONIA, 24’)
 I USED TO SLEEP ON THE ROOFTOP. Angie Obeid (LÍBANO, QATAR, 61’). Estreno en España
▪ IFO. Kevin Jerome Everson (ESTADOS UNIDOS, 9’). Estreno en España
▪ IL MONTE DELLE FORMICHE. Riccardo Palladino (ITALIA, 63’). Estreno en España 
▪ INDEFINITE PITCH. James N. Kienitz (ESTADOS UNIDOS, 23’)
▪ O PEIXE. Jonathas de Andrade (BRASIL, 23’) Estreno en España
 OPTIMISM. Deborah Stratman (ESTADOS UNIDOS, CANADÁ, 14’). Estreno en España
▪ THE BLUE DEVILS. Charlotte Bayer-Broc (FRANCIA, 48’). Estreno en España
▪ The WASHING SOCIETY. Lizzie Olesker, Lynne Sachs (ESTADOS UNIDOS, 44’). Estreno mundial
▪ VIVIAN’S GARDEN. Rosalind Nashashibi (REINO UNIDO, 29’). Estreno en España
▪ YOUNG AND BEAUTIFUL. Marina Lameiro (ESPAÑA, 72’). Estreno mundial
▪ YOURS TRULY. Maddi Barber, Charlotte Hoskins, Christopher Murray (ESPAÑA, REINO UNIDOS, ESTADOS UNIDOS, CHILE, 14’). Estreno mundial

PUNTO DE VISTA JAIALDIKO XII. EDIZIOAREN SARIAK

Epaimahai Ofizialak hurrengo sariak emango ditu:

“Punto de Vista” Sari Nagusia, pelikula hoberenarengatik, 10.000 eurotan. Saria entregatuko zaio epaimahaiaren ustez jaialdiko sail ofizialeko hoberena den pelikulari, bere iraupena edo jatorria edozein izanda ere.

Jean Vigo Saria, zuzendaritzarik hoberenarengatik, 5.000 eurotan. Sariak Jean Vigo ohoratzen du eta bere lanaren balore etikoak eta balore formalak hobeto irudikatzen dituen sail ofizialeko peliku-lari entregatuko zaio.

Laburmetraiarik hoberenaren saria, 3.000 eurotan. Saria 35 minutu edo gutxiago irauten duen pelikularik hoberenari emango zaio.

Horrez gain, honako sari bereziak ezarriko dira:

Publikoaren Sari Berezia, pelikula hoberenarengatik, 1.650 eurotan.

Gazteriaren Saria pelikula hoberenarengatik, 1.500 eurotan.

PUNTO DE VISTA JAIALDIAREN EPAIMAHI INTERNAZIONALA

REBECCA BARON

Rebecca Baron zine zuzendaria, komisarioa eta irakaslea da. Los Ángelesen bizi da. Bere entsegu zinematografikoengatik ezaguna da. Gaur egun komisario lanetan dihardu @SEAn, Los Ángeleseko Poetic Research Bureau diziplina antzeko programa. Bere lanak hainbat sari jaso ditu eta leku desberdinetan izan da erakusgai: Whitney Bienala, Documenta eta Rotterdam, Londres, Toronto, Oberhausen, Ann Arbor eta Nueva Yorkeko zinemaldietan. Rebeccak Guggenheim Foundation eta Radcliffe Institute for Advanced Study erakundeen bekak lortu ditu. 2000. urtetik CalArts-eko Ikus-entzunezko Programaren irakasle taldeko kidea da.

FRAN GAYO

1997 eta 2009 urte artean, Gijongo Zinema Jaialdiaren programatzailea izan zen. 2010. urtean, Buenos Airesera joan zen BAFICIren taldean sartzeko, eta programazio-taldean parte hartu zuen 2017. urtera arte. Halaber, Buenos Airesen, EXPOTOONS animazio-jaialdia programatu zuen, CCEBAk ICCArekin batera antolatutako Espanoramas laginaz ere arduratzearekin batera. 2012az geroztik, Niemeyer Zentroko zinema programatzailea da, eta Donostia, Valdivia, Curtocircuito edo Limako Transcinema bezalako jaialdietan epaimahaikide izan da. Ourenseko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren (OUFF) zuzendari artistikoa izan da 2016ko eta 2017ko edizioetan.

PAOLO MORETTI

Paolo Morettik Europako hainbat film-jaialdi eta -erakunderentzat egin zuen lan; besteak beste, Pompidou Zentroa, Espainiako Filmoteka, Cinemateca Portuguesa eta Cinéma du Réel. 2008tik 2011ra, Veneziako Mostrako zuzendari-laguntzailea eta egitarau-aholkularia izan zen. 2012an eta 2013an, Erromako Zinemaldiko egitarau-aholkularia izan zen (Cinema XXI), eta, 2012tik, FIDMarseilleko Hautapen Batzordeko kidea eta Visions du Réel zinemaldiko (Nyon) Hautapen Batzordeko kidea eta egitarau-aholkularia da. Lev Kalmanen eta Whitney Hornen “L for Leisure” erreportaje amerikar independentearen ekoizle elkartua da. 2014tik, La Roche-sur-Yoneko Nazioarteko Zinemaldiko eta Le Concorde zinema-aretoko zuzendaria da.

NICOLAS PEREDA

Nicolás Peredak 12 pelikula zuzendu ditu. Lagartijas tiradas al sol antzerki taldearekin eta Teresa Sánchez aktoresarekin lan egiten du. Bere lana hainbat jaialditan izan da erakusgai: Cannes, Berlin, Venezia, Locarno, Rotterdam eta Toronto; baita hainbat museotan ere: Moma, Guggenheim, Reina Sofía eta Pariseko Arte Modernoaren Museoa. Hogeita bost atzera begirako baino gehiago izan ditu jaialditan, filmotekatan eta artxibo zinematografikotan.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre
Fundación Museo Jorge Oteiza
Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información