es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  P. Adams Sitney abangoardia-zinemako historiagile estatubatuarrak zenbait esku-hartze izanen ditu 2018ko Punto de Vistan, besteak beste, eskola magistral bat eta adibideekin argitutako hitzaldi bat
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.01.31
P. Adams Sitney abangoardia-zinemako historiagile estatubatuarrak zenbait esku-hartze izanen ditu 2018ko Punto de Vistan, besteak beste, eskola magistral bat eta adibideekin argitutako hitzaldi bat
P. Adams Sitney abangoardia-zinemako historiagile estatubatuarrak zenbait esku-hartze izanen ditu 2018ko Punto de Vistan, besteak beste, eskola magistral bat eta adibideekin argitutako hitzaldi bat

P. Adams Sitney abangoardia-zinemako historiagile estatubatuarra (1944, New Haven, Connecticut) izanen da Punto de Vista Jaialdiko bisitari azpimarragarrienetako bat; Visonary Film izeneko liburuaren egile ospetsua da, Estatu Batuetako zinema esperimentalaren historiari buruzko lehen liburuetako bat. P. Adams Sitneyk zenbait parte-hartze izanen ditu Iruñean. Besteak beste, Eyes Upside Down izeneko eskola magistrala eta Metaphors on Vision adibidez argitutako hitzaldia emanen ditu.

Eskola magistrala: EYES UPSIDE DOWN

Upside Down: Visionary Filmmakers and the Heritage of Emerson (2008) obran P. Adams
Sitneyk abangoardiako zinemagile askoren lana aztertu zuen Ralph Waldo Emersonen filosofia gakotzat hartuta, horren eragina oso orokortua baitago Estatu Batuetako kulturan. Eskola magistral horretan, Sitneyk liburu horretatik ateratako ideien laburpen bat aurkeztuko du, eta Menken-en, Hugo-ren, Brakhage-ren eta Framton-en film laburrekin argitu du.

METAPHORS ON VISION hitzaldia, adibideekin argitua

P. Adams Sitneyk argitaratuko lehen liburua Stan Brakhageren Metaphors on Vision (Film Culture, 1963) lanaren edizio bat izan zen. Berrogeita hamar urte geroago, berrikusitako eta zuzendutako edizio bat argitaratu zuen, ohar xehatuekin (Light Industry and Anthology Film Archives, 2016). Hitzaldi horrek teoria zinematografikoaren lan klasikoaren oinarriak landuko ditu eta Brakhage zinemagileak bere testua idazten ari zen bitartean egindako zenbait lanekin argituko du.

P. ADAMS SITNEY

Sitneyk Yale Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Anthology Film Archives sortzaileetako bat izan zen, 1970ean eta, Jonas Mekas-ekin, Peter Kubelka-rekin, Ken Kelman-ekin eta James Broughton-ekin batera, Anthology Film Archives Essential Cinema hautapen-batzordeko kideetako bat izan zen. Gaur egun, Ikus Arteen irakaslea da Princeton Unibertsitateko Lewis Center for the Arts zentroan.

New Yorkeko Unibertsitateko doktorego-programaren kideetako bat izan zen Zinematografia Ikasketen Sail berrian, 1970ean. Princetonera joan baino lehen, The Cooper Union for the Advancement of Science and Art-en ere irakatsi zuen. Estatu Batuetako Zinema Berriaren abangoardiako mugimenduaren kritikari eta intelektual nabarienetako bat izan da.

Sitneyk lau teknika nagusi identifikatu ditu egiturazko filmerako: kameraren kokapen finkoa, kliskatze-efektua, pantailatik kanpoko birfotografia eta kiribileko inprimatzea. 1960ko hamarkadako zinemagile esperimentalek erabili zituzten teknika horiek, filmaren forma aurrez zehaztuta eta sinplifikatuta zeukan zinema bat sortzeko.

P. Adams Sitney honako lan hauen egilea da: Visionary Film: The American Avant Garde (Oxford University Press; lehenengo argitaraldia 1974, geroko argitaraldiak 1979 eta 2002), Modernist Montage: The Obscurity of Vision in Cinema and Literature (Columbia University Press, 1990), Vital Crises in Italian Cinema: Iconography, Stylistics, Politics (University of Texas Press, 1995, Oxfrod University Press-en argitaraldi berrikusia,  2013) eta The Cinema of Poetry (Oxford University Press, 2015); eta honako hauen editorea: Stan Brakhageren Metaphors on Vision (1963), Film Culture Reader (1970), The Essential Cinema: Essays on the Films in the Collection of Anthology Film Archives (1975), Avant-Garde Film: A Reader of Theory and Criticism (1978) eta Maurice Blanchot-en The Gaze of Orpheus and Other Literary Essays (1981).

Kolaboratu: Elias Quejereta Zine Eskola

    

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre
Fundación Museo Jorge Oteiza
Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información