es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Correspondencias (Eskutitz-trukeak) zikloak garai guztietako zinemagileak biltzen ditu, artistek besteentzat filmatu dituzten ikus-entzunezko eskutitzak balira bezala elkarren artean mintzatzen diren filmen bidez.
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.01.31
Correspondencias (Eskutitz-trukeak) zikloak garai guztietako zinemagileak biltzen ditu, artistek besteentzat filmatu dituzten ikus-entzunezko eskutitzak balira bezala elkarren artean mintzatzen diren filmen bidez.
Correspondencias (Eskutitz-trukeak) zikloak garai guztietako zinemagileak biltzen ditu, artistek besteentzat filmatu dituzten ikus-entzunezko eskutitzak balira bezala elkarren artean mintzatzen diren filmen bidez.

Ziklo horrekin, Francisco Algarín komisarioak eta Garbiñe Ortega Punto de Vistako arte-zuzendariak denborarik gabeko hari narratibo bat ehundu dute: lehenalditik etorkizunera bidaiatzen du eta bihartik atzora bueltatzen da; filmen arteko solasaldi bat da; “film horiek beti bereizita egon ziren arren, bildutakoan ematen du elkarrekin egoteko sortuak zirela”. Film horiek, eskutitzak balira bezala, honako hauen arteko solasaldi oniriko bat erakusten dute: Lumière anaiak eta Robert Beavers, Ute Aurand eta Warrend Sonbert, eta Robert Fenz eta Marjorie Keller. Azken batean, zikloa irudimenezko eskutitz-truke baten bilduma da, zeinak, “modu ez-lineal eta ez-kategorikoan baina abantailatsuan, zinemaren beste historia posible bat ezagutzeko aukera ematen baitugu”.

Garbiñe Ortegak eta Francisco Algarínek azaldu dute film baten muntaketa-lana balitz bezala sortu dutela zikloa, “ideien, gaien eta formen inguruan blokeak egin dituztela, eta, hala, irudimenezko solasaldiak sortu ahal izan dituztela: elkarren gustukoak diren material batzuk ondo-ondoan jartzean, orain arte imajinatu gabeko harremanak eta oinarri aldakorrak edo talka dialektikoak sortu dira”.

Zikloa Iruñeko Baluarten proiektatuko da matxoaren 5etik 10era eta 6 programa izanen ditu, bakoitza gai baten inguruan: konstelazio afektiboak; eskaintzak; gurasoak, seme-alabak eta besoetakoak; postalak eta berrenkoadratzeak; bidaiak eta kantak, eta idazketa.

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia - Punto de Vistak aurten prestatu duen argitalpenak laguntasun ezkutuak ezagutarazten dituzten ustekabeko eskutitzen bilduma batekin osatzen du zikloa (Louis Lumière eta George Méliès), lankidetza ezezagunak (Orson Welles eta Robert J. Flaherty) edo eskutitz horiek gabe inoiz dokumentatuko ez ziren proiektuak (Pasolinik Jacques Tatiri egindako proposamena Porcilen parte hartzeko). Zinemaren beste historia bat erakusten digu gutun-sorta horrek, orain arte kontatu gabe zegoen historia bat. 

Honako hau da Correspondencias, Peliculas como Cartas (Eskutitz-trukeak, Filmak Eskutitzen gisara) zikloaren programazio xehatua:


1. PROGRAMA. KONSTELAZIO AFEKTIBOAK 
GALAXIE
. Gregory Markopoulos.1966. 16 mm., 82’, sound, 
TRT: 82’

 2. PROGRAMA. GURASOAK, SEME-ALABAK ETA BESOETAKOAK 
LA PETITE FILLE ET SON CHAT. Lumière anaiak. 1900, 35 mm . [Video screening], 1’, isila.
HAPPY BEES. Margaret Tait. 1955. 16 mm. 15’. soinuduna.
SHE/VA. Marjorie Keller. 1973. 16 mm. 3’. isila.
FRANZ, Ute Aurand, 1994, 16 mm, 5’, soinuduna.
FIRST WEEKS,Robert Beavers, 2013, 16 mm, 5’, soinuduna.
HAPPY BIRTHDAY. Jonathan Schwartz. 2010, 16 mm, 7’, soinuduna.
FRAGMENTOS AMOROSOS. Jeannette Muñoz. 2018. 6’. isila.
WALDEN. Reel #4. Jonas Mekas. 1969. 26’. soinuduna.
TRT: 68 min.

3. PROGRAMA. POSTALAK ETA BERRENKOADRATZEAK
CRUCE POSTAL. Valentina Alvarado, 16 mm, 4’.
PASADENA FREEWAY STILLS.Gary Beydler 16 mm, 2’, isila.
DIMINISHED FRAME. Robert Beavers. 24’.
(nostalgia). Hollis Frampton. 38’.
HAND HELD DAY. Gary Beydler. 16 mm. 6’.
MIRROR. Robert Morris, 1971, 16mm, 9’, isila.
TRT: 79 min

4. PROGRAMA. ESKAINTZAK
BOCAL AUX POISSONS ROUGE. Lumière anaiak. 1895. 35 mm. [Video screening]. 1’. isila.
OFRENDA.Claudio Caldini. 1978, Super 8, 4’, isila.
CORRESPONDENCE. Robert Fenz. 2011, 16 mm. 30’. isila.
FOR YOU.Peter Todd, 2000, 16 mm, 2’, isila.
LETTERS. Dorothy Wiley. 1972. 16 mm. 11’. soinuduna.
FOR CHRISTIAN. Luke Fowler. 2017. 16 mm. 6’. soinuduna.
ENVÍO 1. PARA UTE AURAND. 2005, 16 mm. Jeannette Muñoz. 1’. isila.
HOURS FOR JEROME. Nathaniel Dorsky. 1966-70/82. 16 mm. 18fps. 45’. isila.
TRT: 70’

5. PROGRAMA. BIDAIAK ETA KANTAK
SONG OF AVIGNON. Jonas Mekas. 1998. 16 mm. 8’, soinuduna.
BOUQUETS 11-20.Rose Lowder. 2005-2009. 16 mm. 14’.
VON EINEM SPAZIERGANG FROM A WALK. Helga Fanderl. 1991. Super 8, 3’, isila.
BOLOGNA-SKIZZE. SKETCH OF BOLOGNA. Helga Fanderl. 2001. Super 8, 1’.  isila.
ZIEGEN GOATS. Helga Fanderl. 1993. Super 8, 15’’.  isila.
TAMBURINE UND TANZ TAMBOURINES AND DANCE. Helga Fanderl. 1995. Super 8, 3’.  isila.
STADT DER TOTEN NECROPOLIS. Helga Fanderl. 1998. Super 8, 3’.  isila.
FISCHERBOOTE FISHING BOATS.Helga Fanderl. 2015. Super 8, 3’  isila.
LETTER TO D.H. IN PARIS, David Brooks, 1967, 16 mm, 4’, soinuduna.
A DEPRESSION IN THE BAY OF BENGAL. Mark LaPore. 1996. 16mm. 28’. soinuduna.
FRIENDLY WITNESS. Warren Sonbert. 1989, 16 mm., 22’ soinuduna. 
TRT: 104 min

6. PROGRAMA. IDAZKETA
 MESSAGES. 1981-84. Guy Sherwin. 16 mm. 30’. isila.
INSTANTS. Hannes Schüpbach. 2012. 16 mm 16’. isila.
LA PLUIE. Marcel Broodthaers. 1969. 2’. isila.
THE GREAT ART OF KNOWING. David Gatten. 2004. 16 mm 37’. isila.

7. PROGRAMA. RÉQUIEMS
FOREST OF BLISS. Robert Gardner. 1986, 16mm. 90'. isila.
CORRESPONDENCE. Robert Fenz. 2011, 16mm. 30’. isila.
TRT: 120'

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre
Fundación Museo Jorge Oteiza
Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información