es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vistak 68ko iraultzen 50. urteurrena ospatuko du protesta- eta erresistentzia-hizkera berriak ezartzea xede duen film-proposamen iraultzaile batekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.02.08
Punto de Vistak 68ko iraultzen 50. urteurrena ospatuko du protesta- eta erresistentzia-hizkera berriak ezartzea xede duen film-proposamen iraultzaile batekin
Punto de Vistak 68ko iraultzen 50. urteurrena ospatuko du protesta- eta erresistentzia-hizkera berriak ezartzea xede duen film-proposamen iraultzaile batekin
Zikloak bost programa ditu. Programa horiek 60ko hamarkadan grabatu ziren eta urte haiek gogoratzen dituzten filmek eta begiratzeko modu berri baten bila etorkizunerantz doazen lanek osatzen dituzte.

68 Osteko Erresintentzia Berriak izenarekin, Punto de Vistak zinema egiteko moduari “irauli bat eman” nahi dioten filmen zikloa programatu du edizio honetarako. Azken batean, hori da iraultza hitzaren jatorri etimologikoa. Horrela azaltzen du Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoak: “ziklo honetako zinemagileek erakusten digute zinema oso kontziente bat dagoela, zeri begiratu eta nondik begiratu zalantzan jartzen duena, indar berdinarekin jo eta zirrara eragiten duena. Horien zinema erreflexibo eta taupakariak muga formalak bultzatzen ditu eta, aldi berean, giza esperientziaren errespetua eta duintasuna eskatzen ditu.”

Zikloa 5 programak eta 15 filmek osatzen dute eta, Ortegaren iritziz, “oso beharrezkoak dira, zinismo zabarraren eta sineskortasun paralizatzailearen aurka borrokatzen baitira eskuekin, ahots urratuekin, gorputzarekin eta arimarekin”. Lan horien artean 68an benetan zer gertatu zen galdetzen duten saiakerak daude (No intenso agora), protestaren barrutik grabatutako filmak, “balak entzuteko aukera ematen dutenak” (hori gertatzen da belit šag, Hiwa K edo Los Ingrávidos filmetan) edo Espainiako zinemako hiru pertsona ospetsuk egindako zinema adimentsu, argi eta konprometituaren ordezkaritza: Virginia García del Pino, María Cañas eta Luis López Carrasco.

Une historiko haren mende erdia betetzen denean, Punto de Vistak gogoratu egin nahi du, baina ez atzera begirako gisa, “orain bizi honetan pentsatzeko eta protesta- eta erresistentzia-hizkera berriak ezartzeko hirurogeita zortziko karga historikoa alde batera uztea behar duen iraultza honetan pentsatzeko kontrapuntu” gisa baizik. Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoaren hitzak dira. Jendea film horiek ikustera gonbidatzen du, honako hau gaineratuz: “Punto de Vistaren aldetik ere hau guztia aldatzea gustatuko litzaiguke”.

Honako hau da 68 Osteko Erresintentzia Berriak zikloaren programazio xehatua:

0 PROGRAMA- JOÂO MOREIRA SALLES
NO INTENSO AGORA. Joâo Moreira Salles. Brasil, 2017, 127’

PROGRAMA 1 - HIWA K / BELIT SAG
THIS LEMON TASTES OF APPLE
Hiwa K. Irak, 2011, 6’
PRE-IMAGE (BLIND AS THE MOTHER TONGUE)Hiwa K. Erresuma Batua,Alemania. 2017, 17’
AND THE IMAGE GAZES BACKbelit sağ. Holanda, 2014, 10’
AYHAN VE BEN / AYHAN AND MEbelit sağ. Turkia, Holanda, 2016, 14
SEPT. - OCT. 2015, CIZREbelit sağ. Turkia, Holanda. 2015, 14’

2. PROGRAMA - SKY HOPINKA / LOS INGRAVIDOS
JÁAJI APPROX
 Sky Hopinka. Estatu Batuak, 2015, 8' 
DISLOCATION BLUES Sky Hopinka. Ho-Chunk Nation, Estatu Batuak, 2017, 17'.
ABECEDARIO/ C. Los Ingrávidos. Mexico, 2014, 8’
2 DE OCTUBRE/ LEJOS DE TLATELOLCO. Los Ingrávidos. Mexico, 2013, 4’
IMPRESIONES PARA UNA MÁQUINA DE LUZ Y SONIDO. Los Ingrávidos. Mexico, 2014, 6’
ITZCÓATL. Los Ingrávidos. Mexico, 2014, 5’

3. PROGRAMA - LUIS LOPEZ CARRASCO / VIRGINIA GARCÍA DEL PINO
ALIENS.
 Luis Lopez Carrasco. Espainia. 2017, 23’
IMPROVISACIONES DE UNA ARDILLAVirgina García del Pino. Espainia. 2017. 27’

4. PROGRAMA -  MARÍA CAÑAS
EXPO LIO´92.
 María Cañas. Espainia. 2017, 40' 

Xehetasun guztiak hemen


itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información