es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Ostiral honetan, otsailak 23, salgai jarriko dira Punto de Vistako sarrerak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.02.20
Ostiral honetan, otsailak 23, salgai jarriko dira Punto de Vistako sarrerak
Ostiral honetan, otsailak 23, salgai jarriko dira Punto de Vistako sarrerak
Online eta zuzenean erosi ahalko dira

Punto de Vista jaialdiaren hamabigarren ediziorako sarrerak online erosi ahal izango dira - Punto de Vistaren webgunean (www.puntodevistafestival.com) eta Baluarteren webgunean (www.baluarte.com) - eta zuzenean erosi ahal izango dira Baluarteko txarteldegian (Baluarte plaza z/g). Hau da jendearentzako salmenta-ordutegia: 

Sarreren salmenta:
- Martxoak 3, larunbata arte, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Martxoak 5, astelehenetik aurrera 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 22:30era.

Baluarte ez da Punto de Vistak aurten besarkatuko duen egoitza bakarra. Iruñeko Planetarioak, Nafarroako Filmotekak eta Gayarre Antzokiak ere hartuko dute jaialdia. Planetarioaren kasuan, umeentzako saiorako  sarrerak –Programa Educativo: Más allá del mundo–  Planetarioan soilik erosi ahal izango dira. Zentro kultural horretan eskainiko den beste saiorako sarrerak Baluarte eta Punto de Vistaren webguneen bidez ere lortu ahal izango dira: Me asombro del cielo sea cual sea su apariencia Proiekzio hori baino ordubete lehenago irekiko da Planetarioko txarteldegia sarrerak saltzeko.

Gauza bera gertatzen da maisu-eskolarekin: P.Adams Sitney, Eyes Upside Down. Zinema-historiagilearekin egingo den elkarretaratzea Nafarroako Filmotekan izango da eta sarrerak Punto de Vista eta Baluarteren webguneetan edo konferentzia hasi baino ordubete lehenago Nafarroako Filmotekako txarteldegian erosi ahal izango dira. 

Azkenik, Gayarre Antzokiko ikuskizunetarako sarrerak - La naturaleza y su temblor eta Tijuana - antzokiko ohiko saltokien bidez eskuratu ahal izango dira: webgunean - www.teatrogayarre.com -, telefonoz - 948 222 333 -  edo txarteldegian –asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 18:30era. Karlos III.aren etorbidea, 3.

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información