es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Punto de Vistak Jean-Marie Straub eta Danièle Huilleten figura jarriko du fokuan, Pedro Costaren zinemaren bidez
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.02.20
Punto de Vistak Jean-Marie Straub eta Danièle Huilleten figura jarriko du fokuan, Pedro Costaren zinemaren bidez
Punto de Vistak Jean-Marie Straub eta Danièle Huilleten figura jarriko du fokuan, Pedro Costaren zinemaren bidez
Errealizadore portugaldarrak dokumental bat egin zuen, artista senar-emazteen lan egiteko moduari buruzkoa.

Errealizadore portugaldarrak dokumental bat egin zuen, artista senar-emazteen lan egiteko moduari buruzkoa. 

Nafarroako Filmotekak Punto de Vistaren FOCO zikloaren azken saioa hartuko du datorren ostegunean, azkena jaialdia hasi baino lehen. Hitzorduak ¿DÓNDE YACE TU SONRISA ESCONDIDA? filmaren proiekzioarekin hasiko den zinema guztirako berotuko ditu motorrak. Dokumental horretan, Pedro Costa portugaldarrak Straub-Huillet senar-emazteen bizitza pertsonala eta profesionala erregistratu zuen. Haren kameraren bidez foku eta kameretatik harago doan erretratu profesionala eta pertsonala ikus dezakegu.

Jean-Marie Straub eta Danièle Huilletek elkarrekin lan egin zuten beti eta 24 film sortu zituzten 1963 eta 2006 artean. Haien lanen artean film hauek nabarmentzen dira: KLASSENVERHÄLTNISSE - Europako literaturan ezinbestekoa den Franz Kafkaren Amerika nobelaren irakurketa bikaina - edo CRÓNICA DE ANNA MAGDALENA BACH - Johann Sebastian Bachek bere emaztearen idazkien bidez egindako erretratua, eta bere musika protagonista duena. Zinemaren munduko bikote liluragarri hori elkarrekin aritu zen sortzen, Danièle, 2006ko urriaren 9an, hil zen arte.

¿DÓNDE YACE TU SONRISA ESCONDIDA? filmean, Pedro Costak bikotearen sorkuntzetako bat hartu zuen kontuan: Sicilia! Errealizadorea film horren hirugarren bertsioaren muntaketa-prozesura hurbildu zen. Costa ezaguna da zinema esperimentala eta dokufikzioa birformulatu zituelako. Bere lanaren ezaugarrietako bat bideo digitaleko kamera arinak erabiltzea da. Zinema egiteko bere modua praktikan jartzea errazten zion horrek: zinema zuzena, errealitatea lehen eskutik eta modurik zintzoenean filmatzeko.

Filma ostegun honetan proiektatuko da arratseko 20:00etan, Nafarroako Filmotekan. Informazio gehiago hemen.  

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información